oiartzungo turismo bulegoa

Ostegunean irekiko dute Oiartzungo Turismo Bulegoa

Apirilaren 1etik 11ra bitartean irekita egongo da Fermiñeneko bulegoa. Bertakoei zein Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik datozenei emango die zerbitzu.

oiartzun anorga 2021

Bigarren zati kaxkarrak kondenatu ditu Oiartzungo mutilak

Oiartzuarrak markagailuan aurreratu ziren, baina Añorgak buelta eman zion partidari. Neskek puntua lortu dute Logroñon.

San Juan Koxtapek eraman du San Pedroko test estropadako bandera

Larunbatean izandako XII. traineru testean sanjuandarrak izan dira garaile eta sanpedrotarrak laugarren. Emakume arrosak hamargarren sailkatu dira.

intxaurrondo landaketa oiartzun

[Galeria] Intxaurrondoa, bihotzean irri bat utzi dutenen omenez

Abaraxka ludotekak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek utzitako intxaurrondoa landatzeko geratu dira Ibargainen.

Errenteriako XII. Lore eta Landare azoka

[Galeria] Udaberria zumardian loratu da

Errenteriako XII. Lore eta Landare azoka egin dute gaur goizean Gamon Zumardian. Jendetza hurbildu da jarri dituzten postuetara.

EGOIZ ETXEBESTE ADURIZ, ZIENTZIA ADITUA

"Oraintxe bertan punta-puntako zientzia egiten da Euskal Herrian"

'Zientziaren izarrak' liburua argitaratu berri du Egoitz Etxebeste biologo eta 'Elhuyar' aldizkariko erredakzio arduradunak. Historian ukatu dieten lekua eman die emakume zientzialariei.

Irisgarritasun bertikalean, urrats bat gehiago

Igogailu berri baten proiektua martxan du udalak. Gaur eman du horren berri, eta zehazki, Beraun auzoan kokatuko du, Mauricio Ravel, Aita Donostia, eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak lotuko ditu, eremua irisgarriagoa egiteko herritarrentzat.

Preso gaixoen etxeratzea

Euskal presoen osasun eskubidearen alde egingo dute

19:00etan izango da elkarretaratzea Agirre Lehendakariaren plazan, apirilaren 7an, asteazkena.

oiartzun kirol elkarteak laguntza

Oiartzun Kirol Elkarteak laguntza eskatu die bazkideei

Denboraldi hasieran ez zieten bazkideei inolako ekarpenik eskatu. Orain, finantzazio iturriak itxi direla ikustean, gutuna bidali diete.

Arraun asteburua: XII. San Pedroko test estropada eta batelak

San Pedroko test estropada egingo dute bihar arratsaldean eta igandean Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia. Zaleei ez bertaratzeko eskatu diete.

650 tontor errolbide

[Galeria] Errolbidera egindako mendi martxaren argazki gehiago

Larunbatean, 650 tontor dinamikaren barruan, hiru tontorretara igo ziren oiartzuarrak. Presoen eskubideak aldarrikatu zituzten.

[Galeria] Badiatik mendira, presoen etxeratzea eskatzeko

Sarek deitu duen 650 tontor dinamikarekin bat egin dute hainbat pasaitarrek. Donibanetik atera eta Jaizkibelera igo dira.

650 mendi tontor lezo

Presoen eskubideen aldarria motxilan eraman dute Jaizkibeleraino

Sarek deitutako '650 mendi tontor' mobilizazioarekin bat egin dute hainbat lezoarrek. Gailurretik itsasoari begira, presoen euskal herriratzea eskatu dute.

arragua

Etxebizitza Bulegora hurbildu diren jabeen kopurua handitu da 2020an

ASAP programan parte hartzen duten etxejabeak gero eta gehiago izatea pozten du Oiartzungo Udala. Etxe hutsak dituztenak animatu dituzte.

Erronka zaila izango du Pasaia Kayak-ek asteburuan Pontevedran

Ur lasaietako Espainiako Piraguismo Txapelketa maratoi modalitatean jokatuko da, eta bertan izango da Pasaia Kayak taldea.

Euskal erritmoen eta latin jazzaren fusioa Aldapeko Basque Latin Jazzen eskutik

Kontzertua doakoa izango da baina ezinbestekoa da gonbidapenak eskuratzea; astelehenetik aurrera banatuko dituzte Niessen Kulturguneko harreran.

Pasaiako Euskararen lehen Plan Estrategikoa baloratzera deitu dute

2010-2020 epealdirako osatutako plangintzari buruz hausnartu eta datorren hamar urteetako plana garatzen hasteko bilerak egingo dituzte barruti bakoitzean.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-05-07)

Bigarren asteburuan jarraian, Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak Logroñoko talde baten bisita jasoko du Ugaldetxon.

Gehiago