Erraldoi eta Buruhandien konpartsarena da Lekuona

Bigarren urtez jarraian ez da madalenik izango pandemia testuingurua dela eta, keinu polita gaurko egunari udalak egin diona. Lekuona Fabrikako paneletan, dotore, erraldoi eta buruhandien konpartsa.

Kalea hartuko du memoria feministak

Murala margotuko dute larunbat honetan eta hurrengoan Zapirain Anaien kalean eta parte hartzera deitu dituzte herriko emakume guztiak; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara arituko dira.

Kukurbita aurtengo udaleku irekien pertsonaia nagusia

Jarduerez gain, txangoak ere egiten ari dira udalekuetako haurrak.

[Galeria] Hasi da 3x3 saskibaloi txapelketa

Atzo jokatu zituzten Piztu Lezok antolatutako lehiaren lehen kanporaketak. Hurrengo lehiak bihar, eta hilaren 27 nahiz 29an jokatuko dituzte.

emma garmendia

Emma Garmendia, munduko txapeldunordea kata modalitatean

Online egin dute proba, eta Oiartzungo kenpo kaiko borrokalariak egin ditu bigarren mugimendurik onenak, 14-18 urte arteko kategorian.

Araneta irabazle Pasaiako badian

Lehen proba puntuagarrian parte hartu zuten asteburuan Pasaia Kayakeko piraguistek.

Arzallus,Martin, Sarriegi eta GAtzelumendiren bertso saioa atzo.

Ikusleak ez zituzten epel utzi

Bertso saio bikaina atzo Alaia Martinek, Amets Arzallusek, Aitor Sarriegik eta Beñat Gaztelumendik eskaini zutena. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen lan eskergari aitortza bilakatu zen saioa.

Hibaikako emakumeak bigarren sailkatu dira.

Hibaika bigarren Zumaiako estropadan

Hobera egin dute Hibaikaren bi traineruek azken estropadan, sailkapen orokorrean postua mantentzen badute ere.

Asteburutik asteburura, COVID-19 positiboak bikoiztu egin dira Oarsoaldean

Joan berri den aste bukaeran 88 positibo atzeman dituzte lau herrietan; uztailaren 9tik 11rakoan 44 izan ziren orotara kutsatuak.

txanbela oiartzun

Txorbela otxotea gonbidatu du Soinueneak, udako kontzerturako

Arrasateko otxoteak kontzertua emango du larunbat arratsaldean. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, bost euroko prezioan.

Bi domina lortu ditu Pasaia Kayakek Espainiako Txapelketan

Bi domina eta beste hiru 'top hamar' lortu dituzte pasaitarrek; lehen euskal taldea ere izan dira kluben sailkapen orokorrean.

Arrain lonjara bisita eta biodibertsitate tailerra, 'Mater' ontziaren eskutik

San Pedroko ontzi museoak bi jarduera antolatu ditu, lehena ostegunean eta bigarrena larunbatean. Dagoeneko eman daiteke izena.

Doako bisita gidatuak Done Eztebe elizara, asteazkenero

Hilabete honetan zehar asteazkenero egingo dituzte informazio bisitak, 12:00etan hasita, Oiartzungo elizaren ondarea ezagutzeko.

Jose Angel Rodrigez PSE-EEren idazkaria, eta Isaac Palencia bozeramailea. Argazkia: PSE-EE

Eskola materiala biltzeko kanpaina abiatu du PSE-EEk

Hilaren 15era arte jasoko dute materiala Herriko Etxean. Boligrafoak, koadernoak, motxilak, estutxeak edo margoak jasoko dituzte, denak berriak.

Lezoko igerilekuak, itxita hilaren 27ra arte

Matxura baten ondorioz espero baino lehenago itxi behar izan dituzte igerilekuak. Ur jolas gunea, belardia eta spa eremua hilaren 12ra arte erabil daitezke.

Lezo da oraindik eremu horian ez dagoen udalerri bakarra

378ko intzidentzia tasarekin, eremu laranjan jarraitzen du Lezok. Errenteria eta Pasaia 200ko langatik behera daude, eta 260ko tasa du Oiartzunek.

Astebetean ia 7 kilogramo zabor jaso ditu Seabinak

'Mater' ontziaren itsas garbigailuak eguneko ia kilo bat hondakin jaso du azken astean; gehien jasotako hondakin handiak tabako bilgarriak izan dira.

Arrotxapeko gaztetxeari elkartasuna

2016ko irailaren 3an okupatu zuten Iruña Zaharreko Arrotxapeko gaztetxea.

martxoak 8 oiartzun

Oiartzungo Feministen Asanbladak ikasturtea hasteko batzarra egingo du

Hilaren 13ko arratsaldean batzar irekia egingo dute Munanierren. Oiartzuarrei deia egin diete bilkura horretan parte har dezaten.

Gehiago