Olatz Mitxelena Larretak irabazi du Igartza Saria

'Arrakalak' ipuin bilduma proiektuarekin irabazi du literatur beka. Urte bat izango du egitasmoa osatzeko; pitzadurak izango dira ipuinen arteko loturak.

Lekuonarekin "anbizio falta" egotzi dio gobernu taldeari PSE-EEk

Lekuona Fabrika hizpide izan du PSE-EEk beste behin ere. Agerraldia egin dute Fabrika berriaren aurrean, ateak zabaldu eta 100 egunera haren funtzionamendua eta kudeaketaren gaineko balantzea egiteko.

elorrondo eta makutso

Elorrondo eta Makutso bideen noranzkoen aldaketa azaldu du udalak

Trafiko arazoak eta oinezkoen pasabidea errespetarazi nahi izan dituzte obra horiek. Oinezkoek lehentasuna dutela berretsi du udalak.

lekuona

Arte bizien orea harrotzeko, 'Legamia'

Arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programa berria da Errenteriako Udalak martxan jarri duena.

Ekipamendua jantziko dute datorren asteburuan Pasaiako talde gehienek

Martxa hartzen hasiak dira futboleko, eskubaloiko, belar hockeyeko eta areto futboleko kirolari ia guztiak. Datozen egunotan hamar partida lehiatuko dira.

Berritik asko dakar udazkeneko Lezoko kultur agendak

Abenduaren 19ra arte 30 ekitaldi ingururekin josi dute kultur proposamenen atala. Hiru berritasun aurkeztu dituzte udal ordezkariek.

Garraiobide iraunkorraren aldeko deia egin du udalak

Hiri arteko autobusen eta Euskotrenen erabiltzaile diren herritarren artean, 50 bonu zozkatuko ditu udalak Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan.

Ane Santesteban hirugarren, L´Ardecheko Tourrean

Errenteriarra Bike Exchange taldearekin ari da, eta Tourraren irabazlea izan den Leah Thomas estatubatuarrak egindako denboratik  9 segundora gelditu da orokorrean.

oiartzungo garagardo festa

Garagardo Festarik aurten ez egitea erabaki dute antolatzaileek

Urriko feria antolatzen dutenek ez dute beren burua boluntarioen osasuna bermatzeko gai ikusten. Datorren urtean ospatzea espero dute.

Banda eta txistu doinuak elkarren eskutik helduko dira Lekuona Fabrikara

Euskal Herriko bi talderik zaharrenetakoek, EMKE Musika Bandak eta Donostiako Udalaren Txistulari Bandak bat egingo dute euskal musika eta doinuarekin larunbatean.

"Elektriken lapurretaren aurrean", argiak itzaltzera deitu du EH Bilduk

Datorren ostiraleko itzalaldiara batzeko deia egin du koalizioak. 22:00etatik 22:30era "elektriketatik deskonektatu" eta lapikokada egingo dute.

pilota

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2021-10-05)

Oiartzungo pilotariek zazpi norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan. Horietatik bakarra irabazi zuten, eta beste bat, irabazten ari zirenean, bertan behera geratu da.

9,3 milioi euroko aurrekontua izango du Lezok 2022an

Aurtengoak jasota dituenak baino 500.000 euro gehiago izango ditu 2022ko aurrekontuak. Lankidetzarako deia egin du gobernu taldeak.

Donibane eta Lezo arteko bidegorria egiteko proiektua, lehiaketara

Lizitaziora atera dute txirrindulari eta oinezkoentzako bidea osatzeko azken fasearen proiektua. Izaskun Gomezek sareetan eman du iragarkiaren berri.

Digitalizazioa jendartearen zerbitzura nahi dute

Garapen teknologiaren gaineko jardunaldia antolatu dute hilaren 15ean. Helburua, digitalizazioak demokrazian, lan munduan, hezkuntzan eta humanitatean izan dezakeen eraginari buruz hausnartzea da antolatzaileek azaldu dutenez.

udalekuetako_haurrak

Familia Gunea, Familia Jolasean eta Kuadrillategi abiatzeko prest

Hilabete honetan jarriko ditu martxan udalak Familia Gunea, Familia Jolasean eta Kuadrillategi programak. Programa bakoitza adin tarte ezberdinei begirakoa da, eta orotara, 0 eta 16 urte arteko eskaintza zabala betetzen du.

Trafiko aldaketak bihar, San Marko kalean

Beraun auzoko San Marko kalean, 11 eta 17 zenbakien artean egingo dituzte lanak. Errenteriarako sarrera noranzkoa moztuta egongo da eta Galtzarabordatik egin beharko da.

Denetik Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzetan

Asteburuan partidak izan dituzten Lezoko kirol taldeetatik lauk lortu dituzte garaipenak, hiruk berdinketak, eta beste hainbestek galdu dute.

bazterrin

Oiartzuerazko hitzak beti 'bazterrin' eramatera animatu dute

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen erronka bosgarren astean sartu berri da. Aste honetako hitza 'bazterrin' izango dela jakinarazi dute.

areto futbola

Areto futboleko taldeek modu onean hasi dute liga

Herriko bi taldeek garaipenarekin hasi dute 2021-2022 denboraldia. Futbol taldeen artetik, talde bakarrak lortu du punturen bat urratzea.

Gehiago