
'Transpatioa' dinamikaren barruan, Elizalde Herri Eskolak erakusketa jarri kontzejupean. 'Transpataka' pieza ere jo dute.

Irisgarritasun arazoak eta haurrentzako karroak mugitzen dituztenek eskaileren oztopoa dute. Arazo horiei irtenbidea eman nahi die udalak.

Horietatik gehienak emakumeak dira, 520. Herriko langabezia tasa %11,5ekoa da; pandemia hasi aurretik %10,8an zegoen tasa hori.

Iaz egindako formazio feministaren eraginez, Hezkidetza plana osatu dute, indarrean jartzeko lehen pausuak emanez, txikitatik ezarritako rolak gainditzeko bidean.

Izena emateko epea zabaldu du Mintzalaguna programak. Hogei urte beteko ditu aurten Lau Haizetarak kudeatzen duen egitasmoak euskaraz lasai hitz egiteko eremuak eta aukerak eskaintzen.

Bizilagunen testigantzak jasoaz, Donibaneren historia balioan jarri eta besterentzeko proiektua martxan jarri dute: ‘Sanjuandarren oroimena’ liburuekiko maitasunetik jaiotako elkarlanaren fruitu da.

Diskoa grabatu du 20 urteko lezoarrak, baina udaberrira arte ez du jendartera zabalduko. Txikitatik datorkio oholtzak zapaltzeko bokazioa, eta zuzenekoetan bere abestiekin ikusleek zer sentituko duten jakiteko irrikaz dago.

Bigarren Mundu Gerra betean Bilbotik Burdeosera zihoala, arrezife batekin talka egin zuen urpeko ontzi britainiar batengandik ihes egin nahirik.

Borroka luzea daramate Errenteria-Oreretan erretiratuek. Lan mundutik erretiratuta bai, baina ekintzailetza soinean dute eta ez daude prest kaleak uzteko, ez bederen, euren eskaera bidezkoak betetzen ez diren bitartean.

Ametzei dokia uzteko, batez ere pinuak eta ipar-haritzak kenduko dituzte. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean jardungo dute.
![Kontxa Murgia omendu dute beste urte batez [Irudia: Oiartzungo Udala].](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/03/kontxa-murgia-900x563.jpg)
Urtero egiten dute omenaldia Fato Cultural Daniel Castelaok eta Oiartzungo Udalak; egoerak hala bultzatuta, aurten, publikorik gabe egitea erabaki dute.

Martxoaren 12ko denbora-pasen dinamika martxan da.

Areto futboleko B taldeak badu lehiari hasiera emateko data ofiziala. Lau taldek -guztiak berriak- osatuko dute lagunarteko 'Udaberriko txapelketa'.

Mailarik gorenetan dauden taldeek etxetik kanpo jokatuko dute. Futbolean, behe kategorietako neurketak berriz ere martxan.

Gaurtik, Oarso aldizkariaren aurtengo zenbakirako artikuluak aurkezteko epea zabalik da. Azken eguna, berriz, maiatzaren 16a izango da.

Dokumentalean Oarsoaldeko eta Bidasoko talde feministetako kideen iritziak jasota daude. Gainera, Martxoaren 8aren harira egindako mobilizazioek ere badute tartea.

Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Egunaren baitan -hilak 15-, erosleen eskubide eta betebeharrak zehazteko zerrenda bat prestatu dute.

Atzo egin zuten sagarrondoak landatzeko lehen saioa Haurtzaro Ikastola, Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Institutuko ikasleek. Beste bi egunetan ere egingo dituzte.

Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora lelopean hitzaldia antolatu dute bihar Oreretako gaztetxean, Oarsoaldeko Itaiak eta Oreretako Gazte Asanbladak elkarlanean Martxoaren 8aren karietara. 17:00etan izango da.

Donibaneko pasealekuaren hasieran izandako luiziengatik lanak egingo dituzte datorren astean zehar. Ibilgailuek ezingo dute igaro bertatik, oinezkoek bai.