2021/7

Etorkizuna Eraikiz Kapsula, Errenterian izango da gaur egun osoz

2040. urtean nolako Gipuzkoa nahi duten eta norbanakoak zein konpromiso hartzeko prest dauden jakin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak

San Juan-Koxtapek lortu du Donibane Lohizuneko Ikurrina

Lehian izan dira asteburuan ETE, KAE1 eta KAE2-ko lau traineruak Donibane Lohitzunen, Sestaon eta Mutrikun. Txukun hasi dute sasoia arraunlari pasaitarrek.

Herriarentzat zabalik da Arizmendienea

Egun handia izan dute oiartzuarrek gaur. Bost urteko lanen ondoren, Urdinola-Arizmendieneak herriarentzat zabaldu ditu ateak parez pare.

Giro onean doa txapelketa

Euskal Herriko Selekzioa eta Valentziakoak joko zuzeneko nazioarteko partidak jokatzen ari dira gaur eta bihar Oiartzungo Madalensoron.

'Hau bizipoza' kultur egitaraua ondu du jai batzordeak

Ez da aurten ere madalenarik izango, hala jakinarazi dute udalak eta jai batzordeak. Kultura eskaintzen eta arnasten jarraitzeko aukerak eskaintzea herritarrei baina, ezinbestekoa dela uste dute, eta horri begira kultur egitarau oparoa ondu dute.

[Erreportajea] Kantxan arerio, herrialdeen loturak estutzeko

Euskal Herriko selekzioak eta Valentziakoak joko zuzenetako partidak jokatuko dituzte asteburuan, Oiartzunen. Kirol harremanak elkartasun keinu batean du oinarri.

Energia iraunkorraren eta klimaren aldeko ekintza plana idazteko prozesua martxan

Udalak hartutako konpromisoez edo egin ditzakeen politikez harago, herritarren inplikazio eta iniziatiba ezinbestekoa da ekintza plan horretan jasoko diren helburuak betetzeko.

Fanderia berrantolatzeko proiektua bertan behera uzteko eskatu du bizilagun talde batek

Fanderia auzoa berrantolatzeko proiektua du Errenteriako Udalak. Jendeaurrean jarri, Fanderiako etxebizitza guztietan buzoiratu, eta ekarpenak egiteko epea ere izan da. Proiektua ez du begi onez hartu bizilagun talde batek.

gipuzkoako pasaka txapelketa

Gipuzkoako pasaka txapelketa eta herrikoia bihar hasiko dira

Maila herrikoiko hamargarren ekitaldia izango da, eta Gipuzkoakoa, seigarrena. Kontzejupean jokatuko dituzte partidak; aste honetan bost izango dira.

Donosti-Cup txapelketaren egoitzetako bat da Errenteria

Atzotik hilaren 9ra arte oinarrizko futbola egiten duten talderik onenak ikus daitezke; partidak 10:00etan hasi eta 20:00etan bukatzen dira. Sarrera doakoa da.

euskara sarera whatsapp

[Bideoa] Audio eta testu, Whatsappen ere euskaraz

'Euskara sarera' kanpainako laugarren eta azken bideoa argitaratu dute. Whatsapp eta bestelako berehalako mezu zerbitzuak euskaraz idaztea animatu dute.

Zilarra lortu du biko ontzi arrosak Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan

Gutxienez 12 urte igaro dira San Juanek azken domina lortu zuenetik Espainia mailako modalitate horretako lehian. 7 batelera izan dituzte ordezkari haurren kategorian.

IRITZI EMAILEAK. ARANTXA URBE IRAZUSTA. ORERETA

Lobato etxeak 100 urte

Argazki lehiaketan ere txapeldun

Bi sari gehiago irabazi ditu Iñigo Legorburuk: Iurretako Bertso paper lehiaketa eta Andoaingo Extremadurako etxeak antolatutako argazki lehiaketa.

IRITZI EMAILEAK. EIDER PEREZ ADELETX. PASAIA.

Kuku!

Hamar langiletik gorako enpresei doako aholkularitza eskainiko diete

'Hazinnova 2021' programak mikro-proiektuetarako 50 orduko aholkularitza espezializatua eskainiko du, enpesa lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Antxoko pala txapelketa mistoan izena emateko azken eguna da

Gaurko egunean zehar hartuko ditu azken bikoteen izenak Topaguneak. Ostegunean izango da lehia, 16:00etatik aurrera Biteri plazan.

Asteburu osoan, COVID-19agatik 26 positibo Oarsoaldean

Errenteria-Oreretan jaso dituzte kasu gehien, hamahiru. Pasaian eta Lezon bosna, eta Oiartzunen hiru. Tasek gora egin dute, ez oso indartsu.

Gehiago