San Pedroko kioskoa Lonjako plaza berrian jarriko dute

Kokalekua emateaz gain, arrapala bat jarriko diote kioskoari irisgarritasuna hobetzeko asmoz.

28 eguneko greba ostean, garaipena

Etxez etxeko zerbitzuko langileek eskaera guztiak onartzea lortu dute 28 greba egun egin ostean; gaur bertan amaitu dute protesta akordioa sinatuta.

Etxez Etxeko langileek hamabosgarren eguna bete dute greban gaur.

Greba eta mobilizazioekin jarraitzen dute etxez etxeko zerbitzuko langileek

Bihar Herriko Plaza hartuko dute, eta bertan elkarretaratzea egingo dute hitzarmenaren eguneraketa eta lan baldintza duinak eskatzeko, 11:30ean hasita.

aia erakusketa

AIAk salatu du animalien sufrimenduari buruzko erakusketa suntsitu dietela

Linas Kortaren argazkiak tokitik kendu eta ibaira bota edo desagerrarazi dituzte. Animalien sufrimendua azaleratzen du erakusketak.

Nuñez, Altuna, revuelta eta Herce bosgarren geratu ziren K-4 modalitatean.

Zilarrezko domina Pasaia Kayakentzat Espainiako txapelketan

Asier Bulman parakanoista gazteak, zilarrezko domina eskuratu zuen. Pasaia Kayakeko K-1, K-2 eta K-4 modalitateko ontzi guztiek hartu zuten parte.

atzamarkak bertso saio feminista

Atzamarkak bertso saio feminista antolatu du ostegunerako

Talde feminista sortu berriak Irati Alcantarilla, Haizea Arana eta Ekhiñe Zapiain gonbidatu ditu. Ogitartekoak eta pintxoak salgai jarriko dituzte.

etxetxo udala adierazpena

Errepresio frankistaren biktimak aitortzeko adierazpena, plenoan

Lezoko udalbatzak plenoa du ostegunean, dozena bat puntu aztertzeko. Tartean Etxetxo memoria historikoa lantzen duen taldeak sustatutakoa.

Hibaikakoak lehiatik kanpo utzi ditu COVID-19ak asteburuan

Pasaiako Badian eta Pedreñan zituzten estropadetan ezin izan dute parte hartu Hibaikako arraunlariek, konfinatuta daudelako.

flashmoba udalekuak 2021 oiartzun

[Bideoa] Herria txukun mantentzea ederra dela aldarrikatu dute udalekutakoek

Udaleku irekietako haurrek eta begiraleek flashmob bat grabatu dute, Zetak-en egokitutako erritmoetara. Aurten natura lantzen ari dira.

EPLE eta Batzokiko hamabi talde Ezker Hormako txapelketan

Pilota eskola martxan bada ere, bestalde,  izena emateko aukera badela oraindik gogorarazi du EPLEk. Horretarako, 680 71 94 22 telefono zenbakira deitu behar da.

itotiyak

Oiartzuerazko hitzekin 'itotiyak' balira bezala zipriztinduko dute

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hitzak dibulgatzeko kanpainarekin jarraituko du aste honetan. 'Itoti' izango da aukeratutako hitza.

Hutsik dauden etxeen aprobetxamendu soziala galdegin du Podemosek

Ahal Dugu-Podemosek mozio baten bidez eskatu dio udal gobernuari "behar diren baliabide guztiak premiaz jartzeko" hutsik dauden eraikinen ustiapenerako.

Orratx! Antzerki Taldeak prest ditu haur eta gazteentzako tailerrak

Urteroko bi taldeei, hirugarren bat gehitu nahi diete: 6-8 adin tartekoena. Tailerretan izena emateko epea hilaren 27ra arte dago zabalik.

Asteburu osoan, COVID-19agatik hamabi kutsatu Oarsoaldean

Errenteria-Oreretan tasa 100dik beherakoa da jada. Lezon ez da kutsaturik hauteman ostiraletik igandera. Oarsoaldea osoan 12 positibo izan dira asteburuan.

Harrobiaren ikasturte hasiera atzeratu du Hibaikak

Kadeteen entrenamendu ordutegia aldatu du, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:30etik 19:30etara arituko dira.

OzZinema sorpresarekin dator

Udako zinema zikloa amaituta, areto barruko emanaldien denboraldi berriari ekingo dio OzZinema zineklubak bihar.

Traktoreek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa herrian egiteko aukera dute

Baserritarrei zuzendutako mezua zabaldu du Udalak: hilaren 13tik eskatu daiteke txanda nekazaritzako makineriaren azterketa egiteko.

ur mozketa

Elorrondo kaleko lanengatik ura moztuko dute, bihar

Elorrondo kalean eta inguruan eragina izango du ur mozketak. 06:00etatik 09:00etara bitartean iraungo du hornikuntza gabeziak.

COVID-19aren tasa 200dik beherakoa da Oarsoaldeko herri guztietan

Aste honetan, astelehenetik ostegunera, Oarsoaldeko lau herrietako 23 biztanlek hartu dute gaitza; joan den asteko epe berberean 31 izan ziren.

Gehiago