
Osasun zentroa Luzuriagako I. faseko etxeen behealdera lekualdatzeko eskatu du koalizioak, behin betikoaren eraikuntza "gehiegi atzeratzen ari delako".

Edozein planetan sartzeko beharrezkoa da Lanbiden alta emanda izatea enplegu eskatzaile gisa,eta gazteen kasuan, baita Gazte Sistema Bermean ere.

Ostiralean bukatu zen VI. Kirol Astea. 200 lagun inguruk hartu dute parte ekitaldietan, eta datorren urtean kanpoko ekintzak berreskuratu nahi dira.

Saint-Cloud hipodromoko lasterketa irabazi du jockey oiartzuarrak, 'El Bodegon' zaldiaren gainean. Izugarrizko denboraldia egiten ari da.

09:00etan hasiko dituzte adituek herriko auzokonposta guneetara bisitak. Hilaren 27koa urteko azkenaurrekoa da. Azkena abenduaren 14an egingo dute.

"Hamabost urte barruko Pasaia nolakoa izatea nahi dugun deskribatzeko" dinamika izango dela aurreratu dute. Lau barrutien etorkizuneko argazki bat atera nahi dute.

Lezoko udazkeneko kultur agenda berritasunekin iritsi da aurten. Olerkigintzari eta dantza garaikideari ateak zabaldu dizkiote. Herriko eragileen lanari balioa eman dio Kultura teknikariak.

Herriko hamarka bikotek batera ospatu dute urteurren berezia, senideek inguratuta. Udalaren eskutik oroigarri bana jaso dute bikote guztiek.

Euskal Eskola Publikoaren aldeko Oarsoaldeko taldeak doako autobusak antolatu ditu Bilboko manifestaziora joateko. Datorren osteguna izango da izena emateko azken eguna.

Pasaiako Zinema Txikia egitasmoaren ikasturte berriko saioak hilaren 30ean hasiko dira, eta maiatzaren bukaerara arte hamabi emanaldi egingo dituzte. Eskaintza, ordea, ez da mugatuko eseri eta euskarazko filmez gozatzera: haurrek erabakiko dute zer ikusi.

Hilaren 18tik 24ra 21 positibo atzeman dituzte Oarsoaldeko lau herrietan. Aurreko epealdian (hilaren 11tik 17ra) sei izan ziren kutsatutakoak.

Allerruren kontra jokatu dute eskualdeko derbia. Partida gorabeheratsu bat kontrolpean zutela zirudienean iritsi da Allerruren bigarren gola.

Izena emateko epea, azaroaren 12an amaituko da. Webgune bidez egin behar da, eta ordainketa, matrikula egiteko unean ordaindu behar da: ikastolako bazkideek 430 euro, eta hala ez direnek, 470.

Aldi baterako kontratua eskaini du euskaltzaleon topaguneak, lau ordukoa astean, eta 2022an zehar lanaldia luzatzeko aukera ere aurreikusi du.

Allerruren talde nagusiek ez dute garaipenik lortu. Munttarpeko neska seniorrek galdu, eta mutilek irabazi. Areto futbolean, denetik. Kurkubi ezinean Atletico San Sebastianen kontra.

Ustez, baimendu gabeko eremu batean ehizako eskopeta batekin tiro egiten ari zen atxilotua. Herritar bati mehatxu egin zion ehiztariak

San Esteban parrokiak jasoko du musika emanaldia, 19.00etatik aurrera.

Ikusgarritasuna lortu nahi dute, espazioak hartzen joan, eta Euskal Herri osoan barna hedatuko den sarea josten hasi dira horretarako. Bigarrenez antolatu dute horri begira, Bollurria.