
Ia miloi erdi euro bideratu du udalak kanpainara, 468.000 euro zehazki, herriaren eta herritarren suspertze ekonomikoa sustatzeko.

Pasaiak hilaren 14ean ekingo dio Mugikortasunaren Europako Asteari. Hainbat zerbitzu martxan jarriko dituzte, hala nola, bizikletak doan alokatzeko aukera.

Euskarara gerturarazteko eta ongietorria emateko sentsibilizazio kanpaina abiarazi dute Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta lau udalek.

Ostiralean antzerkia eta dantza izango dira Herri Eskolako patioan. Larunbatean rock doinuen txanda izango da, tartean herriko taldeak direla.

Indartsu atera da Hibaika, bizi. 11:13:74ko denbora egin du, lehenengoa sailkatu den Arraun Lagunak ontziak egindako denboratik 19:92ra.

Emakumeen Kontxarako txartela lortzetik gertuen gelditu direnak izan dira 'Batelerak', zortzigarren bukatu baitute estropada. Zazpi plaza zeuden.

Urte eta erdiren ondoren zabalik da berriro, gaurtik aurrera, San Pedroko puntetara eta farora doan pasealekua. Egonkortze lanak bistakoak dira.

Txapelketaren 58. ekitaldia izango da aurtengoa. Etxeko taldeak Luzean taldearen bisita jasoko du igande goizean, Beheko Plazan.

Dejabu Konpainiaren azken proposamena erabat berritzailea da, eta ikuslea, dramaturgiaren erdigunean kokatzen du. Sei emanaldi egingo dituzte.

Ohi bezala, kultur etxean egingo dute odola emateko saioa. 16:30ean hasiko dira eta 20:10 aldera bukatzea aurreikusi dute.

2021-2022 ikasturtean hogei ikastaro gehi beste bi saio eskainiko dituzte Helduen Tailerrek. Urrian hasiko dira ikastaroak.

'El conquistador del Caribe' abenturazko saioaren finalista oreretarra Pasaia-Lezo Lizeoan gelaz gela ibili da gaur goizean.

Oarsoaldea Garapen Agentziak, aldundiak lagunduta, 7.000 eta 5.500 eurorekin finantzatu ditu Axier Uriberen (lehena) eta Pablo Alagon eta Gorka Arzanegiren (bigarrena) proiektuak.

Esker ona adierazi dio arraun elkarteak prestatzaileari, taldean emandako hamaika urteetako "dedikazio, konpromiso eta profesionaltasun osoagatik".

Uztailaren 30eko saioak ikus daitezke Youtuben: Oreka TX eta Myriam Perez Cazabon; Txilly eta Karen Muñoz; eta Idoia Beratarbide eta Maria Mendizabal.

Herriko plazan izango da herriko Jai Batzordeak antolaturiko kaleko zinema saioa, 22:00etan hasita. Ez da gonbidapenik beharko bertaratu ahal izateko.

Felix Bikuña, Pablo Gude eta Rafa Etxebeste errenteriarren alde egindako ekitaldi baten harira haserrea azaldu du Errenteriako PSE-EEk.

Bi domina eta beste hiru 'top hamar' lortu dituzte pasaitarrek; lehen euskal taldea ere izan dira kluben sailkapen orokorrean.