
Linas Kortaren argazkiak tokitik kendu eta ibaira bota edo desagerrarazi dituzte. Animalien sufrimendua azaleratzen du erakusketak.

Asier Bulman parakanoista gazteak, zilarrezko domina eskuratu zuen. Pasaia Kayakeko K-1, K-2 eta K-4 modalitateko ontzi guztiek hartu zuten parte.

Talde feminista sortu berriak Irati Alcantarilla, Haizea Arana eta Ekhiñe Zapiain gonbidatu ditu. Ogitartekoak eta pintxoak salgai jarriko dituzte.

Lezoko udalbatzak plenoa du ostegunean, dozena bat puntu aztertzeko. Tartean Etxetxo memoria historikoa lantzen duen taldeak sustatutakoa.

Pasaiako Badian eta Pedreñan zituzten estropadetan ezin izan dute parte hartu Hibaikako arraunlariek, konfinatuta daudelako.

Udaleku irekietako haurrek eta begiraleek flashmob bat grabatu dute, Zetak-en egokitutako erritmoetara. Aurten natura lantzen ari dira.

Aho zapore gazi-gozoa ere gelditu zaiola aitortu du txirrindulariak, hala ere, "lorpen handiagoa ez eskuratu izanagatik".

Memoria feministaren murala margotzen ari da mugimendu feminista Zapirain Anaien kalean; egindako lanari aitortza espazio publikoan bilatzen du dinamikak.

Ikasturte politikoko azkeneko udalbatzarra egingo dute datorren asteazkenean. Hamabi puntuko gai zerrenda edukiko dute aztertzeko.

Donibaneko herritarren eta bisitarien arteko elkarbizitza hobetzeko proposamenak egin zituzten abertzaleek ekainean. Erantzunik jaso ez izana, eta arazoa konpontzeko mugimendurik egin ez izana leporatu diote udal gobernuari.

Egungo festa ereduei lotutako galderei erantzuten saiatuko dira. Sexualitatea, kontsumismoa edo despolitizazioa bezalako gaiak ukituko dituzte.

Joan den urteko urrian hasi zituzten aparkalekuko birmoldatze lanekin jarraituko du Bidegik.

Ibilbide gidatuak egiten hasiko dira abuztua eta urria bitartean Aiako Harria eta Lau Haizeta Parkean, Errenteria-Oreretako Listorreta-Barrengoloia aisialdi guneko Gida Zerbitzu Ofizialaren bidez.

Gidariei, bada, ordezko bideak erabiltzea aholkatu diete: N-1 errepidea eta erdialdeko kaleak, kasu. halaber, erdigunetik oinez joateko asmoa duten herritarrei arretaz ibiltzeko eskatu diete ibilbideak eragina izango duen oinezkoentzako pasabideak zeharkatzerakoan.

Andoin eta Antsoain arteko 75 kilometroko lasterketan bigarren postuan sailkatu da Lujanbio. Asteburuan Faltzesen irabaz dezake Navartrail.

Laugarren astea izango du Txostek antolatutako txapelketak. Asteazkenean lau norgehiagoka jokatuko dituzte, eta ostegunean, beste lau.

25-30 metroko sakoneran dagoen sare bat aterako dute gaur.

Kontzertu horrekin, bere ohiko kontzertuetara itzuliko da gainera, musika banda. Doakoa da, baina gonbidapenak behar dira bertaratzeko, eta dagoeneko agortu egin dira guztiak.

KAE1 Ligako traineru pasaitarrek soilik lehiatu dute asteburuan. ETE eta KAE2ko traineruek COVID-19 kasuengatik ezin izan dute jokatu.