2022/3

[Erreportajea] Dantza eta jauziz blaituriko sei urte ospatuko dituzte

Taldearen seigarren urteurrena ospatuko du bihar Antxoko Muxikoen Taldeak. «Zoro-zoro» dantzatzeko elkartzen hasi eta gaurdaino nola hazi diren azaldu du sortzaileetako batek, Angeli Andres antxotarrak.

[Erreportajea] Zaintzeak tantaz tanta zulatzen ditu

Etxekoen zaintzaren hamar ordutik sei emakume batek egiten ditu, gehienetan doan. Ardura horrek «zure buruaz ahaztea» dakarrela salatu dute, eta adinarekin are aldapatsuago bilakatzen dela egoera.

Alaine Aranburu eta Olaia Gerendiain
memoriaren intxaurrondoa

Intxaurrondoak memoriaren fruitua emango du

Hilaren 19an ekitaldia egingo dute bigarren aldiz, Abaraxka ludotekak antolatuta, hildakoak gogorarazteko. Herritar guztiei zuzendutakoa da, eta proposamenak biltzen ari dira.

SAIOA MUGURUZA ETA KEPA ETXEBARRIA. 'HIKU MUKU ZIRIKU' LIBURUAREN EGILEAK.

[Elkarrizketa] "Argitalpena bada modu bat esateko Zirikuak hor daudela oraindik"

Muguruzaren testuei kolorea jarri die Etxebarriak. Zirikuen gaineko abentura da Trapujale Taldearen ekimenez argitara eman den lana, aurreiritziak "itxuraldatzea" asmo duena.

MADDI GUTIERREZ MARRODAN ETA LEIRE MURGUIALDAY. ESPAZIO LUNARRA.

[Elkarrizketa] «Osasun mentalaren gain jartzen da argaltasuna»

Zaintza eta ahalduntzea «indibidualetik kolektibora» bihurtzen dihardute bi psikologoek. Pertsona lodien aurkako egiturazko indarkeria lantzen ari dira ‘Lodifobia gorpuztua’ ikastaroarekin.

Errenteriarrek bat egin dute Ukrainako herriarekin

Atzo arratsaldean 'Gerrarik ez. Ukrainarekin elkartasuna. Blokerik ez' leloari jarraiki elkartu ziren dozenaka herritar.

soinuenea

Albokarien batzarra, Soinuenearen XX. urteurrena ospatzen hasteko

Soinuenea fundazioak hogei urte beteko ditu aurten. Martxoko asteburu guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte, larunbatetik hasita.

Herritarren bizi kalitatea hobetzeko neurriak

Madrilgo Gobernuko ezohiko funtsetik 1,3 milioi euro jaso ditu Errenteriako Udalak. COVID-19ak sortutako krisiaren ondorioak arintzeko, Udalak lau ardatz nagusi marraztu ditu, martxoko plenoan bozkatuko direnak.

Mikel del Val

Zabalik dira berriro 'Mater' Ontzi Museo Ekoaktiboaren ateak

Bisitak egin ahal izango dira ostegunetik igandera. Horrez gain, hileroko jardueren egitaraua ere prestatu dute.

Emakumeen Egunerako prest daude Lezon

Larunbatetik hasita, Martxoaren 8aren gaineko ekitaldiak egingo dituzte herrian. Askotariko jarduerak antolatu dituzte, aldarrikapen xedean.

Berdintasunaren aldeko zortzi konpromiso hartu ditu udalak

Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz, adierazpen instituzionala egin du Pasaiako Udalak. Zortzi erronka izango dituzte aurten.

Azpeitira doa igandean Xoxolur

Izarraitz aldera joango dira, hango Erlo eta Xoxote gainetan zehar ibilaldia egiteko. Izen ematea, Orki tabernan zabalik.

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du lesio-delitu bat leporatuta

Atxilotutakoak ustez edalontzi batekin jo zuen aurpegian beste gazte bat.

sagardo eguna 2022 orereta bilera

2022ko Sagardo Eguna prestatzeko bilera egingo dute etzi

Errenteria-Oreretako elkarte gastronomikoak gonbidatu dituzte bilerara. Sagardo Eguna egingo da, eta nondik norakoak azalduko dituzte asteazkenean.

Ukrainako gerrari buruzko hitzaldia antolatu du Alternatibak

Hitzaldia martxoaren 10ean, osteguna, izango da, Xenpelar Etxean 19:00etan.

HITZA taldea berriro Lilaton lasterketan

HITZA taldean 60 emakume inguruk parte hartu dute atzo Donostian egin zen 32. Lilaton Lasterketan. Hurrengo urtean, ziur, gehiago izango dira.

"Hitzarmen duina" nahi dute Salvako langileek

Aste honetan, txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egingo dituzte Gaintxurizketan dagoen enpresako langileek.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-03-07)

Munttarperen hiru taldeek garaipenaren bidea hartu dute asteburuan. Allerruren bi talde nagusiak, ezinean Plazetan.

iturriotzen aparkalekuak

Iturriotzen 24 tokiko aparkalekua egiten hasiko dira

Dorretxearen atzeko eremuan egingo dute aparkalekua, Iturriotzen dagoen aparkatzeko arazoak arintzeko asmoarekin. Sei aste iraungo dute lanek.

Gehiago