
Kiratsa, zarata, airearen kalitatean eragina... askotarikoa da Papresa lantegiak sortzen duen kutsadura, eta ez gutxiago, batez ere inguruan bizi diren bizilagunei eragiten dizkien ondorio kaltegarriak Eguzkik salatu duenez.

Korrika guztiei errepasoa eginez gero, ia denetan aurkituko dugu Matu, korrikalari gisa, antolakuntzan edo azken urteetan, furgonetan. Mantenu zereginaz arduratzen da, ez baita "lana" berarentzat

Hiru mozio aztertu zituzten atzoko udalbatzarrean. Amazonen ezarpenaren kontrako ahobatezko jarrera azaldu zuten zinegotziek.

‘Salda badago!’ liburua ondu du Emagin ikerketa taldeak. Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak ditu ardatz; parte hartu zutenekin memoria kritikoa osatu dute, besteak beste.

Labiren mahai politikoak gaur arratsaldean erabaki dezake 400dik gorako tasa duten udalerrietan neurri murriztaile gehiago ezartzea.

1974an sortu zen Eresbil, Errenteria-Oreretan. Bertan jarraitzen du, eta euskal artxibategi nazional izaera dauka. Milaka artxibo gorde eta dokumentatzen dituzte, benetako altxorrak horien artean.

Errenteriako XII. Lore eta Landare azoka egingo dute bihar Zumardian goizetik eguerdira arte.

Euskal Herriko txoko guztietara iritsi da oiartzuarraren ‘4 taupadak’ diskoa. Pandemiak eragindako nostalgiatik sortutako lau kanta kaleratu ditu, itsaskorrak. Milaka eta milaka bisita jaso dituzte.

Aspaldiko partez, lehian ari diren senior mailako kirol talde guztiek norgehiagoka jokatuko dute asteburuan.

Oarsoaldeko AEK euskaltegiek ekitaldia antolatu dute iganderako, Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian. Euskaltegiak babesteko deia egin dute.

Lekuona Fabrikaren kudeaketa ereduaren eta urtero izango duen kostuaren gaineko informazioa ere eskatu du PSE-EEk.

Futboleko bi atseden izan ezik, gainontzeko kirol taldeek hitzordua izango dute datorren asteburuan. Denboraldien amaierara heltzear daude ia denak.

Gipuzkoako pilota txapelketako finala jokatu dute Oiarpeko Egoitz Etxabek eta Mikel Aranburuk, elkarren kontra.

Allerruko emakumeen talde nagusian etxean jokatuko du bihar. Jaixkik Leioaren kantxan atera behar du partida aurrera. Munttarpen, kadeteak soilik martxan.

Maiatzaren 1eko aldarriei segida eman asmo dute, "Itaiaren tesi politikoaren oinarrietako bat den antolakuntzaren gaia barnebiltzen duelako".

'50 años no son nada’ eleberria argitaratu berri du idazle errenteriarrak. LGTBI literaturan mugarri izan den ‘El viaje de Marcos’ liburuaren ondorengoa da sorkuntza berria. Hausnarketa sustatu nahi du bere nobelekin.

Errepresiboak, arrazistak, sexistak, homofoboak edo faxistak diren jarrera eta ekintzak ez ditu onartuko Gaztaño auzoak.

Unai Emery entrenatzaileak Vila-Real zuzenduko du Europe Leagueko finalean. Xabier Mancisidor atezain entrenatzailea Manchester Cityrekin da Championseko finalean.

Oiartzungo Feministen Asanblada batzarra deitu du astelehenerako. Udaletxeko pleno aretoan egingo dute bilera.

Eskuz binakako txapelketen lehenengo faseko partidak izango dira asteburuko gehienak. Atzeratutako finala, gaur.