2022/5

[Erreportajea] Victor Hugo idazlea Donibanera bueltatuko da festibalagatik

Iñigo Ortega antxotarrak zuzenduriko ‘Los Miserables’ (‘Miserableak’) antzezlana gaurko 19:00etan egingo dute Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan. Sarrera guztiak agortuta daude.

Gerakineko 3,3 milioi euro erabiliko ditu udalak proiektu ezberdinetarako

Guztira 41 proiektu sustatuko dira. Orotara, proiektu berriak, martxan daudenak eta kostuen igoerak areagotutakoak bultzatuko dira.

Grebaren harira, ordutegi berriak argitaratu ditu Ekialdebusek

Gaur arratsaldean, zerbitzu minimoak direla eta, orduero inguruko maiztasuna izango dute Oarsoaldeko autobus lineek.

Arramendiko bizilagunek elkarretaratzea egingo dute bihar Zumardian

11:00etan izango da, eta "babestutako kontratuen jarraitasunagatik eta etxebizitzak erosi ezin dituzten bizilagunen alde" elkartuko dira.

[Erreportajea] Lerro gorriari buelta eman nahian

‘Beldurra’, ‘mina’ eta ‘nazka’ dira, hilekoari buruz galdetuta haur eta nerabeek aipatzen dituzten hitzak. Hitz horiek ez dira ausazkoak:  imajinario kolektiboan txertatutako ideietatik datoz.

Zer gauza naturalagorik Jostakeitan eta euskaraz aritzea baino?

Lezo Herri Eskolako Euskara Talaia eta Txirbilla Aisialdi Taldea elkarlanean ari dira, familia giroan, euskararen erabilerari putzaldia emateko lau saioko egitasmoan: Jostakeitan.

[Erreportajea] Azken urteko uzta dastatzeko, txotx bikoitza aurten

COVID-19ak azken bi urteetako festa zapuztu ondoren, indarberrituta itzuliko da Sagardo Eguna. Bihar hemezortzi sagardogileren zukua dastatzeko aukera izango da, goizez eta arratsaldez gainera.

[Galeria] Ontzien etorrerarekin hasi da Itsas Festibala

Arratsaldeko seirak aldera hasi dira ontziak Pasaiako bokaletik sartzen. Horrela Itsas Festibalari hasiera eman zaio gaur arratsaldean.

duintasuna

Banketxeek erretiratuei erraztasunak emateko mozioa, aurrera

Maiatzeko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo arratsaldean. Duintasuna erretiratuen elkarteak aurkeztutako mozioa onartu zuten, besteak beste.

Asteburu oparoa Pasaia Kayak-entzat

Domina ugari lortu zituzten Pasaia Kayakeko kirolariek larunbatean zein igandean. Asteburu honetan ur lasaietako maratoi-erdiko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute Muiñosen (Galizian).

25. urteurrenaren harira, Ereintza eta Herri Arteren emanaldi berezia

1997an hasi zen bi taldeen arteko harremana, gaur arte iraun duena. Hori dela eta, bihar arratsaldean emanaldi berezia eskainiko dute.

oiarpe ke

Oiarpeko pilotarien asteburuko partidak (2022-05-27)

Gaur, bihar eta etzi bitartean hamabi partida jokatuko dituzte klubeko kirolariek.

Gaztañoko festa bukaerek egitaraua dute jada

Jai batzordeko kideek ezagutarazi dituzte dagoeneko igandeko, ekainak 19, eta San Juan bezperako, ekainak 23, programazioa.

Mural pintaketa eta arku jaurtiketa egingo dute herriko gazteek bihar

Adin Txikikoen Mahaiak bi jarduera antolatu ditu biharko 12-16 urte bitarteko gazteentzat: mural pintaketa Alaiart-ekin eta arku arku jaurtiketa Kuydo Kaburaya elkartearekin.

Sare sozialetan presentzia hobetzeko ikastaroak

Ikastaroak merkatarientzat eta ostalarientzat zuzenduak daude, eta Pasaiako Laurak Bat Merkatarien Elkarteak antolatu ditu.

Montessori pilotak sortzen ikasteko aukera, Habian! proiektuaren eskutik

Ekainaren 17 eta 18rako antolatu dituzte bi ekimen, Oreretako Torrekua eraikinean. Hamar euro balioko ditu, eta gazteleraz izango da.

IRITZI EMAILEAK. OLATZ MITXELENA LARRETA. OIARTZUN.

Esanak eta kontraesanak

XI. Errenteria Hiria Otxote topaketa, igandean

Bost otxotek hartuko dute parte 12:00etan, Madalenaren Basilikan, hasiko den saioan. Ondoren, herriko tabernetan ibiliko dira kantuan.

Txinalka Oiartzungo helduen antzerki taldeak bi emanaldi eskainiko ditu hurrengo asteburuan

'Txirikordatzen' antzezlana taularatuko dute udaletxeko pleno aretoan, ekainaren 3 eta 5ean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke.

Mendekosteetarako plana du Piztu Lezok

Mendekosteetarako hainbat jarduera antolatu ditu Piztu Lezok. Afrikako dantzen saiorako aldez aurretik izena eman behar da.

Gehiago