Abiadura murrizteko kontrolak egingo dituzte Elias Salaberria ibilbidean

Inguruko bizilagunak kexu dira ibilgailuak abiadura handiarekin joate direlako bertatik. Astelehenean hasiko da Ertzaintza kontrolekin.

2.204 langabe daude Errenteria-Oreretan

2020ko otsailetik (pandemia hasi aurretik) abendura, tasa %10,1etik %11,3ra igo da. Langabe gehienak emakumeak dira, eta 45 urtetik gorakoak.

oiartzun ke

Asteburuko kirol partiden agenda (2021-01-29)

Lehian ari diren Oiartzun Kirol Elkarteko bi taldeek igandean jokatuko dute, eta biek, etxean.

Asko dute jokoan asteburu honetan Pasaiako futbolariek

Antxo A.F.-rentzat bultzada izan liteke igandeko lehia. Pasaia K.E.-k lehen postua bermatu edo kolokan izan dezake, larunbateko jardunaldiaren baitan.

larre plana

Larre Plana aztertuko duen batzar irekia egingo dute bihar

Udaleko, aldundiko eta Oiartzungo Abeltzainen Elkarteko kideek parte hartuko dute bileran. Egindakoa errepasatu eta etorriko direnei buruz arituko dira.

COVID-19: Lezo gorrian sartu da

Lezoko tasa metatua 378koa zen igandean, eta atzoko datuekin, 542raino igo da. Astelehenean erabakiko du Jaurlaritzak ostalaritzak itxi beharko duen.

trukea abaraxka

Jostailu, liburu eta bestelakoen trukean arituko dira ludotekan

Jasotako materialak berrogeialdia pasatu ondoren, prest daude materiala banatzeko. Kontsumismotik aparte dauden truke bideak erakutsi nahi dituzte.

2020ko otsailean baino 34 langabe gehiago daude Oiartzunen

Herriko langabezia tasa %7,4koa da, iazko otsailekoa %6,8koa zen bitartean. Lanik gabe daudenen artean gehienak emakumeak dira, 207 guztira.

'12cm' erakusketa bisitatzeko azken asteburua izango da hau

Ezohiko urte honetan mende laurdena bete du erakusketak. Ikusgai izango da igandera arte, Pasai San Pedroko Udal Aretoan.

Gehiago