2022/2

[Erreportajea] Beste modu batera ere funtziona daiteke

Gurpil Arteako kideek erakutsi dute alternatibak daudela beste era batera jarduteko. Elkartetik bizikletaren erabilera sustatzen dute, birziklapena eta iraunkortasuna ardatz dituztelarik.

Mikel del Val
aia murala oiartzun

Bidea hasi zutenetik gorenean dago Antxo Areto Futbol taldea

Hiru talderekin ari dira lehian zuri-gorriak lehenengoz. Taldekide gehienak antxotarrak direla nabarmendu dute, eta orain, emakumeen taldea eratzea dute helburu.

Marijo Arana. Fisioterapeuta. [Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna]

[Elkarrizketa] «Ahultasuna apaintzera behartzen gaitu gizarteak»

Hamasei kimioterapia saio eta erradioterapiako hemezortzi jaso ditu bularreko minbiziagatik. Hala ere, bideaz gozatu eta «oso ongi pasa» duela aitortu du. Gogorrena ‘gerraostea’ izaten ari zaio.

Belen Soto. Irakaslea. [Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna]

[Elkarrizketa] «Minbiziarekin, biharamunerako planik ez egiten ikasi dut»

Bi minbizi izan ditu 2010etik, maskurikoa eta kolonekoa. Ordutik iltzatuta du beldurra, alabagatik lehenean, eta bere buruagatik orain: «Ez dut hil nahi». Egunean egunekoa miresten ikasi du.

gazte martxa joanes oiartzun

Gazte martxa egingo dute hilaren 12an, 'Joanes etxera!' dinamikaren barruan

Done Eztebe plazatik abiatuko da gazte martxa, eta Sorondon geldialdia egingo dute, hamaiketakoa eta kultur ekitaldia egiteko asmoarekin.

Topoaren bilera Ibaiondora lekualdatuko dutela iragarri du alkateak

Sarrera gehiago eskuragai jarri dituzte jada. EH Bilduk "behar beste bilera" deitzeko galdegin dio Izaskun Gomezi.

salto udalekuak

UEMAren Salto! udalekuetan izena eman dezakete Oiartzungo gaztetxoek

Ekainaren 27tik uztailaren 3ra bitartean egingo dira udalekuak, iazko toki kopurua bikoiztuta. Martxoaren 31ra arte eman daiteke izena. Begirale eta sukaldari bila ari dira.

[Galeria] Lan erreformaren kontra elkartu dira

Eskualdeko plazetan zein hainbat lantegitan elkarretaratzeak egin dituzte, biharko erabakia gutxiegi dela salatu eta euskal esparrua aldarrikatzeko.

Lezoko kirol guneetako abonua izateagatik, beste 62 herritako instalazioak erabiltzeko aukera

Kiroltxartela Mugiment egitasmoaren barne dago Lezo. Horren arabera, beste 62 herritan dauden 114 kirol instalazio erabiltzeko aukera dute lezoarrek.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-02-14)

Touringeko mutilek lidergoan jarraitzen dute garaipen borobila lortu ondoren (0-3). Ereintzako bi talde nagusiek ere euren partidak irabazi zituzten.

Mikel del Val
oiartzun ke

Oiartzun Kirol Elkarteko ia talde guztiek garaipena lortu dute

Mutilen talde nagusiak garaipen garrantzitsua lortu du Mondragonen kontra. Nesken hirugarren taldea izan da irabazi ez duen bakarra.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-02-14)

Partidak izan dituzten Munttarperen bi taldeek garaipen lasaiak lortu dituzte etxean. Allerruren talde nagusiak: emakumeek irabazi, gizonek galdu.

Antxoko bilera "berantiarra" positibotzat jo du EH Bilduk

Oposizioko koalizioak informazio saioa berandu heldu dela uste du, baina onuragarritzat jo dute, hala eta guztiz ere, azken emaitza.

Joanes Larretxea presoaren etxeratzea eskatzeko martxa egin dute

Done Eztebe plazatik Sorondoraino pausoak eman dituzte Joanes Larretxea presoaren nahiz euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko.

Lidergoari eutsi dio San Juanek Batel Ligako bosgarren jardunaldian

Gaur goizean Zumaian lehiatu da 2022 Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren estropada. Onena eman dute bertan San Juan, Hibaika eta San Pedrok.

"Pozik" baloratu du SOS Antxok topoaren lanei buruzko informazio saioa

Guardia jaitsiko ez dutela ere berretsi du elkargoak, eta bilkuran egon zirenei "notario gisa" jarduteko eskatu diete, konpromisoen berme.

Gipuzkoako Dantzaguneak ekimen sorta antolatu du

'Sortutakoak' egitasmoaren baitan, dantzaren inguruko tailer eta hitzaldiak antolatu dituzte datozen hilabeteetarako.

Martxoaren 26an, Libe Muguruzaren doktore tesia irakurriko dute

"Sorkuntza Feminista: emakumeak Arte Eszenikoetan" du izena ikerketak, eta irakurketa saioa Eresbilen egoitzan egingo dute.

Gehiago