2021/1

Elkarrizketak: Ane Piñeiro eta Sonia Miranda, bizilagunak.

[Erreportajea] Sugarrek itotako zazpi Urtezahar

Aurtengo kanpaikadekin zazpi urte bete dira Trintxerpeko 42 familiaren etxeak errauts bilakatu zituen suziria bota zenetik. Sugarrek kiskali ez zutena, urak ito zuen. Oraindik ez dira etxera itzuli.

San Jose Lopez garraio enpresaren azpiegitura erabiliko du Amazonek.

[Erreportajea] Erraldoiak iraulitako irribarrea

Amazonek gune logistiko berria Lanbarren industrialdean kokatu behar duela ezagutarazi zuenetik hamaika izan dira protestara jo duten eragileak. Tokiko merkataritza kolokan dagoela diote denek.

[Bideoa eta galeria] Sua piztu da Irurtzun poligonoko Algimaq SM enpresan

Antza denez, rotaflex batek eragindako txinparten ondorioz piztu du sua. Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertan dira.

Sareren manifestazioan parte hartzera deitu du Podemos Errenteria Ahal Duguk

Beharrezkoa iruditzen zaio koalizioari, euskal presoen auziari perspektiba integral batetik erantzutea.

koronabirusa datuak

Kutsatuen tasa apaldu da Oiartzun eta Errenteria-Oreretan

Lezon eta Pasaian berdin mantentzen da tasa. Oarsoaldean hamar kutsatu egon dira, positibo horietako bat bera ere ez da Lezokoa.

elurra.pasaia

Biharko izotza, larunbaterako elurra

Ostiralerako hotza bai, baina ez dago prezipitaziorik iragarrita. Larunbatean, berriz, kostalderaino hel daitezke elur malutak.

presoak

Kalera deitu du larunbatean Sarek

Manifestaziora deitu du larunbatean. 17:00etan abiatuko da Zumarditik.

Kultura erruz, ez aspertzeko

Musika, antzerkia eta erakusketa izango dira aste honetan, kulturaz gozatzeko.

Euskal presoen alde elkartuko dira larunbatean pasaitarrak

Euskal Preso, iheslari eta deportatuen eskubideak berrezartzeko bidearekin bat egiteko mobilizazioak deitu ditu Sare Herritarrak 200 leku baino gehiagotan.

[Bideoa eta galeria] Altzate "herriarentzako" nahi dute

Udaletxe aurrean elkarretaratzea egin zuten, Altzaten etxebizitzak eraiki beharrean zonalde berdeak egiteko eskatu, eta eremu horrek herriarentzako behar duela aldarrikatzen zuten kartelekin.

Larunbatean, Sareren mobilizazioa Lezon

Euskal Herriko beste 200 herritan bezala, Lezon ere euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko mobilizazioa egingo dute.

kulturabirusa

Kultur ekitaldien antolatzaileek urtarrilean eskatu beharko dituzte laguntzak

Iazko bideari jarraituta, udalari diru laguntzak urteko lehen hilabetean eskatu beharko dira. 43.290 euro bideratuko dituzte.

Egiluzeko ikasleek hitzaldi informatiboa emango dute streaming bidez

Metodologia berritzaileak sustatzen jarraitzen dutela azaldu dute ikastetxeko arduradunek, eta ekintzaren alde berritzailea, programa ikasleek beraiek diseinatu dutela dela esan dute.

AHTaren gaineko erakusketa zabalduko dute ostegunean Xenpelar Etxean

Astigarraga eta Lezo lotuko dituen merkantzietako AHTaren linearen gaineko erakusketa antolatu du Oarsoaldeko herritar talde batek.

Bertso saioa eskainiko dute otsailaren 6ean Donibanen

Bixi Bixi Elkarteak antolatutako emanaldiak Lujanbio, Iguaran, Alberdi, Egaña, Arzallus eta Iturriaga bertsolariak hartuko ditu.

elorsoro kiroldegia

Elorsoro kiroldegia lehenago itxiko dute bihar

Eusko Jaurlaritzaren aginduz, eta jai egun bezpera izanik, ohi baino lehenago itxiko dute kirol instalazioa, tabernak bezalaxe.

Errege egunean Iztietan aparkatu ahal izango da

Hilaren 6an Iztieta Pasealekuan aparkatzeko baimena emango du Errenteriako Udaltzaingoak, 07:00etatik 22:00etara.

Irri bat opari kanpainak jaso duen erantzunarekin pozik da PSE-EE

Jostailu bilketa kanpaina amaituta, Gurutze Gorria arduratuko da orain bildutako jostailu horiek guztiak behar handiena duten familien artean banatzeaz.

Jon Unzuetak irabazi du Jesus Hospitaler argazki lehiaketa

Bigarren saria, Manu Matiasentzat izan zen, Ametsetan argazkiarengatik, eta hirugarrena, berriz,  Jose Ramon Fernandezentzat, Laino artean argazkiarengatik.

Agortu egin dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak

12:00etan da hastekoa emanaldia Bekoerrota kiroldegian. Hara sarrerak dituztenak bakarrik joan daitezela aholkatu dute, jende pilaketak ekiditeko.

Gehiago