Jon Bautista IV. campusa, prest

Touringek Jon Bautista campusa antolatu du udarako eta izen-emateak irekita daude dagoeneko. Ekainaren 24tik uztailaren 21era izango da.

Iztieta-Ondartxoko jaiak bueltan dira

Bi urtez bertan behera gelditu ondoren, bueltan dira Iztieta-Ondartxo auzoko jaiak. Egitarau oparoa aurkeztu dute antolatzaileek.

Udalak eta Aldundiak etorkizuneko proiektuak partekatu dituzte

Markel Olano Aizpea Otaegirekin bildu da 'Etorkizuna Eraikiz' kapsulak jasotako ekarpenak aztertzeko eta tokiko proiektu nagusiak ezagutzeko.

[Galeria] Gurutze inguruko bazterrak txukundu dituzte

Hogei bat oiartzuar Gurutze auzoko hondakinak biltzen ibili ziren atzo, auzolanean, Bazterrak Txukuntzen egitasmoaren barruan.

oiartzuarock

[Galeria] Herriko musika taldeek dantzan jarri dute kontzejupea

Eguraldia lagun ez izan arren, OiartzuaRock jaialdiak jendetza bildu du kontzejupean. Herriko talde ugari ari dira oholtzatik pasatzen.

[Galeria] Aurten bai, "giroaz eta sagardoaz gozatzera"

Oreretako XXXIV. Sagardo Eguna aurkeztu dute gaur Arramendin, omenaldi eta guzti. Antolatzaileek datorren larunbatean "etxekoekin eta lagunekin une goxoak partekatzera" deitu dituzte herritarrak.

plenoa oiartzun urtarrila 2022

Hamar puntukoa izango da asteazkeneko udalbatzarra

Apirileko ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken arratsaldean. Xanistebanetan ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak banatzeko oinarriak onartuko dituzte, besteak beste.

Toloñora irteera hilaren 30an Urdabururen eskutik

Urdaburuk Toloñora (Araba) irteera antolatu du. Mendi ibilaldia egiteaz aparte, bodega batera bisita gidatua eta bazkaria ere egingo dute.

Trafikoa mantsotzeko lanak hasi dira

AP8 errepidea itxiko da Irunen, Oiartzunen eta Pasaian

Hilaren 24, 25 eta 26an izango dira itxierak, bide-zoruak berritzeko egingo dituzten lanak amaitu arte.

Karmengo Amako 5 urteko ikasleen erakusketa ikusgai egongo da bihar

Tabakalerako 'Emma Kunz Unibertsoa' programari esker Emma Kunz naturopata eta margolari suitzarraren lana aztertu dute.

Iraitz Arabolazaren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak

32 lanen artean aukeratu dute Arabolazaren kartela, 600 euroko saria ere jaso du. Eneko Salaberria izan da oiartzuar onena.

Gure Eskuren elastikoak gaur jaso daitezke

17:00etatik 19:00etara postua jarriko dute Karlos Saldise plazan. Lezoarrak Pirinioetako Bidean izena ematera animatu dituzte.

udaletxea oiartzun

Komunikazio ez bortitzaz ariko da Nerea Mendizabal hezitzailea

Haur eta nerabeen gurasoentzako Treba izeneko tailerra antolatu dute udalak eta aldundiak elkarlanean. Astelehenean egingo dute.

Furgobaratza lezo

Ongarriztaketa tailerra Furgobaratzaren eskutik

Furgobaratza Errenteria-Oreretako Baratze Parkean egongo da ekainaren 7an, 18:00etatik 19:30era.

Energia berriztagarrien komunitatea osatu nahi du herritar talde batek

"Burujabetza energetikoaren bidea jorratzeko asmotan" hasi dira lanean, udalarekin eta Goiener kooperatibaren laguntzarekin. Hilaren 9an lehen bilera irekia egingo dute.

iat motorrak oiartzun

Ziklomotorrek IATa pasa ahal izango dute Errenterian

Ekainaren 16an eta 23an, 08.30etik 14:15era, Grupo Itevelesak eskainiko du aukera hori Masti-Loidiko Udaltzaingoaren instalazioetan.

Plazan egitekoak ziren lanak atzeratu dituzte

Maiatzaren bukaeran egitekoak ziren hirigintza lan horiek. Obrak hasi baino lehen horien berri emango du udalak.

Haurtzaro Ikastolaren Eguna 2018

Ikastola Eguna ospatuko du igandean Haurtzarok

Egun osoko egitaraua prestatu dute. Festa handia igandean bada ere, larunbatean motorrak berotuko dituzte, ikastolako dantza taldearen emanaldiarekin.

'En-Contro', Kukairen proposamen berria

Ikus-entzunezko lan berria Kukairen eta hainbat artista italiarren artean sortu dute, Madril eta Erroma artean.

Gehiago