Pasaia eta Oreretako 12 taberna, VII. Bakailaozko Pintxo Txapelketara

Errenteria-Oreretako hiru tabernak eta Pasaiako bederatzik eman dute izena lehiaketarako. Finala Juanba Berasategin izango da, urriaren 10ean.

goiatz labandibar ramiro pinilla

Labandibarrek Ramiro Pinilla eleberri laburren lehiaketa poltsikoratu du

Idazle oiartzuarrak 'Biharamuna' kontakizunarekin lortu du saria. 30-40 urte arteko belaunaldiaren kezkak jasotzen ditu.

bizi osoko sare oiartzun

"Bizi osoko" kartzela zigorren kontra mobilizatuko dira bihar

Sarek elkarretaratzea antolatu du bihar eguerdirako. Arrasateko martxa bertan behera utzita, herri guztietako plazetara hedatu da deialdia.

Biziarteko espetxe zigorraren kontrako aldarria, Euskal Herriko plazetara

Errenteria-Oreretan 13:00etan izango da elkarretaratzea Herriko Plazan eta Sarek bertan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.

[Erreportajea] Ondarea, eskutik eskura

Oiartzungo Luberri museoan itsuei egokitutako bisita gidatu bat egingo dute bihar. Milaka milioi urteko bidaia geologiko bat egingo dute bisitariek, besteak beste, fosilak ukituz.

Mikel Aranburu Mineroseko
Mikel Aranburu. Futbol entrenatzailea.

"Premier Leagueko entrenatzaile izan nahiko nuke"

Mexikon dabil Aranburu, Zacatecaseko Minerosen bigarren taldearen ardura hartu berritan. Laugarren mailan dago taldea. Hango futbolaren eta bizimoduaren berri eman du oiartzuarrak.

URKO OTEGI. SASKIBALOI JOKALARI OHIA.

[Elkarrizketa] "Zentzu guztietan eskerrak eman behar dizkiot saskibaloiari"

20 urtez baino gehiagoz jokatu ondoren, udaran erretiroa hartu du antxotarrak. Orain, bizitza berriari ekingo dio bere pasioetako batean. Saskiak utzi eta itsasontzien lemak kudeatuko ditu aurrerantzean, Menorcako nautika batean.

Xabier Martinez
Ander Garmendia eta Ana Grijalba. Begisare elkarteko kideak.

[Erreportajea] Erretinosia, bizitza tunel barnetik

Endekapenezko gaixotasun hereditarioa da erretinosi pigmentarioa. Bistaren galera iraunkor eta mailakatua dakar, ikusmen eremua alboetatik murriztuz baitoa, zenbaitetan, tunela guztiz itxi arte.

Larunbatean, Josetxo Etxandiko herri mailako finalak

12:00etan hasita Haur eta Gaztetxo mailetako finalak jasoko ditu Koldobide Gezala pilotalekuak; arratsaldean, berriz, helduena (18:30).

Andoni Luis Aduriz, munduko hirugarren sukaldari onena

100 sukaldari handien zerrendaren artetik gastronomiaren podiumera eraman du epaimahaiak Aduriz, eta bere lana gorenen parekoa izendatu.

100 kandela itzali ditu gaur Rosario Martinez Sanchezek

1965 urtean heldu zen Errenteriara senarra eta bi semeekin. Lau biloba eta bederatzi birbiloba ditu.

Oarso Bidasoko Hitza

Dislexia, mahai gainera

Irakurmena automatizatzeko zailtasun esanguratsua eta iraunkorra, eta ortografiarekin zein kalkulu aritmetikoarekin arazoak edukitzea dira dislexiaren ezaugarri nagusiak. Biztanleriaren %5 eta %10 artean da dislexiko.

Nigeriako kontsulatuak pasaportearekin lotutako izapideen gaineko laguntza emango du

Bihar eta etzi Errenteria-Oreretan izango da Nigeriako kontsulatua. Bi egun horietan, nigeriar jatorria duten Bizkai eta Gipuzkoako herritarrei pasaportearekin lotutako izapideekin laguntza eskainiko die.

Jose Angel Sanchez

Lezoko PSE-EE: "Aurrekontuek lezoarren ongizatean eragiten jarraitzeko balioko dute"

2022ko aurrekontuak onartu direlako gustura dago Lezoko PSE-EE. Gobernu taldearen egonkortasuna bermatzen dutela adierazi du Joxean Sanchez eledunak.

Lehia abiatzeko prest zortzigarrenez

Egunean Behin lehiaketaren zaleek berehala izango dute Errenteria-Oreretako Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak sustatutako 700+ Euskaraz taldean lehiatzeko aukera.

Ibilgailu elektrikoa erosi du Orereta Ikastolak

Ikastolak jakinarazi duenez Toyota etxeko 75 KWdun Proace Verso Electrik L2 ibilgailua aukeratu du, "Eskoauto saltzaileak esandakoaren arabera, Gipuzkoako lehena".

Oarso Bidasoko Hitza

Ertzaintzaren erreskate ontzi berria Pasaiako portuan amarratuko dute

'Itsas-Lagun' ontziaren balioa 319.000 eurokoa da, eta Ertzaintzak itsasertzean nahiz barnealdean lan egiteko dituen beste zortzi barkuei batuko zaie.

HBko kideen kontrako bonben ardura Espainiako Gobernuari egotzi zion ministro ohi batek

1989ko irailaren 20an Errenteria-Oreretako Ildefonso Salazarri bidalitako bonba gutuna, buzoian sartzerakoan eztanda egin eta Jose Antonio Cardosa postaria hil zuenaren ardura, Espainiako Barne Ministerioari egotzi zion Asuncionek.

Gaizka Lopez garaile, Eskola Kiroleko piraguismoko lehen proban

Gipuzkoako Eskola Kiroleko lehenengo norgehiagokari ezin hobe ekin dio Pasaia Kayakek, garaipena lortuz Haur Mutilen kategorian.

arraskuelarre eremuko

Ostegunetik aurrera, Arraskuelarreko eremu batean txandaka aparkatu beharko da

Zazpi aparkalekutan txandaka utzi beharko da autoa. Hogei minutuz, gehienez, aparkatu ahal izango da. Zamalanen eremua ere egongo da.

Gehiago