2021/2

Asteme, katuko eta Oilarqueenen gordelekuen bila

Inauteriak izan ziren pandemia aurretik ospatutako azken jaiak. Urtebetera, ez da ospakizunik izango, pandemiaren hirugarren olatu betean. Inauterietako pertsonaiek baina, ez dute hutsik egin, eta erronka bota diete errenteriarrei.

Zaurgarrienen zaintzarako sare trinkoa

Abendutik hona, 5.000 adineko herritarrei deitu die sareak, babesa ematen jarraitzeko. Errenteria-Oreretan 65 urte edo gehiagoko ia 9.000 pertsona daude, eta horietatik 7.000k 70 urtetik gora dituzte.

transpatioa elizalde

Hormigoiaren gainetik bestelako harremanak sortuz

Elizalde Herri Eskolako hezkuntza komunitatea ‘Transpatioa’ proiektua lantzen ari da. Jolastokiko harremanak aldatu nahi dituzte, espazioa bera eraldatuz.

Topoaren lurperatzea eskatzen duen mozioa aurkeztu du PSE-EEk

"Garrantzi bizikoa" da herriaren etorkizuneko garapenerako Palenciaren hitzetan proiektu hori, baita herritarren bizi kalitatea hobetzeko ere.

koronabirusa oiartzun

Elkar zaintzarako deia egin du Oiartzungo Udalak

Neurriak errespetatzeko eta arduraz jokatzeko deia egin du udal erakundeak, 500eko langa gainditu eta herria eremu gorrian sartu den egunean.

ostalaritza oiartzun

Oiartzun eremu gorrian sartu da

500eko tasa gainditu du Oiartzunek. Joera berean jarraituz gero, Eusko Jaurlaritzak astelehenean erabakiko du herriko ostalaritza ixtea, besteak beste.

Egunero herri inguruan ikusten duena ukigarri bilakatzen du, era askotako moldeetan [Irudia: Maialen Ledesma].

[Erreportajea] ‘Nire begietatik’, herri baten izana azalera ekarriz

Maialen Ledesmak bizitoki duen lurrarekin bat egiteko hartu zuen kamera eskutan. Ordutik, bisorean zehar atzematen duenari forma ematen dirau. Antxotarrek bere egin dituzte haren sorkuntzak.

oiartzun ihoteak 2021

Ihoteak ez dira ohi bezala ospatuko, baina giroa sumatzen da

Auzoetako koloredun banderak ikus daitezke hainbat balkoitan, eta lanera zakuz jantzita joan denik ere bada. Normala denez, ez da ekitaldirik egingo.

Ibilgailuen joan-etorria kontrolatzen ari da Ertzaintza Lezon

COVID-19agatik ezarritako itxiera perimetralaren zaintza egiten ari direla esan diete ertzainek HITZAri, eta batez ere autoak geldiarazten ari dira.

aitor galder

Aitor Zelaia eta Galder Barbado aske uzteko eskatuko dute bihar

Espainiako Auzitegi Nazionalak launa urteko espetxe zigorra ezarri die bi gazte arabarrei. Ernaik kontzentrazioa deitu du, "ankerkeria" salatzeko.

maialen oiartzabal les arcs

Maialen Oiartzabal, seigarren denboraldiko lehenengo proban

Jauzi batzuk nahi bezain ongi ez zitzaizkion atera oiartzuarrari, Les Arcsen. Hurrengo lehiaketa Suitzako Davoseko eski estazioan izango du.

Udalari hainbat eskaera egin dizkiote ostalariek, "itotzeko zorian" daudelako

Pasaiako ostalariak udaletxearen aurrean bildu dira gaur goizean tasak barkatzea eta sektorea berpizteko plan bat gauza dadin eskatzeko, besteak beste.

Doako wifi sare ireki berria herriko hainbat eremutan

Ez da erabiltzaile eta pasahitza behar sarera konektatzeko. Herriko hainbat espazioetara zabaldu du udalak.

atsolorra

Atsolorra prestatzeko bilera egingo dute ostegunean

Bileran parte hartzeko aurretik deitu beharko da. Egoera berezia haurrei ongietorria emateko oztopo ez izatea nahi dute antolatzaileek.

Areto berria atondu dute Bekoerrota kiroldegian

Koldobike Gezala pilotalekuaren atzealdeko terrazan egokitu dute gunea. Bereziki spinning egiteko eremua izango da, distantzia zabalekin eta aireztatua.

Arcada En La Grada txiki utzi du Jaixki AFTk

Amurrioko taldea 11-1 emaitzarekin gainditu zuten lezoarrek Bekoerrotan larunbatean. Emaitza horri esker bigarren jarri dira bere multzoko sailkapenean.

intxaurrondo oiartzun

Intxaurrondo ernamuina non landatuko luketen galdetzen ari dira oiartzuarrei

Hildakoak gogorarazteko intxaurrondo ernamuina jaso zuen Abaraxka ludotekak. Hori non jarri nahi duten jakiteko, inkesta prestatu dute.

Gehiago