2022/5

Koldo Mitxelena BHI-ko eraikin erantsian, Mariasun Landaren izena

Idazlearen izena ikastetxearen egunerokotasunean egongo da aurrerantzean, eta Landari oroimenezko plaka bat eman diote.

"Jaiak herritik eta herriarentzat" nahi ditu Oaingoz Hauk

"Hausnarketa" prozesu baten ondoren, aurtengo Kuadrilen Eguna "ezberdina" izango da. Ez da bazkaririk egingo, bai, ordea, poteoa eta kamisetak.

Gaurtik igandera, itsas ondarearen badia izango da Pasaiakoa

Itsas festibalaren ikur izango diren 160 ontzien sarrerarekin hasiko da gaur, 18:00etan, itsas ondarearen topagunea.

Koldo Fernandez Etxarte omenduko du Oiartzun KEk igandean

Joan den otsailean zendutako presidenteari omenaldi xumea egingo diote, "bere ibilbide luzean futbolarengatik egin zuen lan guztiagatik". Eguerdian izango da ekitaldia.

Euskaraldia prestatzen hasi dira antxotarrak

Aurten egingo den hirugarren edizioan laguntza emateko antxotarren bila dago Euskaraldiako lantaldea.

Herriko kuadrillak, Gazte Egunerako motorrak berotzen

Etzi (ostirala) itxiko dute aurtengoan izena emateko epea. Galdetegi bat bete beharko dute kuadrillek.

Erraldoiak eta batukada komunitarioa Itsas Festibalean

Itsasoan aurkitutako hondakinekin eta eskuz jositako koralekin egindako erraldoiek Trintxerpetik San Pedrora doan bidea egingo dute.

"Herriko LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko" hainbat ekintza adostu dituzte

Errenteriako LGTBI+ ekintza plana aurkeztu zuten atzo, Emakumeen Etxean. Lau helburu zehaztu dituzte datozen urteetarako, udalak eta kolektiboko kide eta eragileek elkarlanean.

Etorkizuna Eraikiz, Lezon

Gipuzkoari buruz herritarrek dituzten ekarpenak jasotzeko kapsula jarri dute Gurutze Santuaren plazan. 19:00ak arte da zabalik.

600 gazte baino gehiagok hartuko dute parte larunbateko triatloi eskolan

Oarsotri Triatloi Klubak antolatu ditu larunbateko jardunaldi horiek. Trafikoan eragina izango du probak, eta Fanderiako igerilekua eta hidroterapia gunea itxita egongo dira.

Asteburuko irteera egingo du Itsastarrak-ek, Errioxara

Larunbatean eta igandean Tierra de Cameros ingurua ezagutzeko bidaia egingo dute. Bi gaztelura igoerak egingo dituzte.

IRITZI EMAILEAK. GARAZI UGALDE PIKABEA. LEZO.

Arma, tiro, pun!

Maiatzak bost igande dituelako, Muxiko Festa Lezon

Betizutik taldeak antolatu du beste behin euskal dantzarien bilgunea etzirako. 11:00etan tailerra egingo dute, eta 12:00etan festa.

Oiartzungo BTT Sari Nagusiak txirrindulariz beteko du Urkabe ingurua

Larunbatean alebin eta infantilen txanda izango da, eta igandean aldiz, gainerako kategorietakoek parte hartuko dute.

Lehen Kanterri ikastaroa egingo dute Oiartzunen, uztailaren 11 eta 12an

Euskarazko kantagintzaren inguruan hausnartzeko bi jardunaldi egingo dituzte, luxuzko sei gonbidaturekin: Fermin Etxegoien, Anari Alberdi, Itxaro Borda, Ihintza Orbegozo, Imanol Epelde eta Jon Maia.

abaraxka

Ikasturteari agur esateko, festa

Abaraxka ludotekak ikasturte bukaerako festa egingo du ostiralean, arratsaldez. Erromeria txiki batek girotuko du festa.

Alabergako jaiak indartsu datoz

Bi urteren ondoren, Alabergako jaiak bueltan dira. Ospakizunak maiatzaren 27tik 29ra izango dira, gustu guztietarako proposamenekin.

Mind Trap eta Young Kids taldeak, ekainaren 4an Niessenen

Musikazzaleek hitzordua dute datorren larunbatean, ekainak 4. Oarsomusikak antolatuta, bi kontzertu "kañerorekin" datoz.

bizardia ibilaldia 2018

Bizardia elkartearen XLI. Ibilaldi Neurtua, igandean

Done Eztebe plazatik abiatuko dira herritarrak, 7:30ean. Guztira, bost ordu eta erdi inguruko ibilaldia egingo dute.

urmendi 2021 bilera

Urmendi Eguna ospatuko dute igandean

Bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten bai, langile, guraso eta haurrek Haur Eskolaren egun handiaz gozatuko dute. 10:30etik 13:00etara luzatuko dute igandekoa.

Gehiago