
Herriko gazteek gidatutako bisita gidatuak egingo dituzte. XVIII eta XX mendeen artean "murgiltzeko" aukera emango duela ziurtatu dute.

Asteburu honetan jokatu dute, lehenengo aldiz, Biyurri Saskibaloi Txapelketa. Hamahiru taldek hartu dute parte, eta giro ona sortu da kantxan.

Datorren ostiraletik igandera, Karmengo 'ez-jaien' karietara, kulturaz eta aisiaz gozatu ahal izateko hainbat jarduera prestatu dituzte bizilagunek.

Suaren iturria galdara bat izan dela jakinarazi dute. Suhiltzaileek bertan jarraituko dute ikuskatzen.

ANCk, Gure Eskuk eta Omniumek Pirinioetako Bidea aurkeztu zuten pasa den larunbatean, bi gailurrera igota. Bideoa editatu eta publikatu dute.

Lehen fasean aurreproiektua jendaurrean jarriko dute, informazio eta partaidetza prozesuari ekinez. Lanak noiz hasiko diren ez dute iragarri.

Oarsopedia Herritar Taldearekin bat egin dute sanjuandar eta lezoarrek.

Oarsopedia Herritar Lantaldea jarri dute martxan. Euskarazko Wikipedia Oarsoaldeko eduki bereziekin hornitzea eta tokiko editoreen komunitatea sortzea dute helburu.

Larunbat nahiz igandean lehian izan dira San Juango 'Batelerak'. Gizonen artean, 'Libia', 'Azkuene' eta 'Erreka' ontziek estropada bana izan dute.

Bi hitzordu izan dituzte emakumeek asteburuan, Donostian larunbatean eta Lekeition igandean. KAE2 Ligan estropada bakarra jokatu dute asteburuan. Donostian izan zuten hitzordua.

Lezoko egoera epidemiologikoak okerrera egin du. Horregatik, eremu horitik laranjara pasa da. Bestalde, Pasaia izan da hobera egin duen bakarra, aldiz, Oiartzunek eremu gorrian jarraitzen du eta Errenteria-Oreretak horian.

Jazotakoa "bandalismotzat" jo du Jesus Mari Martiarena alkateak eta gertaera hauek herriari "min handia" egiten diotela uste du.

Larunbat goizerako antxoa kontserba tailerra antolatu du ontzi museoak, eta Alabortza senadian hondakin bilketa egingo dute igande goizean.

Asfaltatze lanak direla eta, trafiko mozketak egongo dira irailaren 1 eta 2an bi kale horietan. Xorrola eta Donostiarako autobus geltokiei ere eragingo die.

Azken hartualdiak badian egin zituen telesaila datorren hilabete bukaera hasiko dira ematen. Alejandro Amenabarren lehena izango da.

Mendizaleak 112 telefono zenbakira hots egin du, mendigunean galduta zegoela jakinarazteko. Ertzaintzaren erreskateetarako helikopteroak hauteman du.

Sastraketan harrapatuta eta bertatik atera ezinik zegoela ohartarazteko deitu zien gizonezkoak Euskadiko Larrialdi Zerbitzuei.

Aleetako bat Lezon agertu zen joan den astean. Eguzki talde ekologistak azaldu du hegazti gazteak izan ohi direla, galduta, herrietan agertzen direnak.

K2 inklusiboan eta KS modalitateetan nabarmendu da Pasaia Kayakeko Asier Bulman eta bi garaikur ekarri ditu etxera.

Zaintza berezia egingo dute udalerri horietako zentroetan, intzidentzia tasa metatuta 100.000 biztanleko 300 kasutik gorakoa delako.