Arrauna: San Pedro bigarren eta San Juango bi ontziak laugarren

Etxean hartu dituzte Pasaiako arraunlariek KAE1 eta ETE ligetako hirugarren jardunaldiak. KAE2 mailan, Bizkaian izan da Trintxerpe-Illunbe.

plenoa oiartzun

Bederatzi puntukoa izango da ekaineko ohiko plenoa

Asteazkenean egingo dute plenoa. Puntu gehienak hitzarmenei buruzkoak izango dira, ustez gorabehera handirik emango ez dutenak.

harrobira bizikleta martxa

[Galeria eta bideoa] Pedalkadak, harro daudela adierazteko

Oarsoaldeko Kuku Taldeak antolatuta, bizikleta martxa 'transmarikabolloa' egin dute gaur goizean: Harrobira. Eskualdeko udalerri eta barruti guztietatik pasatu dira.

500 baietz erronka

[Galeria eta bideoa] Presoen eskubideekiko elkartasuna, erronka guztien gainetik

Errenteria-Oreretako Sarek erronka jarri du, gaur goizean betetzeko: 500 kilometro egitea. Bizikleta estatikoan, ergometroan edo oinez, erronka erraz gainditu dute.

helta gitarra

[Galeria eta bideoa] Ikasitakoa ez dute desikasiko

HELTAko ikasleek urtean zehar egin dutena erakutsi dute gaur arratsaldean. Eskulanen tailerretakoek zein gitarra jotzen dutenak aritu dira.

"Eskaileretan gora, ortzadarra ukitu arte!"

Lezoko Emakume Taldearen ekimenez, Saldiseko eta Altamirako eskaileratan LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko ortzadarrak margotu dituzte.

oiartzungo poesia eguna

Bidegorria leku poetikoa izango da uztailaren 3an

Lehen Poesia Eguna egingo dute uztailaren 3an, bidegorrian zehar, ura ardatz dutela. Hiru gunetan banatuta egingo dituzte ekitaldiak.

euskal herria valentzia oiartzun

Euskal Herriko eta Valentziako pilotariak, aurrez aurre Oiartzunen

Plaza librean, bote luzean, mahi jokoan eta pasakan arituko dira bi herrialdeetako pilotariak, uztailaren 3an eta 4an, Beheko Plazan eta Kontzejupean.

Gazteen erantzunarekin, pozik

Gazteen ekinbidearen gaineko balorazioa egin du gaur bertan asteburu gauetan gertatzen ari zirenen inguruan kezkatuta lanean hasi zen herritar taldeak.

HELTA Erakusketa

Musika eta erakusketa, asteburuko Kulturabirusaren menua

Heltakoek erakusketa egingo dute gaur arratsaldean, baita gitarra kontzertua eskaini ere. Bihar, Xoaco eta Paula Amievaren txanda izango da.

pasaka

Eskuzko Pasakako txapelketako emaitzak (2021-07-29)

Lau partida jokatu dituzte asteazken arratsaldean. Gaur arratsalderako beste hainbeste norgehiagoka programatu ditu Txost elkarteak.

putzu haundira

[Galeria] Azulejo txikitu guztiak bere tokian jarri dituzte herriko emakumeek

'Putzu haundira' proiektuaren faseetako bat bukatu dute. Azulejoak jartzen ari dira, eta orain margotzen txukundu behar dira mosaikoak.

itaia festak hitzaldia

Egungo festen ereduari buruzko hausnarketa egingo du Itaiak

Egungo festa ereduei lotutako galderei erantzuten saiatuko dira. Sexualitatea, kontsumismoa edo despolitizazioa bezalako gaiak ukituko dituzte.

AP-8ko kamioien aparkalekua hiru hilabetez itxiko dute

Joan den urteko urrian hasi zituzten aparkalekuko birmoldatze lanekin jarraituko du Bidegik.

IRITZI EMAILEAK. AINHOA SALABERRIA GARMENDIA. LEZO.

Inurriak

Publikoari itxita egoten diren leizeak ezagutu daitezke

Hiru ibilbide gidatu, ingurune zoragarrian

Ibilbide gidatuak egiten hasiko dira abuztua eta urria bitartean Aiako Harria eta Lau Haizeta Parkean, Errenteria-Oreretako Listorreta-Barrengoloia aisialdi guneko Gida Zerbitzu Ofizialaren bidez. 

Trafiko mozketak larunbatean, Donostiako Klasikoaren harira

Gidariei, bada,  ordezko bideak erabiltzea aholkatu diete: N-1 errepidea eta erdialdeko kaleak, kasu. halaber, erdigunetik oinez joateko asmoa duten herritarrei arretaz ibiltzeko eskatu diete ibilbideak eragina izango duen oinezkoentzako pasabideak zeharkatzerakoan.

lujanbio buts txikia

Hodei Lujanbio, bigarren BUTS Txiki ultra trail lasterketan

Andoin eta Antsoain arteko 75 kilometroko lasterketan bigarren postuan sailkatu da Lujanbio. Asteburuan Faltzesen irabaz dezake Navartrail.

pasaka

Eskuzko pasakako aste honetako partidak (2021-07-27)

Laugarren astea izango du Txostek antolatutako txapelketak. Asteazkenean lau norgehiagoka jokatuko dituzte, eta ostegunean, beste lau.

Gehiago