2022/4

[Erreportajea] Edukiz betetako Milimetroak egingo dute asteartean

Oarsoaldeko ikastoletako DBH4ko ikasleek nahiz Ibarrako Uzturpe Ikastolakoek egun osoko jarduera egingo dute herrian. Kilometroen eredu berriaren emaitza da Milimetroak egitasmoa.

Eduki babestua

[Publirreportajea] Txokoz txoko euskara astintzeko

Pasaiako Euskararen II. Plan Estrategikoak bost arlo izango ditu ardatz datozen urteotan herrian euskara suspertzeko. Elkarguneak saretzeari ekiteko topaketa bat egin zuten hil hasieran eragileek.

[Erreportajea] Dezibelioz beteko dute kontzejupea bihar

OiartzuaRock jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute bihar, bi urteko hutsunearen ondoren. Herriko bederatzi taldek kontzertu bana eskainiko dute kontzejupean.

'Aizpitarte bidegurutzean' erakusketa zabalik, San Marko gotorlekuan

Erakusketaz aparte, bisita gidatuak antolatu dira San Marko Gotorlekuan. Helburua bailararen historia eta haren bilakaera ezagutzea da.

Maiatzeko udalbatzarra

Errenteriako Udalak apirileko ohiko udalbatzarra egingo du hurrengo asteartean

Udal taldeak 18:30ean bilduko dira udaletxean, gai ordenak dituen zazpi puntuei buruz eztabaidatzeko. Horietako batek Haur Hezkuntzako Beraun Berri (Aldakoenea) eraikinaren desafektazioa izango du hizpide.

sare bizikleta martxa joanes

Salbuespen legediaren nondik norakoak ezagutzeko mahai ingurua egingo du Sarek

Espetxe politikak euskal presoengan duen eraginaz ariko dira Onintza Ostolaza abokatua eta Zigor Agirre Sareko kidea.

'La bajamar' liburuaren aurkezpena eta argazki erakusketa, Antxon

Aroa Moreno idazleak Antxon kokatu du bere azken eleberria, eta Antxotarrok Historia Mintegiak argazki erakusketa egingo du horri lotuta.

Lau ipuin kontaketa saio maiatzean

Lezoko Udal Liburutegiak antolatu du ipuin kontaketa saioa, eta 4-7 urte bitarteko haurrentzat izango da.

Errenteriako Udalak diru laguntza eman dio Ukraina-Euskadi elkarteari

8.000 euroko diru laguntza gerraren ondorioak arintzeko izango da erabilia.

oiartzun barrikotea

Elkartasun Barrikotea, bueltan

Bi urteko hutsunearen ondoren, Oiartzungo Elkartasun Barrikotea egingo dute larunbatean. Elorsoro kiroldegian elkartuko dira, 21:00etan.

Datorren asteartean, lau mendizale Hoggarrera joan zirenekoa ikusgai

1969an lau mendizale euskaldunek Argeliara egindako irteeraren inguruko erreportajea proiektatuko dute Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan.

Asteburuan, kirol eta kultura eskaintza zabala herritarrentzat

Aisialdirako ekimen ugari antolatu ditu udalak. Artean, herritarrek kirolaz zein ikus-entzunezko emanaldiez gozatzeko aukera izango dute.

Arrandegi kalea moztuta eta aparkalekurik gabe, gutxienez astebetez

Asfaltatze lanak medio, datorren astelehenetik hurrengora arte (maiatzak 1) ezingo da ez autoz ibili ez aparkatu kale horretan.

Nerabeekin komunikazioa sustatzeko hitzaldia Reina Aretoan

Hitzaldia hilaren 28an izango da, asteartea, eta helburua gazteen buru osasuneko arazoak prebenitzea da.

Easo Minikopa, Bekoerrotan

Larunbatean eta igandean, goizetik arratsera, Easo Minikoparen barruko Kimu Mailako partidak jasoko ditu herriko kiroldegiak.

Ohiko osoko bilkura egingo du Pasaiako udalbatzak

Bost puntu izango ditu datorren astearteko udalbatzarrak; artean, PSE-EE eta EH Bilduren mozio bat, eta EAJren beste bat.

Mendi martxa sagardotegira, Basarirekin

Antxoko elkarteak ibilaldia antolatu du Ereñotzuko Larre Gain sagardotegiraino, hilaren azken larunbaterako. Tiketak salgai daude jada.

bazterrak txukuntzen elizalde

Auzolanean garbituko dute Gurutze ingurua

Igandean (hilak 24) jarri dute hitzordua, 09:30ean elkartuko dira Bizardia plazan (Gurutzeko plazan).

Euskal Herriko ijito herria, Gaztañon

David Martin errenteriarrak 'El pueblo gitano en Euskal Herria' liburua aurkeztuko du Auzo Lokalean hilaren 29an.

Baztanera txangoa antolatu du Aiton Bordak

Ekainaren 17an izango da egun osoko bidaia. Txartelak 20 euroan erosi behar dira, Aiton Bordan bertan.

Gehiago