2022/6

ASIER FERNANDEZ MINDEGIA. ATLETA.

[Elkarrizketa] «Politena da segundo gutxiren buruan den-dena eman behar duzula»

Atletismoko 100 eta 200 metroko probetan Euskadiko txapeldun izan da lezoarra. Abiadurak ematen dion adrenalina gustuko du, eta behin hori probatuta, parekorik ez duela aitortu du. Espainiako Txapelketa du jopuntuan.

Ongi etorri, Euskal Jaiak

Gaurtik igandera arte Euskal Jaiak egingo dituzte Lezon. Egunik indartsuena biharkoa da, tartean Sagardo Eguna delarik.

[Erreportajea] Bukaerarik gabeko auto-ilaran

DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren aztertzaile kopurua «ez da aski» Gipuzkoako autoeskolen beharrei erantzuteko. Itxaron-zerrenda luzeez eta lan-erreleboa emateko zailtasunez mintzatu dira jabeak.

GI-636 errepideko obrek Oiartzun eta Lezo arteko zirkulazioan eragina izango dute

Gaurtik (21:00etatik) igandeko 22:00ak arte iraungo dute lanek. Bitarte horretan bide alternatiboak erabiltzeko gomendioa eman du aldundiak.

Hibaikak traineruak aurkeztu ditu

Arraun klubak emakumezkoen eta gizonezkoen ontziak aurkeztu ditu zaleez beteriko Gamon Zumardian. Bide batez, aurtengo aitabitxi eta amabitxia ezagutarazi ditu.

Luzuriagaren etorkizuna ebazteko parte hartze prozesua gaur abiatuko da

Dagoeneko sortuta dago hausnarketa prozesua gidatuko duen 'talde eragilea'. Orotara 45 lagun inguruk parte hartuko dute bileretan.

Ergoiengo_festak_2017

Festak eztanda egingo du bihar Ergoienen

Bihartik igandera bitarte luzatuko dituzte San Antoniyo jaiak. Egitarau oparoa prestatu dute auzoko eragile eta elkarteek elkarlanean.

Tolosaldeko biraren 5. etapa antolatu du Urdaburuk

Ibilaldia Bedaiotik Gaintzara izango da, eta sei ordu eta erdiko iraupena izango du. Irteera goizean izango da, eta bukatzean Errenteriara bueltatuko dira.

XII. Muxiko eguna ospatuko dute igandean

Errenteria-Oreretako kaleek muxikoak hartuko dituzte hurrengo igandean, hilak 12, goizeko 12:00etan Herriko Enparantzan.

lan istripua elkarretaratzea oiartzun

"Prekarietatea hiltzailea" lemapean bilduko dira bihar oiartzuarrak

Asteartean eraikuntza lanean zebilen langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak Sortu eta LABek.

Udaren inguruko ekintzak, igandean Fanderiako Errotan

Familiei zuzendutako jarduera izango da, eta udari ongi etorria emango diote. Doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Beñat Garaiar, Gipuzkoako txapeldun

Asteartean Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) errepideetan jokatutako erlojupekoan azkarrena izan zen oiartzuarra.

Udal bulego berriak egingo dituzte Kale Nagusian

Bulego berrietarako espazio beharragatik Kale Nagusiko 32. zenbakiko behealdea egokituko dute. Uda ondoren bukatuko dituzte lanak.

Klasiko batekin dator OzZinema: 'Lo que el viento se llevó'

Historiako film ospetsuenetako batekin itxiko du seihilekoa zineklubak. Proiekzioa asteartean ikusi ahal izango da, 19:00etan, Niessenen.

Euskaraldia antolatzeko bilera irekia egingo dute hilaren 23an

Fermiñene etxeko beheko solairuan bilduko dira oiartzuarrak datorren ostegunean, 17:00etan.

Astelehenean hasiko da udako denboraldia udal igerilekuetan

Uda gainean da, eta Fanderiako eta Beraungo igerilekuek udako denboraldia hasiko dute astelehenean. Irailaren 11 arte luzatuko da.

Udal txistulariek hiru emanaldi antolatu dituzte ekainean

Horietan lehena igandean izango da, eta 09:00etan hasiko den diana Galtzaraborda eta Igantzi auzoetan murgilduko da.

deportatuen erakusketa maddi sansberro

Erakusketa eta hitzaldiak, kontzentrazio eremuen inguruan

Erakusketa gaur hasi eta hilaren 30a arte egongo da ikusgai Xenpelar Etxean. Horrez gain, hiru hitzaldi antolatu dituzte datozen egunotan.

Lisboako abesbatzak emanaldia eskainiko du Donibanen

Lisboako Unibertsitateko abesbatza gaztea uztailaren 2an, larunbatarekin, arituko da San Joan Bataiatzailearen Parrokoian.

Eskuzko Pasakako Gipuzkoako VII Txapelketa eta Oiartzungo XI Herrikoiaren atzoko emaitzak

Atzo lau partida jokatu zituzten. Gaur berriz, hiru partida jasoko ditu kontzejupeak.

Gehiago