
500eko tasa gainditu du Oiartzunek. Joera berean jarraituz gero, Eusko Jaurlaritzak astelehenean erabakiko du herriko ostalaritza ixtea, besteak beste.
![Egunero herri inguruan ikusten duena ukigarri bilakatzen du, era askotako moldeetan [Irudia: Maialen Ledesma].](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/02/maialen_ledesma-900x563.jpg)
Maialen Ledesmak bizitoki duen lurrarekin bat egiteko hartu zuen kamera eskutan. Ordutik, bisorean zehar atzematen duenari forma ematen dirau. Antxotarrek bere egin dituzte haren sorkuntzak.

Auzoetako koloredun banderak ikus daitezke hainbat balkoitan, eta lanera zakuz jantzita joan denik ere bada. Normala denez, ez da ekitaldirik egingo.

COVID-19agatik ezarritako itxiera perimetralaren zaintza egiten ari direla esan diete ertzainek HITZAri, eta batez ere autoak geldiarazten ari dira.

Espainiako Auzitegi Nazionalak launa urteko espetxe zigorra ezarri die bi gazte arabarrei. Ernaik kontzentrazioa deitu du, "ankerkeria" salatzeko.

Bihar elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Herriko Plazan Ankerkeriari Stop Aitor eta Galder aske lelopean.

Nahi duenak herriko argazkiak ditu eskura nahieran erabiltzeko ‘Oreretako argazkiak’ egitasmoaren bidez. Software librean, askotariko begirada ezberdinekin egindako irudiak biltzen eta zabaltzen ari dira.

Iraultzako historiaren parte izan direnei argazkiak eskatu dizkiete dantza taldearen gaineko erakusketa antolatzeko.

Sektorearekin koherentea izango da, kolektiboa sentsibilizatzeko eta motibatzeko aldez aurreko baldintzak sortuko ditu eta sektorea dinamizatzen lagunduko du. Horiek guztiak erronkak, epe labur ertainera erdietsi nahi dituztenak.

'Gerrako haur' izandako bost oiartzuarren testigantzak jaso ditu Kattin Txikik, eta hilaren 13ko ekitaldian bertan omenduko dituzte.

Dinamizatzaile talde batek COVID-19aren aurrean herritarrek eta ostalariek hartu beharreko oinarrizko neurriak oroitaraziko ditu.

Eskuz binakako kadeteen lehen mailako finala jokatuko dute Zabaleta eta Landak, igandean, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Lanak euskaraz nahiz gazteleraz aurkeztu ahal izango dira, ekainaren 18ra arte. Hizkuntza bakoitzeko bina sari banatuko dituzte.

Gaurtik hilaren 26ra arte ia egunero izango dira emanaldiak. Bihar, ganbera musika eta kalitate handiko jazz elektroniko kontzertuak Gezalan.


Sexu estereotipoak gainditzeko formazio saioak egingo dituzte. Apirilean, maiatzean eta ekainean saio bana egingo dute.

Igandean Oiartzun ibaiaren urak aztertuko dituzte bertaratzen direnek.

Oiartzungo Feministen Asanbladako Inexa Maritxalar Iraeta elkarrizketatu du HITZAk, bideoan, joan den astean argitaratutako 'Martxoaren 8ko hitzak' dokumentalaren harira.

Pasaiako Harremantxo talde feministako Udane Migeltorena Tolosarekin bildu da HITZA, 'Martxoaren 8ko hitzak' dokumentalerako.