
'Pasaiako herritik dator notizia...' eta 'Besteen eskuetan' lanak izan dira, hurrenez hurren, lehen eta bigarren kategorietako lan irabazleak.

Zabalik da Pasaiako Kirolaren Galarako hautagaitzak aurkezteko epea. Sarituei 2022 ikasturteko kirol merezimenduak aitortuko dizkie udalak.

Udalerriko datuak "onak" direla diote, baina halere, edukiontzi grisean (errefusa) botatzen diren hondakinen %40 horietatik "gehien-gehienak birziklagarriak eta berreskuragarriak" dira.

Akordioari esker portuak udalari eskualdatuko dio eraikina, eta 300.000 euro txertatu. Antxoko bulebarrarentzako diru partida ez dute onartu.

Gipuzkoan Gazte Tour programak aurten ere geldialditxoa egingo du Errenteria-Oreretan, bi kontzerturekin, abenduaren 17an.

Ramon Mugicaren lekukoa hartu zuen 1976an. Hiru hilabete geroago dimisioa aurkeztu zuen alkate ohiak.

Portuak eta udalak orain dela urtebete jazotako luiziek eragindako kalteak konpontzeko obrak lizitatu dituzte. 2023an hasiko dira lanean.

Larunbatean elkarretaratzea egingo dute, murrizketen ondorioz Iztietako anbulatorioan sortzen ari den "aglomerazio eta gainkarga handia" salatzeko. Murrizketari "aski da" esango diote auzotarrek, "pazienteekiko harremana, prebentzioa eta osasun publikoa kaltetzen baititu".

Xabier Goienetxe euskal preso oreretarraren bikotekide Ihintza Bidartek izandako auto istripua salatu du Sarek. Iaz lau kotxe istripu izan zirela diote, eta orotara, urrunketa politika indarrean denetik, 400 bat ezbehar gertatu direla.

Bazterrak Txukuntzen taldeak Arraguan egin du azkeneko saioa. 21 lagun aritu dira lanean igande goizean, hamaiketakoa jan baino lehen.

Urruntze agindua duten herriko emakumeen egoera ikustarazteko ekintza berezia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak. 24 aulkirekin herriko kasuen atzean dauden errealitateak islatu dituzte.

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren azaroak 26ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak seigarren garaipena lortu nahi du, Iruñean. Gizonek Arrasaten jokatuko dute.

Eduardo Galeano uruguaitarraren liburua euskaratu duen Iñaki Alegria itzultzailea bertaratuko da, eta harekin batera, Mikel Zinkunegi internazionalista izango da.

Hazkunde handiena familia barruko erasoetan izan da. Bikoteek edo bikote ohiek eraso dituzten emakumeen kopurua ere hazi da.

Abeslari lezoarrak iragarri du abenduaren 2an kaleratuko duela bere bigarren diskoa. Aurrerapen abestiaren bideoklipa, hemen.

Harpidetza eskaintza berezi bat prestatu dugu zuretzat: Jaso ezazu HITZA etxean 7 hilabetez 35€ soilik ordainduta.

Larunbatean, 16:00etatik 18:00etara, Gaztañoko jolastoki estalian joko honetan aritzeko aukera izango dute familiek. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Azken urteotan emaitza garrantzitsuak lortu dituzten banakako diziplinetako kirolariak omentzeko ekitaldia izango da abendukoa, "merezitako omenaldia jaso dezaten".

Lekuona Fabrikan garatutako obra da, Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleekin batera landu dute kolektiboko kideek. Bihar (hilak 24) arte ariko dira gazteekin lanean.