2021/5

al desnudo errenteria

Bere lana azaleratuta, Ansa profeta izan da jaioterrian

Iratxe Ansak, Igor Bacovichekin batera, 'Al desnudo' obra eskaini du, Lekuonako Sorlekua aretoa estreinatzeko. Txalo zaparrada handia jaso dute.

Jarraitu dantzan

Lan handiari, eta arte eszenikoak, dantza zehazki, lau haizetara zabaldu eta ekarpen handia egiteagatik omendu du gaur Errenteriako Udalak Iratxe Ansa dantzari errenteriarra.

oinherri oiartzun aurkezpena

Oinherri ezagutaraziko dute ekainaren 5ean, aurkezpen ekitaldi eta tailerrarekin

Zer nolako Oiartzun nahi duten irudikatuko dute haurrek, tailer batean. Ondoren, Oinherriren filosofia azaltzeko aurkezpen ekitaldia egingo dute.

atez ate

Hondakin organikoen purutasuna %99,5 da

Herriko hondakin organikoaren ia osotasuna purua dela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Hondakinak murrizten, gutxitzen eta ongi kudeatzen jarraitzera animatu dute.

[Galeria] Ingurumen kontzientzia praktikara eraman dute Pasaiako gazteek

Eskubidean planaren barruko jarduera izan zen igandean Trintxerpen eta Antxon egin zutena. Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu zuten.

Andrezaharraren manifestua-MENDI

21 aulki, bestelako sorkuntzei tokia eskaintzeko

Ohiko zirkuituan tokirik ez duten sormen lanen agertokia dena gaur hasiko da, Ehuntze espazioak antolatuta. Bi asteburuz luzatuko da, ekitaldi oso ezberdinekin.

ibilgailu-eletrikoak

Ibilgailu elektrikoari eta mugikortasunari buruzko ikastaroa egingo dute

Ekainaren 9rako online tailerra antolatu dute. Mugikortasun eredu berriei buruz aritzea da saioaren helburua. Aldez aurretik eman beharko da izena.

Koronabirus positiboak nabarmen hazi dira Oarsoaldean

Astelehenetik ostegunera COVID-19ak hartu dituen herritarrak 67 izan dira Oarsoaldean. Joan den asteko epe berberean 36 izan ziren.

"Militarrik gabe askoz hobe" esango dute ekainaren 6an

Jaizkibelgo eremu militarra desager dadila eskatzeko aurtengo martxa (seigarrena da) ekainaren 6an egingo dute, Lezoko plazatik abiatuta.

IRATXE ANSA, Dantzaria

“Inoiz ez dakizu zer gertatuko den agertoki gainean. Magia da ”

Dantzari errenteriarrak, Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen iaz. Hori dela-eta omenaldia egingo dio udalak bihar. Lekuona Fabrikako lehen emanaldia harena izango da.

Igandean, Bizimartxa eta Altzate parkearen inaugurazioa

11:30ean Lezotik Errenteria-Oreretarantz bizikleta martxa egingo dute. 14:00etan, berriz, musika eta otartekoak izango dira Altzaten.

Itsasoko sasoia Gipuzkoako Txapelketarekin hasiko du Pasaia Kayakek

Talde pasaitarrak bajak ditu, baina Zumaian izango diren kirolariek aukerak dituzte aurrekoen artean egoteko. 12 kilometroko proba da.

'Koadro bat testu anitz' erakusketa, aurten ere

Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeak antolatuta, gaur 17:00etan zabalduko ditu ateak Koadro bat testu anitz erakusketak.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-05-28)

Oiartzungo mutilek kontsolazioko finala jokatuko dute bihar eguerdian, Touringen kontra. Neskek Castejonen bisita jasoko dute.

Errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen artean, bi otordu zozkatuko dituzte

Oarsoaldeko udalen asmoa, Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin batera, herritarrek Ogasunarekin harremana euskaraz izan dezaten animatzea da.

Deportazioaz eta haren ondorioez aritu dira

'Los deportados de ETA. Los grandes olvidados' liburua aurkeztu zuen atzo Errenteria-Oreretan Susana PAnisellok.

Ekainaren 14an zabalduko dute Pasaia Musikalen izena emateko epea

Ikasle direnentzat izen emate epea ekainaren 14an zabalduko dute, eta berrientzako epea hil horren 17an zabalduko dute. Uztailaren 2ra arte dago irekita.

maringurua

'21 aulki'-ren biharko 'Maringurua: karanbola hirukoitza' atzeratu dute

Larriak ez diren ezustekoengatik atzeratu dute 'Karanbola hirukoitza' liburuan oinarritutako solasaldi performatiboa. Data berria iragarriko dute.

Gehiago