2022/8

LAB Sindikatua: "ez dira istripuz hil, ez dira zorte txarrez hil"

Gaur eguerdian egin dute elkarretaratzea gehiengo sindikalak deituta. Azken egunetako lan istripu eta hilketak salatu eta "egoera sostengaezinarekin" amaitzeko aldaketak eskatu dituzte.

Langile bat hil da Errenteria-Oreretan, aldamio batetik erorita

Atzo eguerdian gertatu zen istripua. Goiko Kalean berritzen ari diren fatxada batean lanean ari zela jausi zen.

Banderarik ez aste honetan Oarsoaldean

Banderarik lortu ez duten arren asteburu ona burutu dute Oarsoaldeko traineruek. Hibaikako neskak, eta sanpedrotarrak bigarren izan dira.

[Galeria] Patxadaz gozatu dute aurtengo arkumeez ere

Ardi Latxa elkarteak antolaturiko arkume jateak 700 lagun inguru bildu ditu Done Eztebe plazan. Bazkalostean, txaranga.

Antxoko errekako sare metalikoa txalotu du Eguzkik

Erakunde ekologistak nahiz bizilagunek eskatuta ipinitako sareari esker zabor gutxiago isuriko da itsasora. Eredua jarraitzeko eskatu dute.

[Bideoa eta galeria] Danbor eta barril hotsekin esnatu da Oiartzun

Gaztetxoen danborradarekin abiatu da Xanistebanetako Haurren Eguna. Plazan bukatu dute, eta arkume erre usaia antzeman zitekeen ordurako.

[Galeria] Done Eztebe plaza gorriz tindatu dute gazteek

Herriko plaza nagusia txiki geratu zaie herri bazkarira hurbildu diren ehunka gazte oiartzuarrei. Jan eta edanez ospatu dute Xanistebanen bosgarren eguna.

Olaia Gerendiain eta Ane Mendizabal

Talde hasiberriei taularatzeko aukera emango die Piztu Lezok

Irailaren 16an lur hartuko duen Banden I. Topaketaren bitartez, hasiberri diren musikariak ezagutarazi eta euskal musika sustatu nahi dute.

Oarso Bidasoko traineruek asteburu garrantzitsua dute aurretik

Asteburuan estropada garrantzitsuak dituzte Oarso bidasoko traineruek. Denerako lehia egongo da, lidertza mantentzeko, eskuratzeko, banderak irabazteko edota maila ona erakusteko.

Arraunean hasteko ikastaroak eskainiko dituzte San Juanen

Astelehenean abiatuko dira San Juan Koxtape Arraun Elkarteak eta udalak, elkar, antolaturiko hastapen saioak. Oraindik izena eman daiteke.

Espainiako Itzuliak hainbat trafiko aldaketa eragingo ditu Antxon

Etzi pasako da bosgarren etapa Pasai Antxotik. Nafarroa hiribiderako irteera kaltetuko da ondorioz.

elorsoro

Elorsoro kiroldegia, zabalik

Uda garaia probestu dute aurten ere beharrezko mantenu eta garbiketa lanak egiteko. Abuztu bukaera bitarte udako ordutegia izango du.

Hainbat lan egin dituzte Arragua auzoan

Ganboxa bideko belardian eta Aldeguna elkarte ondoko parkean hiru mahai jarri berri dituzte. Horrez gain, Larrezabaleta kaleko horma batean baranda bat ere jarri dute.

Buru belarri arituko da Pasaia Kayak Donostia-Pasaia-Donostian

Bihar lehiatuko dute, eta Euskadiko Kopako froga puntuagarria izango dute. Seniorretan iazko emaitzak errepikatu nahiko lituzkete urdinek.

Listorretako altxorrak ezagutzeko txangoa, hilaren 27an

Aldez aurretik izena eman beharko dela jakinarazi du Gipuzkoako Parketxe Sareak, telefonoz.

Abuztuaren 23an, 'Cluedo' film interaktiboa

Udako azken emanaldi gisa, OzZinema taldeak publikoarentzat proposamen ludikoa proposatu du. Sarrerak salgai daude.

Fanderiako igogailua birgaitzeko lanak hasi dituzte

Hiru hilabeteko iraupena izango dute lanek. Bitarte horretan, "segurtasuna bermatzeko", igogailua eta oinezkoen pasabidea itxiko dituzte.

Esleitutako Kuotaren erdira heldu da hegaluzearen arrantza

Kantauriko zenbait eremutan egiten dute baxurako arrantza, eta Euskal Herriko hainbat lonjetan deskarga. Horien artean da Pasaiakoa.

Pontikako erretiratuen elkartea berritzeko lanen kontratua esleitu berri dute

Delsa Irun SL enpresak izango du lanen ardura, eta 14 asteko epean bukatu beharko ditu obrak. Datozen egunetan  210.540 euroko kontratua sinatuko dute udalak eta enpresak.

[Galeria] Karrikako jaiak, iruditan

Atzo eman zieten bukaera Karrika auzoko jaiei. Lau egunez askotariko ekitaldi eta ekintzekin gozatu dute auzotarrek.

Gehiago