2021/2

COVID-19aren tasak: Pasaian behera, Oiartzunen berdin, eta Lezon nahiz Errenterian gora

Edonola ere, asteburutik astebururako alderaketa baikorra da: urtarrilaren 29tik 31ra 106 kutsatu izan ziren Oarsoaldean; otsailaren 5etik 7ra, 79.

[Erreportajea] Errautsetatik berpizteko etena

San Pedro Albaolarekin lotzen du Ondartxo pasealekuak, eta hura mozteak bideak itxi dizkio faktoriari. Pandemiak eta neguak ere eragin dutenez, behin-behinean itxi dute Albaola.

Pentsioen kontura negoziorik egitea ez dute onartuko

Pentsio sistema publikoa babestera deitu dute; elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 12:00etan Herriko Plazan.

Kontzentrazioa egingo dute, ostalariak 'itotzeko zorian' daudelako

Bihar -asteartea- 11:30ean Pasaiako udaletxe aurrean elkartuko dira, ostalariei elkartasuna adierazteko asmoz 'SOStalaritza aurrera' lemapean.

William Friedkinekin hitzordua, OzZinemaren eskutik

Hitzordua, ostegunean 19:00etan Niessen zinemetan. Filmerako sarrerak 4 euroan daude salgai Niessen Kulturgunean.

[Bideoa] Trapujale: "Hurrengo urtean Inauteriak behar bezala ospatuko ditugu"

Lezoko epaile nagusiak herriko inauteriak bertan behera utzi ditu. Erreakzioak berehala iritsi dira, tartean Trapujalerena.

aitor galder orereta

Ernai: "Justizia deitzen diote, mendekua denean"

Oreretako Ernaik deituta, elkarretaratzea egin dute, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren kontrako zigorra salatzeko. Elkartasuna eta elkar zaintzan jarraituko dutela esan dute.

aitor galder oiartzun

Galder Barbado eta Aitor Zelaia askatzeko eskatu dute

Ernaik deituta, hamarnaka lagun elkartu dira Done Eztebe plazan, lau urteko espetxe zigorra ezarri dieten arabarrei elkartasuna adieraztera.

lezo elias salaberria hiri

Mantsoago, lezoarren segurtasuna bermatzeko asmoz

Lezoko Udalaren ekimenez eta herritarren eskaerei bide emanez, Elias Salaberria hiribidean ibilgailuen abiadura gutxitzeko kontrolak egiten hasi dira aste honetan.

burnizko potoa goizueta

'Burnizko potoa' Goizuetan aurkeztuko dute

Antton Kazabonek, Anton Mendizabalek eta Jokin Mitxelenak Artikutzako trenari buruzko sortutako komikia aurkeztuko dute hilaren 27an.

Bihar hasiko dira Victor Fernandez Otxoa oroitzeko ekitaldiak

Gezala Auditoriumean 'Bizitza bat izoztu zuen tiroa' eta 'Sagarren denbora' dokumentalak emango dituzte. Sarrerak agortu egin dira.

1978ko inude eta artzainen desfileak gogora ekarri dituzte

Aurten, inauteririk ospatu ezinean, orain dela 42 urteko Antxoko hamabi argazki bildu dituzte, ospakizuna eta memoria gozo hartzeko.

2020 atsolorra oiartzun

Atsolorra prestatzeko bilera, gaur

2020an jaiotako oiartzuarren gurasoak gaur arratsaldean elkartuko dira.

Asteazkenean odola eman ahal izango dute antxotarrek

Herriko Kultur Etxean odola emateko saioa egingo dute datorren asteazkenean, 16:30etik 20:10ak arte. Aurretik hitzordua emango dute.

egutegia tasak

Ura eta estolderiaren tasa astelehenetik aurrera ordain daiteke

Apirilaren 15era ordaindu ahal izango da ordainketaren lehen herena. Udalak zerga eta tasen egutegia banatu du etxez etxe.

IRITZI EMAILEAK. AINHOA SALABERRIA GARMENDIA. LEZO.

Ez

2020an, 20.000 kilo hondakin organiko konpostatu dira Lezon

Aurten konposta guneetara zortzi bisita egingo dituzte adituek. Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei egindako ahaleginagatik.

Oiongo ipuin lehiaketa irabazi du Legorburuk

Semeak Gabonetatik garatu duen xakerako afiziotik abiatuta egin du zortzi orriko ipuina.

Edateko uraren fluorazioa bertan behera utziko du Añarbek

1994. urtetik indarrean dagoen edateko uraren fluorazioa bertan behera utziko duela jakinarazi du Añarbeko Urak elkarteak.

Gehiago