
Ion Carballo trintxerpetarrak brontzezko domina lortu du gizonezkoen senior kategorian, eta Laura Zunzunegui antxotarrak emakumezko juniorretan.

Saneamendu arazoentzako irtenbide teknikoa aurkeztu dio Aldundiak Pasaiako Udalari. Erabakiak hartzeko bizilagunen iritzia kontuan hartu nahi du alkateak.

'Oiartzungua naz biño...' martxan jarri du Ttur-tturrek, astero hitz edo esamolde bat sustatzeko. Parte hartzaileek sare sozialetara igoko dituzte argazkiak.

Dantza, bertsoak eta ospakizuna ez ezik, barruti guztietako emakumeen borroken testigantzak ere jaso dituzte herriko frontoian.

Oiartzuarrak aurreratu ziren markagailuan, baina zazpi gol jaso zituzten kontran. Nesken talde nagusiak puntu on bat lortu zuen Getxon.

Herriko plazatik abiatuta hiru geldialdi egin dituzte oiartzuarrek; bakoitzean sortzaile batek -bertsolari, antzezle eta musikaria- hartu du testigua.

'Ireki bideak' lemapean, datorren ostegunean -martxoak 4- 19:30ean elkarretaratzea egingo dute herriko plazan "arnas bideak" zabalik nahi dituztelako.

Pasaia eta Oiartzungo emakumeak ere bertaratu dira zapi emate ekitaldira. Txalapartaren erritmora, sistemaren biolentzia salatu eta elkartasunerako deia egin dute.

Ertzaintzaren 2020ko datuen zain, 2019ra arteko datuek erakutsi dute Errenteria-Oreretako arau hauste penalen tasa 1.000 biztanleko, EAEkoa eta Gipuzkoakoa baino baxuagoa dela.

Altzate igerilekuaren ataritik gorantz joateko azpiegitura da egingo dutena. Lanak egiteko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du udalak.

Antxoko Gure Zumardian kontzentrazioa egingo dute igandean 13:00etan, 75 urteko emakume bat senarrak tiroz erail izana gaitzesteko.

'La montaña desnuda. Primera ascension invernal al Nanga Parbat' filma proiektatu eta Txikon Juanba Berasategin hartuko dute datorren asteazkenean.

Pasaiako Udaleko hiru alderdiek euskal presoei Espainiako Gobernuak aplikatzen dizkien politikei buruzko azterketa sinatu dute.

Datorren asteazkenerako da deialdia. Aldez aurretik erreserbatu beharko da tokia. Matrikulazioa, maila guztietan, hilaren 30ean itxiko da.

100.000 biztanleko tasak gora egin du azken egunetan Oiartzunen, Errenteria-Oreretan eta Pasaian. Lezon zertxobait jaitsi egin da.

Lezoko hiri-espazioan eta ekipamenduetan zaintza integratzeko egitasmoa lantzen ari da EH Bildu. Horri begira, Bartzelonako Unibertsitateko hiru ikaslek lan saioak gidatu dituzte aste honetan.

Allerruren gizonen taldeak Oiartzunen bisita jasoko du Plazetan. Munttarpeko neskek Tolosara egingo dute bidaia. Jaixki AFT, Portugaletera.

Oarso Bidasoko Hitzaren paperean argitaratu da bilera udaletxeko pleno aretoan izango dela. Haurtzaro Ikastolako jangelan izango da.

Haur eta kadeteen kategorietan zazpi palista eramango ditu Pasaiako klubak asteburuan Gironan jokatuko den lehiara.

Plazatxoko lurra aldatu du udalak, eta jolas berri bat jarri dute. Horrez gain, inguruko eserlekuak berritu dituzte.