Errigorako produktuen dastaketa, bihar Tiñelun

Dastaketa 18:30etik 20:00etara egingo dute. Errigorako produktuak erosiz, Nafarroa hegoaldeko nekazariak eta euskalgintza laguntzen dira.

Aldakoeneako haur eskola auzo-udal izango da

Kultur ekipamendua egitea Beraungo Aldakoenea kaleko haur eskolan aurreikusia zuen udalak. Hasierako proiektu hori norabide aldaketarekin dator orain; eraikina auzo udal bihurtuko da, eta bertan Zu! Zure Udala arreta zerbitzua eta Gizarte Zerbitzuak kokatuko ditu udalak.

silo plastikoak

Silo plastikoaren urteroko bilketa datorren astean izango da

Belar bolak biltzeko plastikoa jasoko dute udaleko langileek, datorren astean. Hilaren 24an eta 25ean utzi beharko dira, bakoitzaren auzoan.

Salaketa kopuruak gora egin du 2020ean, aurreko urtearekin alderatuz

319tik 37 Antxon denbora tarte zehatz batean izandako salaketak dira. Udaltzaingoaren oinezko patruilei eta argiztapenari lehentasuna emango dio udalak.

Gurasoentzako hezkidetza formazio_sai

Gurasoentzako hezkidetza tailerrean izena eman daiteke

Apirila eta ekaina artean egingo dituzte hiru tailer. Plaza mugatuak egongo dira eta hurrenkera jarraituko dutela adierazi dute.

Bizikleta aparkaleku prototipoa aurkeztu dute Don Boscoko ikasleek

Mugikortasun iraunkorra sustatze aldera, azpiegitura berritzailea aurkeztu dute gaur Don Boscoko ikasleek: Bizikletaz lan egitera proiektuaren bizikleta aparkalekua.

Bisitari berezia izan du gaur Oiartzun ibaiak

Marrazo bat azaldu da Oiartzun ibaian, Iztieta pasealeku parean.

'Bultza euskaltegiak' AEKren dinamikako ekitaldiak, hilaren 28an Oarso Bidasoan

Aurten Korrika bertan behera uztea "kolpe ekonomiko handia" izan da AEKrentzat. Ekitaldiak Irunen, Hondarribian eta Errenteria-Oreretan izango dira.

Milioi bat utzi du loteriak Trintxerpen, billete bakarrean

Azkuene kaleko Odrietxe liburu-dendak saldu du txartela. Saridunak milioia kobratuko du bost euro inbertituta apustu bakarrean.

irantzu mendia

Bizikidetzari buruzko lehenengo hitzaldia gaur izango da

Irantzu Mendiak eta Bertha Gaztelumendik hitzaldia emango dute gaur arratsaldean, gatazken ondorioei genero ikuspegi batetik begiratzeko.

Maiatzaren Lehenean, ESK, Steilas eta GOTen martxa

'Eskubideak jokoan ditugu' egingo dute bidea, Errenteria-Oreretan 10:00etan hasi eta Donostiaraino. Hiriburuan beste manifestazio batekin bat egingo dute.

Euskal presoen alde elkartuko dira bihar Gure Zumardian

Hileroko azken ostiral guztietan bezala, 20:00etan plazatik ekingo diote bihar antxotarrek euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko bideari.

Udaberriko ipuin kapsulak Lezon

Maiatzaren 7tik ekainaren 11ra Internet bidezko sei ipuin kontaketa helaraziko ditu lezoarren etxeetara (eta nahi duten guztienetara) Andreone liburutegiak.

78 hegazti espezie habiagile identifikatu dituzte udalerrian

Hautemandakoen artean badira "bakan" gisa katalogatutako batzuk, eta baita "arriskuan" dagoen espezieren bat ere. Ikerketak lau urte iraun ditu.

III. Berdintasun Plana diseinatzen hasiko dira Lezon

Hainbat planotan egingo dute plana osatzeko prozesua. Herriko norbanako eta eragileei parte hartzeko eskatu diete. Etxeetan galdetegiak banatuko dituzte.

Jaizkibelgo eremu militarrerako martxa prestatzen hasiko dira

Batzarra maiatzaren 5erako deitu du herritar talde batek. 19:30ean hasiko da, Txerrimuñon. Martxaren seigarren ekitaldia izango da.

Ur lasaietako Piraguismoko Txapelketan izango da Pasaia Kayak

Iazko hutsunearen ondoren, Araban jokatuko dute aurten maratoiko txapelketa, datorren larunbatean. Baikor dago klub pasaitarra.

Auzolana egingo dute Altzaten igandean

10:30ean bilduko dira Altzate eremuan parkea nahi dutenak, zonaldean hainbat lan egiteko. Erakusketa auzoetan jartzen ari dira.

COVID-19a pasa dutenen egoera fisikoa hobetzeko ikastaroa abiarazi dute

Programak gaitza gainditu osteko egoera fisikoa hobetzea eta kirolarekiko atxikimendua lortzea du helburu. Bi hilabeteko iraupena izango du.

Gazteentzako lan eskubideen gida ondu dute Ernaik eta LABek

LABek larunbatean deitu duen manifestazioarekin bat egitera deitu du; gazteen zutabeak Papresako zubian egin du hitzordua 11:45ean.

Gehiago