
Hainbat urte daramatza Errenteria-Oreretako Batukada Feministak lanean. Musika egiteko aitzakiarekin, emakumeen jabekuntza prozesuan eragin nahi dutela azaldu du Ainara Sarasketa irakasleak.

Oihan Etxeberriak eta Mikel Leonetek kluben arteko Euskal Herriko txapelketa irabazi dute. Aitor Etxeberria eta Unai Zelaiaran, txapeldunorde Malerrekan.

‘Sororitatea eta ahalduntzea’ taldea astelehenero elkartzen da, Pasaiako Jabekuntza Eskolaren baitan. Azken hamarkadan gidari izan duten Pepa Bojo psikoterapeutak «laster arte» esan du, eta eskertza hitzak besterik ez dituzte izan harentzat emakume pasaitarrek.

Iazko hutsunearen ondoren, aurten berreskuratu dute inauterietako karrozen desfilea. Dantzarako eta txalo egiteko gogorik ez da falta izan.

Bigarren faserako ekarpenetarako epea hilaren 7tik 27ra izango da. Partaidetza saio publikoak egingo dituzte lau barrutietan.

Emakume taldeak bandera morea igo zuen atzo arratsaldean Gabierrotako biribilgunean. Gaur, M8aren harira, antzezlana ikusgai Lekuonan.

Erakusketa bihar hasi, eta apirilaren 30era arte luzatuko da. Bisita komentatuak ere egongo dira.

Ukrainarekin elkartasuna adierazi eta Errusiari erasoak eteteko eskatzea onartu du udalak. Larrialdi Humanitariorako diru-laguntza ere onartu du.

Gaurtik hasita, eta hilabete bukaera bitarte, jarduera ugari antolatu dira Errenteria-Oreretan Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Auzokideek lehenengo bilera egin dute aste honetan, araudia diseinatzen hasteko. Bigarren bilerara deitu dituzte lokala erabili nahi dutenak.

Bihar (osteguna, hilak 10) izango da irundarraren kontzertua Gezala Auditoriumean, 20:00etan hasita. Sarrerak 8 euroan eros daitezke.

Pasaia Kayakeko ordezkariak Irunen izan ziren joan den igandean. Espainiako Txapelketarako prestatzeko baliatu dute norgehiagoka.

Beldurrak erre, aliantzak sortu eta askatasuna borrokatzeko deia berretsi dute manifestazioa eta akelarrea jaso dituen bideoan.

Alkatearen eta udal gobernuaren jarrera salatu dute Errenteria-Oreretako sozialistek.

Foro Sozialak 'Ustekabean, topo. Eireko esperientziak' hitzaldia antolatu du datorren ostiralean Niessenen. Horretarako, hiru hizlari gonbidatu dituzte.

Behar Zana eta Zubieta 3 taldeek jokatuko dute Gipuzkoako finala, Madalensoro pilotalekuan, 18:00etan hasita.

Egitasmo berezia abiatu du Lekuona Fabrikak Martxoaren 8aren harira: gizonek idatzitako liburuen bizkarrak ezkutatu eta emakumeenak agerian utzi dituzte.

EPLEko bikoteak ezin izan zuen Euskal Ligako pala motzeko finalean nagusitu, baina emaitza horrek datorren denboraldirako postua bermatua izatea ahalbidetu die.