
1936an frankistek hildako langileari eta orduan indargabetutako udal korporazioko kideei omenaldia egin diete gaur, Etxetxo Elkartearen egitasmoz. Bi plaka inauguratu dituzte, "gertatutakoa ahanzturan gera ez dadin".

Goizean zehar Biolur elkarteak antolatutako azoka egin dute. Askotariko produktuak dastatu eta erosteko aukera izan dute bertatik pasatu diren herritarrek.

Hamarka lagunek parte hartu dute Girizia elkarteak antolatutako sagar bilketa herrikoian. Haur, gazte eta heldu ugari bildu ditu deialdiak.

Iker Sarriegi eta gainontzeko auzipetuei babesa emateko elkarretaratzea egin dute Oiartzunen. Bonu laguntzak aterako dituzte, gastuei aurre egiteko.

Jarduera, ikastaro, tailer eta jabekuntza eskolak antolatu ditu Emakumeen Etxeak ohiko zerbitzuak eskaintzeaz aparte ikasturte berrirako.

Nafarroako antzerki konpainiak egonaldia bukatu berri du. Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' egitasmoaren barruko bekari esker egin dute.

Azoka ekologikoaren zazpigarren ekitaldia egingo du Biolurrek bihar herrian. Hamazazpi ekoizle eta produktu ugari bilduko ditu eredu ekologikoan ekoitzitakoa jendartean zabaltzeko, Gamon Zumardian.

Ikasturteari hasiera emateko agerraldia egin du gaur PSE-EEk. Isaac Palencia bozeramaileak datozen hilabeteetarako ezarrita dituzten lanen berri eman du agerraldian, baita egiten ari diren lana jakinarazi ere.

Zahartzarora ahaldunduta iristearen garrantzia nabarmendu du Irati Mogollon soziologo eta ikerlari lezoarrak, «norberak erabakiak har ditzan». Etxebizitza kolaboratiboen gainean hausnartu du.

Donostiarra jaiotzez, urte asko zeramatzan Oiartzunen bizitzen. 81 urte zituen, eta Everest igotzeko saiakera egin zuen lehen euskal espedizioaren parte izan zen.

Hurrengo astelehenetik aurrera itxita egongo da Nafarroa etorbideko 5. zenbakiaren parean dagoen autobus parada, konponketa lanak egingo ditu udalak.

Astelehenetik ostegunera bina kutsatu jaso dituzte Oiartzunen eta Pasaian; Lezon eta Errenteria-Oreretan, zero. Lezoko tasa zerokoa da.

Ur saneamenduaren aurreproiektua diseinatu du Foru Aldundiak eta hau aurkezteko saio bat egingo dute urriaren 14an. Ondoren, azaroaren 11 arte, planaren erakusketa irekiko du udalak herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz.

Eskola Kiroleko piraguismoko ur lasaietako lehen txapelketa egingo da bihar Irunen eta bertan lehiatuko dira Pasaia Kayakeko kimu eta infantil mailakoak.

Hurrengo asteartean hasiko da Adinkidek antolatutako antzerki-dantza tailerra eta parte hartzaileen bila dabiltza. Adinekoen auzo-sareak ehuntzea dute helburu.

Gezi Beltzak izeneko sormenezko idazketa tailerra abiaraziko du Ehuntzek. Oier Guillanek koordinatuko du, idazle gonbidatuekin. Idazterakoan mirak zabaltzeko tresnak ematea da helburua.

Bi diru laguntza onartu dituztela jakinarazi du aldundiak: Kenkariback deiturikoa, TicketBAI sistema berria ezarritakoan hobari fiskala unean jasotzeko, eta, beste bat, merkataritzaren eta ostalaritzaren susperraldia bultzatzeko.

Oiartzun KEko areto futboleko bi taldeek liga hasiko dute asteburu honetan. Saskilagunen emakumeen taldea ere hasiko da lehian, etzi.

Gaintxuk eta Jaixkik areto futbolean, eta Munttarpek eskubaloian ligak hasiko dituzte asteburu honetan. Kurkubiren taldea, oraindik atsedenean.

Futboleko, areto futboleko eta eskubaloiko taldeek liga jardunaldia izango dute asteburuan. Herriko ia alde guztiak, beraz, martxan.