2022/11

[Oiartzuarren sailkapenarekin] Leire Urritegik eta Julen Andianok Oiartzunen izena goi-goian utzi dute Behobia-Donostian

Atzo, Behobiatik Donostiarako bidea oso-osotik egin zuten oiartzuar korrikalariak 66 izan ziren orotara. Azkarrenak, Urritegi eta Andiano.

oiartzun ke

OKEko mutilek zementua pitzatzea lortu dute

Mutilek Añorgaren zelai zailetik ekarri dituzte hiru puntuak. Neskek, berriz, Errioxan irabazi dute, Pradejon Bren zelaian.

[Galeria] Animo oihuek hartu dute Pasai Antxo

Aurten ere, leporaino bete dute Nafarroa etorbidea Behobiaren ikusleek. Hamalaugarren kilometroa arinago egin diete txaloz.

[Argazki galeria] Errenteria-Orereta, jendez lepo

Giro aparta sortu da herrian Behobia-Donostian atera diren lasterkariak animatzeko. Kaputxinoetako gainean izan da HITZA.

Elena Silvestre errenteriarra, hirugarren

22. Behobiaren podiumean txoko bat egin du errenteriarrak, 1:13:16ko denbora egin du gaurkoan.

[Galeria] Gogoko aldapan, nekerik ez

22. Behobiaren aldaparik gogorrenari egin diote aurre milaka korrikalarik. Goizak Gaintxurizketa inguruan utziko hainbat irudi bildu ditu HITZAk.

hibaika harrera 2022

[Galeria] Etorkizunean lorpen gehiago izatea opa dizkiote Hibaikari

Errenteriako Udalak harrera egin die bi traineruetako arraunlariei. Biek ala biek bigarren bukatu dute denboraldia, eta egindako lana aitortu diete.

mahai-jokoa

Amaiurko Gazteluaren suntsipenaren 500. urteurrenaren harira, kontzertua

Herriko eta kanpoko hainbat txistularik saio berezia eskainiko dute larunbat ilunabarrean. Udaletxeko arkupetan izango da emanaldia.

Xabier Susperregi errenteriarrak 'Mujer y revolución' liburua aurkeztuko du herrian

Datorren asteartean (hilak 22) izango da aurkezpena, Lekuona Fabrikan. Mexikoko Iraultzan emakumeek jokatutako eta "ahaztutako partaidetza" jaso du liburuan.

'Biba ardoak' kooperatibaren aurkezpena, Labore Oarson

Euskal Herriko mahastizainen kooperatibak azaroaren 24ean hartuko du hitza, 18:00etan. Mingaina hidratatzeko parada ere izango da.

merkataritza

Herriko gazteen kontsumo ohiturak ezagutzeko inkesta abiatu du udalak

18-35 urte bitarteko gazteek dagoeneko erantzun dezakete, online. Lortutako emaitzekin "kontsumo arduratsua eta hurbilekoa sustatzeko zer ekintza izan daitezkeen interesgarriak" identifikatuko ditu udalak.

Donibane kaleko mendi hegaleko sastrakak kenduko dituzte

Jarduketa etxebizitza bikoitien atzealde osoan egingo da. Baso lanetan espezializatutako enpresa bat kontratatu du udalak horretarako.

Hemen da Trintxerpeko Euskararen Egunaren egitaraua

Trintxerpetarrek Euskararen Eguna ospatuko dute abenduaren 3an, larunbatarekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute Korkoiburuek.

Kaleko animaliei jaten ematea debekatuta dagoela gogorarazi du udalak

Arau hauste honengatik 750 eurora arteko isuna jaso dezakete herritarrek. Janaririk ez emateko eskaera luzatu dute beste behin, "herria garbi mantendu eta bioaniztasuna modu egokian babesteko".

Santa Zezilia Eguna ospatzeko, kontzertuak eta kale bueltak

Herri Arte Eskolako musikariek hainbat formatutako kontzertuak eskainiko dituzte datorren asteartean (hilak 22). Musika emanaldiak izango dira egun osoan zehar.

euskal herria plaza aparkalekua obrak

Euskal Herria plazako aparkalekua, bi orduz itxita bihar

Eraberritze lanak direla eta, bi orduz ezingo da bertan aparkatu. Goizean arituko dira ibilgailurik gabe lanean.

Bihar goizean ia herri osoan etengo dute argindarra

08:30etik 11:30era moztuko dute argia herriko 11 kaleko hainbat ataritan. Iberdrolak hobekuntza lanak egingo ditu.

Gehiago