
Honakoak dira aurrekontu proposamen horren ezaugarri nagusiak: 55,2 milioi euro eta 50etik gora ekintza.

Azokatik ekingo diote bideari 11:30ean arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako pausoak emanez. Donostiako Boulevardera arte joango dira.

Onuradunek osatzen duten bizikidetza unitateko diru sarrerek ezingo dituzte udalak ezarritako mugak gainditu. Eskaerak apirilaren 12ra arte aurkez daitezke.

Euskal Herriko bizileku txikien gaineko ‘online’ dokumentazioa elikatzeko ahalegina da Wikikunde. Euskarazko Wikipedian ezaguera hori jasotzea euskal kulturaren berme izan liteke gerora.

Lau igoera zituzten jokoan EPLE eta Batzokiko KT elkartutako klubetako pilotariek, eta lautik hiru poltsikoratu dituzte.

Hilaren amaieran parkour elementuak jarriko dituzte herriko gazteekin elkarlanean. Jolasgunea Aste Santurako amaitzea aurreikusi dute.

Partidaren bukaeran lortu dute garaipena eman dien gola, irundarren defentsa gogorra zartatu ondoren. Talde gehienak hasi dira lehian.

Marina Rubio eta Rosario Retegi. Errenteriako bi emakume. Belaunaldi ezberdinetakoak; lehenak, lehen eskutik jaso du bide urratzaile izateagatik aitortza. Bigarrenari, hil ondoren heldu zaio aitortza hori, baina biak ala biak, Errenteria-Oreretako emakumeen Historiaren parte bihurtu dira jada.

Urtekari Batzordea aurtengo liburua prestatzen hasi da. Maiatzaren 1a izango da lanak entregatzeko azkeneko eguna, e-postaz edo Kultura Sailean.

Oiartzungo Udalak Oinherrirekin hitzarmena sinatu du. Udalerri hezitzaileen sarean sartuta, herriko eragileek formazioa jasoko dute, Oinherriren baloreduna.

Elorsoro kiroldegiak street dance saioa antolatu du ostegun arratsalderako. BPXportek jakinarazi duenez, aldez aurretik eman behar da izena.


Diru laguntza lerro hori urtarrilaren 5ean argitaratu zuen udalak, eta %20ra arteko laguntza lortzeko aukera dago. Abuztuaren 31 arte edota diru lerro horretarako bideratutako diru zatia amaitu arte eska daiteke laguntza.

OARSO BIDASOKO HITZAk Errigorako produktuen kaxa baten zozketa irekia sortu du.

4 urteko geletan dauden Pasaiako haurrek ere izena eman ahal izango dute, maiatzaren 12ra arte, uda honetarako antolatutako jardueretan.

Oiartzungo Udalak autoen kontzesionario dezente jasotzen dituen poligonoko errepidea berritu du.

Maiatzaren 3an 19:00etan zabalduko dute erakusketa eta bertan izango da Ascension Estefania Sanchez-Guerrero Fuentes HEL horren sustatzailea eta argazki erakusketaren egileetako bat.

Alternatibak antolatu du 19:00etan Xenpelar etxean.

Hungariako Mihaly Schewechtje zuzendariaren lehen filma da.