2021/2

Mundua sendatzeko pilulen kutxa magikoa

Kutxa Magikoa Familian proiektuarekin bat egin duten familien ekarpenak zabaldu ditu OarsoIrriak dinamikak.

oiartzun ke entrenamendua

Oiartzun eremu laranjara pasatu da berriro

Kirolari ezarritako mugak bertan behera geratu dira, berriro eremu laranjan sartuta. Tabernak irekitzen hasi dira.

olastokian Musika Bandak emandako kontzertua

EMKEko gazteek hasiko dute denboraldi berria

EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteak hilaren 20an ekingo dio denboraldi berriari, eta horretarako Musika Bandako talentu gazteak igoko ditu Niessen Kulturguneko agertokira.

Oarsoaldeko ondarea familian ezagutzeko ibilaldiak proposatu dituzte

'Iber3' iniziatibak eskualdeko udalerriak ikertzea du helburu. Hiru ibilbide mota proposatu dituzte: neurtuak, interaktiboak eta orientaziokoak.

gurutzen zabortegi ilegala

Eguzkik salatu du Gurutzen zabortegi ilegala dagoela

Aldako baserriaren parean zabortegi ilegala dagoela esan du talde ekologistak. Eraikuntza eta eraispenen hondakinak zein mindak daudela esan dute.

Epaitegiek eremu gorriko ostalaritza guneak irekitzea baimendu dute

Behin-behinekoa da erabakia, auziaren muina aztertu artekoa. Irun, Errenteria-Orereta, Pasaia, Lezo eta Oiartzun daude Oarso Bidasoan eremu gorrian.

haurtzaro txikizioak 2021

Haurtzarok ikastolako jolastokiko txikizioak salatu ditu

Jolastokiko gune bateko egurrezko hesia hautsi dute. Ikastola "herriari irekita" dagoela esan dute, eta egunerokotasunean haurrak jolasten direla.

Herri Babesareak bigarren foru ibiltariari ekingo dio bihar

Egungo egoera aintzat hartuta, birtuala izango da foroa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bederatzi udalek hartzen dute parte sare horretan, tartean, Errenteriakoak.

Gizon bat atxilotu dute Pasaian, indarkeria matxista leporatuta

Pasaiako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean eta emakume bat inputatu, elkarri lesioak eragitea egotzita.

intxixuak

Intxixu eta basandereei luzeegia egin zaie Kataxuloko konfinamendua

Ihoteak ez dira ohiko moduan ospatu, baina festetako protagonistak herriko auzoetara jaitsi dira igandean, sorginekin elkartuta.

Lehia erabakigarriak Pasaiako futbol taldeak podiumean mantentzeko

Antxo A.F. eta Pasaia K.E. etxean izango dira asteburu honetan. Larunbateko partidak bultzada izan daitezke lehen fasea borobil amaitzeko.

ganadua oiartzun seinaleak

Ganaduaren presentziaz ohartarazteko seinaleak jarri dituzte

Artikutzako eta Pikokarate bideetan bost seinale jarri ditu udalak. Larre garaian ganadua aske ibiltzen da, eta arriskua murrizteko helburuarekin jarri dituzte.

ertzaintza

"Lehen lerroan" dauden ertzainei txertoa jartzen hasiko dira, Oiartzunen

Gipuzkoako ertzainek Oiartzungo instalazioetan jasoko dute AstraZenecaren dosia. Arkaute eta Erandion jasoko dituzte besteek. Guztira, 4.500ek jasoko dute.

Oarsoaldeko herrien erdia, COVID-19aren eremu gorritik kanpo

Errenteria-Orereta 500eko tasatik jaitsi da atzoko datu onengatik. Pasaia ere muga horretara hurbiltzen ari da. Lezoko tasa, 1.000tik gorakoa oraindik.

URKO MUNDUATE. BPXPORT LEZO INSTALAZIOEN ZUZENDARIA.

«Ikusi dute funtsezkoa dela ariketa fisikoa egitea»

Munduateren egunerokoa kirolari lotuta dago erabat. Lezoko kirolguneen arduradun den heinean, ariketa fisikoak pertsonen ongizatean duen eragina kontuan hartzekoa dela uste du.

San Pedroko frontoiko porteriak lurrean ainguratu dituzte

Iturriaren ondoan dagoena bere horretan mantendu da, baina lurrera lotuta. Beste atea Proisako orubearen atzealdean lotu dute.

Motxian Eby bideo lehiaketan lau erronka, zirikatzaile batekin

12-16 adin tartekoentzako euskarazko bideo lehiaketa da Motxian Eby. Erronka bakoitza irabaziko duen bideoak 120 euroko saria jasoko du.

Antxoko hainbat eremu erreserbatuko dituzte pelikula bat filmatzeko

Datorren astelehen eta asteartean Eskalantegi, Kupeldegi eta Hamarretxeta kaleetako eta Luzuriagako aparkalekuko hainbat zonalde moztuko dituzte.

[Bideoa] Xaltoren inauteriak, balkoian

Pailazo lezoarrak ipuin pilula egin du inauterietan zer egingo duen jakinarazteko. Balkoian koloretako oihalak jartzera animatu ditu herritarrak.

Gehiago