
AEK-Intxixu euskaltegikoek zein udalak oiartzuarrak animatu dituzte, euskara ikasi edo hobetzera. Maila guztiek jasoko dute laguntza.

Barruti bakoitzean bilkura ireki bana antolatu du koalizioak egoera aztertu eta irtenbideak bilatzeko. Udal gobernuaren immobilismoa gaitzetsi dute.

Manuel Lekuona bibliotekak antolatzen duen Irakurketa Taldeak badaki zein liburu irakurriko dituzten. Parte hartu nahi duenak, liburutegitik pasatu beharko du.

DBH 1 eta DBH 2ko ikasleei dago zuzenduta euskarazko aisialdia bultzatzeko egitasmoa. Begirale bezala lan egiteko lan poltsa osatzen ari dira.

85 urte igaro dira Frankistek Errenteria hartu zutenetik gaur. 85 urte luze eta oraindik ere, zauriak ez dira orbaindu. Osaketa urrun da, egia, justizia eta erreparazioa ez direlako heldu oraindik.

Pakito Arriaran Fundazioak, BRICS-PSUVk eta Antxeta elkarteak antolatu dute jardunaldia. Deportazioa eta Venezuelako egoera izango dituzte hizpide, bazkariaz gain.

OKEko neskek Mutilveraren kontra berdindu dute, gola bigarren zatian jasota. Mutilek Euskaldunaren kontra galdu dute denboraldiko estreinaldian.

Bihar hartuko du Osak kargu berria; jeltzaleen bozeramaile eta Hirigintza Saileko arduradun izango da aurrerantzean. Oterminek udalari lotuta jarraituko du.

Francoren indarrek 1936ko irailaren 5ean Irun hartu ondoren, Donostiarantz abiatu ziren. Lezon haiei aurre egiteko defentsa gunea izan zen.

Banderarik gabe ere Hibaikako emakumeak txapeldunak diren zalantzarik ez da, txikitik handia egiten ari direlako arrauna Errenteria-Oreretaren izena lau haizetara zabaltzen duten bitartean, beti, kirol legez arituta.

Oihulari Klown taldeko Virginia Imazek emango du tailerra Antxoko elkartean, hiru saiotan; sormena ahalduntze estrategia gisa baliatuko dute.

Andreone liburutegiak zortzi ipuin kontalariren hamasei saio zabalduko ditu bere Youtube kontutik hilaren 6tik azaroaren 26ra arte.

Pasaiako taldeek hamabost partida jokatu dituzte joan den asteburuan; horien artean, gehienetan, garaile izan dira. Areto futboleko guztiak irabazi dituzte.

Egoerara egokituta, Egi Luze sagardotegian egingo dute 1976. urtean jaiotakoek ospakizuna.

Aste honetan hasi dituzte Lezon Tipi-Topa eta Martxan egitasmoen gaineko saioak. Orotara, 40 lagunek parte hartu dute horietan.

Goi mailako mendizalearen gaineko mostra osatu dute haren senideek. Hilaren 16ra arte bisita daiteke, astelehenetik larunbatera, Xenpelar Etxean.

HemenGuk dinamikaren bigarren azoka egingo dute bihar goizean, Done Eztebe plazan. Elikagaien hamalau ekoizle elkartuko dira bertan.

Kakorratz lantegi komunitarioa antolatu du Adinkidek eta izen ematea irekita dago. Helburua adinekoek beraien inguruan dituzten auzo-sareak suspertzea da.

Lau barrutietan eskaintzen ditu antzerki klaseak Badia Eskolak eta haur eta nerabeei zuzendutako saioetan matrikulatzeko aukera jada zabalik dago.