
Suzko arma bat zeraman gizona balkoi batean hauteman dutela jakinarazi dute hainbat bizilagunek. Hainbat kale lokarriz hesitu ditu Ertzaintzak.

Musika eskolan hasten diren 8 urte arteko haurrek ez dute ezer ordaindu beharko. Urriaren 20ra arte egongo da irekita matrikulazio epea.

Errenteriako Udal Euskaltegiak eta Xenpelar AEK Euskaltegiak ikasturte berriko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute; hilaren 23an eta 30ean amaituko da epea, hurrenez hurren.

Musika letra larriz eskainiko du Atlantikaldiak aurten ere, ez da zalantzarik. Musikari handiekin osatu dutela kartela eta artisten aukeraketan aniztasuna bilatu dutela azaldu dute. Hilaren 23tik 26ra izango da.

Azken urteetako bisitari kopururik handiena izan du Oiartzunek 2021eko udan. Kulturabirusak eta Urdiñola irekitzeak zerikusia izan dute horretan.

Federatu mailetako ia final guztiek badituzte partaideak; maila herrikoian, final-laurdenetako partidak jokatuko dituzte gaur eta ostirala artean.

Gune berriak sortuko dituzte, besteak beste, zoru pelbikoa lantzeko tailerra, harreman afektiboetan arakatzeko saioa, eta emakume korrikalariak batzeko.

Antxoko 'Txirrita' AEKn eta Trintxerpeko Udal euskaltegian izena eman daiteke jada. Diru laguntza bereziak abiarazi dituzte Pasaitarrek euskara uler dezaten.

Presoei asistentzia ematen zieten zazpi euskal herritar epaitzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionala, 13/13 sumariopean. Tartean da Iker Sarriegi.

Pasa den ikasturtean martxan jarritako kanpainari jarraipena emango Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. 'Aieka' hitzarekin hasi nahi dute memeak biltzen.

Gudari plazan egongo da egun osoan zehar tramankulua, Gipuzkoako etorkizunari buruz hausnartu eta pasaitarrak etorkizunarekin konprometitzera gonbidatzeko.

Kanarietako La Palma irlako hainbat hautetsi ezagun ditu Jesus Mari Martiarena alkateak: "Gure babes osoa hurbiletik senti dezaten nahi dugu".

Denboraldi hasiera bikaina Eple eta Batzokiko pilotarientzat. Eskuz Binakako modalitatean garaipen bikoitzak izan dira hiru kategoriatan: ohorezkoan, lehen Mailan eta Kadeteetan.

Ringeko aulkietako sarrerak 20 euroan daude salgai eta harmailakoak, 15 euroan.

Emakumeen Etxeko programazio lantaldeak, Garaipen Elkartearekin elkarlanean, agenda feminista aberasteko hiru hitzaldi antolatu ditu. Hausnarketa eta eztabaida sortzea dute helburu horien bidez.

Zortzi urte geroago, berriro atxilotu dute 49 urteko gizonezkoa, orduko lursail berean hautemandako landaketagatik. Hiru eremutan zuen banatuta kalamua.

Olabe eta Saigots artean txangoa egingo dute, Ezkabako Ihesaren ibilbideko bigarren etapa egiteko. Garmendi txokolategian eman beharko da izena.

Lehen mailako profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute ikastaroa bukatzen dutenek. Guztira 400 ordu emango dituzte, arratsaldez.

Iniziatibaren xedea da udalerriko adinekoak bultzatzea Pasaiak dituen hiri eta natura bideak tipi-tapa zeharkatzera. Ez da izenik eman behar.