Materren fundatzaile Izaskun Suberbiolari sari bidezko aitortza egin diote

Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ingurumenaren alde egindako lanagatik '2021eko Emakumeen Lurra' saria eman diote.

Golak jasotzen hasi dira Bekoerrotako ateak

Munttarpe Eskubaloi Klubak emakumeen hiru talderekin berrekin dio sasoiari. Gizonen taldea ezin izan dute martxan jarri. COVID-19ak taldean eragina izan duela adierazi du Nagore Tolosa presidenteak.

[Dokumentala] 'Martxoaren 8ko hitzak'

Azken urteotako mobilizazio historikoak gogoratu, pandemiaren eragina aztertu eta aurtengo martxoaren 8aren gaineko gogoeta egin dute Oarsoaldea eta Bidasoko elkarte feministek. Oiartzungo Feministen Asanblada, Harremantxo, Lezoko Emakume Taldea eta Oreretako Mugimendu Feminista dira eskualdeko protagonistak.

oiartzun partidak 2021-03-12

Senior mailako talde guztiak kantxara bueltatuko dira

Herriko sei futbol taldeak zein bi areto futbol taldeak lehian hasiko dira asteburu honetan. Saskilagunen liga hasiko da, baina 'atsedena' izango dute.

garmendi dolarea

[Galeria] XVI. mendeko dolarea, toki egokiago batera

1994tik udalaren biltegietan egon den dolarea Gordailuara eraman dute gaur goizean. Garmendi baserriko dolarea oso-osorik mantentzen da.

Ustez mozkortuta zegoen gidari batek oinezko bat harrapatu du Antxon

Gizonezko batek oinezko bat harrapatu du zebrabide batean, atzeraka zihoala. Gidaria "ez zen gai izan alkoholemia proba behar bezala egiteko".

Nafar uzta eskura jarri du Lau Haizetarak

Nafarroa Hegoaldeko ekoizleen uzta errenteriarren eskura jarri du aurten ere Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak Errigorarekin elkarlanean.

XII. San Pedroko Test Estropada egingo dute hilaren 27an

Izena emateko azken eguna 21a izango da. Kategoria bakoitzeko traineru bakarrak eman ahal izango du izena klub beretik.

[Erreportajea] Platera betetzeko, erein behar

Errigora egitasmoak abian du udaberriko kanpaina. Nafarroa hegoaldeko nekazariak eta euskalgintza laguntzeko produktu sorta eskura jarri du. Eskaerak hilaren 24ra arte egin daitezke.

Nazkatuta daudela salatzeko elkartuko dira sanpedrotarrak

'Nazkatuta gaude' lelopean, mobilizazioak antolatu eta aldarrikapenak prestatzeko geltoki zaharrean gelditu dira gaur 19:00etan.

oairtzungo sare mendi martxak

Pedalkadak eman ondoren, mendiko botak janztera deitu du Sarek

Maiatzaren 8an hiru tontorretara igoerak antolatu ditu Oiartzungo Sarek. Euskal Herri osoan 650 gailurretara igoko dira, konponbidearen alde.

'Atzerrian lurra garratz' antzerkia, igandean Gezalan

Ander Lipus eta Laura Penagos izango dira Gezalako oholtzan igandean. Maiatzaren 7an (haurrentzat) eta 9an beste bi antzerki herrian.

Urteko ohiko batzar nagusia egin du Orereta Ikastolak

140 bazkide bertaratu ziren batzarrera; guztiei eskerrak eman dizkie Orereta Ikastolak.

Errenteriako Udaletxea.

Itsas hondakinen arrantza eta Jaizkibelgo itsaslabarretara bisita, Materrekin

San Pedroko Itsas Museo Ekoaktiboak jarduera bana antolatu du datorren larunbat eta iganderako. Arrain lonjara bisita ere egingo dute ostegunean.

Pala Motzeko Herrialdekoa, EPLErentzat

Aurtengo Gipuzkoako txapelketa EPLErentzat historiako onena izaten ari dela aitortu du klubak, umiltasunez.

Hitzaldia eskainiko du Itaiak Antxon, "emakume langileon askapenerako"

Langileen Nazioarteko Eguna dela eta -maiatzak 1-, mintzaldia eskainiko du Oarsoaldeko Itaiak kultur etxean. Igandean izango da, 12:00etan hasita.

oiarpe 20/21

Oiarpeko pilotariek sei finaletarako txartela lortu dute asteburuan

Asteburuan 11 finalerdietan aritu dira Oiarpeko pilotariak, eta gehienetan kanporaketa gainditu dute oiartzuarrek. Asteburu txukuna izan da.

covid hondakinak oiartzun

COVID19a dutenen edo konfinatuta daudenen hondakinak modu berezian jasotzen dituzte

Egoera horretan dauden herritarrek Atez Ateko Bulegoarekin harremanetan jarri beharko dute, euren hondakinak modu bereizian jaso behar baitira.

ttur-ttur

Memeen erronka 'ttur-ttur' iritsi da bederatzigarren astera

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak izena ematen dion esamoldearekin irudiak eta memeak egitera animatu du aste honetan.

Gehiago