Sarriegi plazaren berrurbanizazioa lizitaziora atera du udalak

Lanak egiteko miloi erdi euro inbertituko du udalak. Irisgarritasuna hobetuko du,lorategi eremuak zabaldu, eta puntu ilunak ezabatu, besteak beste.

amazon mozioa oiartzun

Amazon herrian ezartzea "komenigarria" ez dela adostu dute aho batez

Hainbat eragilek aurkeztutako mozioa babestu dute bi udal taldeek. Proiektua zorrotz aztertu eta tokiko ekonomia sustatzeko konpromisoa hartu dute.

Auzo elkarteak antxotarren kezkak eramango ditu udalera

Antxoko Auzo Elkarteak galdetegi bat prestatu du bizilagunen proposamen, kezka eta iradokizunak alkatearekin egingo duten hurrengo bileran aurkezteko.

Albaolak ateak itxiko ditu behin-behinean gaurtik aurrera

Ondartxo bidearen itxierari eguraldi txarra eta mugikortasun murrizketak batu izanak bisitak nabarmen jaitsarazi ditu. Eskolak zabalik jarraituko du.

Koronabirusaren eremu gorrian sartzeko bidean da Lezo

Udalerrian hautemandako kutsatzeen tasa ia hirukoiztu egin da astebeteko epean. Gaurko txostenean 460ko tasa gainditu du dagoeneko.

Aisialdi segururako, natur eremuak

Jende pilaketarik gabeko aisialdi segurua eta jarduera fisiko osasungarria sustatzeko Errenteria-Oreretako mendiak eta natura eremua ezagutzeko gonbita egin du udalak.

'Mundua aldatzen duten keinuak', Lezoko etxeetara

Mundua aldatzeko herritar bakoitzak duen arduraz jabetzeko kanpainarekin bat egin du udalak. Herriko etxeetan bi poltsa banatu ditu.

Proiektu "suntsitzaileei" aurre egitera deitu dute, berandu baino lehen

Larunbatean elkarretaratzeak egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Lezon eta Oiartzunen, U30 Aldaketaldia iniziatibaren barruan.

guraso gara

Guraso gara!, euskararen transmisioaren garrantzia gogorarazteko gida

Euskararen transmisioak zein harekiko jarrera proaktiboa izateak duten garrantzia jaso dute bi euskarritan: esku orria jaioberrien gurasoentzat, eta bideoa, familientzako.

Musukoen gomek animaliak hiltzen dituztela salatu du Eguzkik

Maskara betekin nahaspilatuta hilik hauteman dute kaio bat Pasaian. Horiek zakarrontzira bota aurretik gomak mozteak bizitzak salba litzake.

IRITZI EMAILEAK. ARRATE HERNANDEZ OIARBIDE.

Croma paretak

Bihar hasiko da Lesoinu

Ostiraleko eta larunbateko emanaldiak Gezala Auditoriumean egingo dituzte, eta musika ikasleak arduratuko dira aste pedagogikoa martxan jartzeaz.

Ricardo Arrillaga kaleko igogailu publikoa matxuratu da

Trintxerpeko igogailuak matxura izan du kableatuan. Udaleko langileek hondatutako piezak ordeztu artean zerbitzuz kanpo egongo da.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko diru laguntza

Diru sarreren araberako zergaren finantzazioa eskainiko diete etxe baten jabe direnei. Eskaerak apirilaren 12ra arte aurkez daitezke.

Odola emango dute datorren asteazkenean Antxon

Odola emateko saioa egingo dute hilaren 17an Antxoko Kultur Etxean, 16:30ean hasita eta 20:10a arte. Aurretiko hitzordua ezinbestekoa izango da.

ugaldetxo hondakinak

Tona bat hondakin jaso dituzte Ugaldetxoko bi errekatan

Oiartzun ibaian eta Urdanitibar errekan hondakinak jaso dituzte udaleko langileek. Ingurua zaintzeko kontzientziatzea eskatu dute.

kirolak

Kirol elkarteek diru laguntzak eska ditzakete, bihartik aurrera

Kluben funtzionamendurako ezinbestekoak diren diru laguntzak banatuko ditu udalak. Guztira 54.000 euro izango dira.

Pasaiako kirol taldeen asteburua: ia guztiak martxan dira

Futbola, areto futbola, eskubaloia eta belar hockeya martxan dira. Antxo AF B-k izan ezik, gainontzeko taldeek hitzordua dute datorren asteburuan.

'We Love Jaione' webgunea sortu dute

Lezoarrak babes taldea du Ganten (Belgika). Webgunean, lezoarraren egoera zein den azaltzeaz gain, beste hainbat osagarri daude.

'Bilguneak' pasaitarrak hartuko ditu hilabete honetan zehar

Pasaiako EH Bilduk 'Arreta Gunea' izeneko egitasmoa jarriko du martxan hilabete honetan zehar. Larunbatean bizilagunekin batzarra egingo dute bilkideek.

Gehiago