ILARGI. MUSIKARIA.

[Elkarrizketa] "Beldurrekin dantzatzera eta elkarbizitzera gonbita egin diot jendeari"

‘Beldurrarekin dantzan’ bigarren diskoa jendartean zabalduko du sortzaile lezoarrak gaur. Haren beldurretatik sortutako zortzi kantako lana da, estilo berriei keinua egiten dielarik. Zuzenekoan, Durangoko Azokan aurkeztuko du, hilaren 9an.

xabier leteren lirika osoa

Xabier Leteren lirika osoa jaso dute

Igandean beteko dira hamabi urte Lete hil zela. Lourdes Otaegik eta Alex Gurrutxagak mila orrialde inguruko lana egin dute.

[Argazki galeria] Emili tindategiko jabeak omendu dituzte

Hiru belaunalditan zehar besterenduriko negozioari agur esan diote gaur. Antxon Valverde eta Maria Isabel Expositok erretiroa hartu dute.

[Bideoa] Bildts hizkuntzan idatziriko lehen nobelak Pasaia du oinarri

Herbehereetan 6.000 hiztun besterik ez ditu bildtsak. Gerard De Jong idazleak hizkuntza horretan idatzi du bere lehen lana, Donibane oinarri.

Adingabeek Interneterako sarbidea izan dezaten laguntza gehiago emango ditu udalak

Laguntza osagarri bat emango diete herriko familiei, "ikasleek ikasturtea bermeekin eta normaltasunez jarraitu ahal dezaten". Ikastetxeak jarriko dira harremanetan ikasleekin.

[Bideoa] Beldurrak akabatzeko, 'Beldurrarekin dantzan'

Ilargi lezoarrak 'Beldurrarekin dantzan' diskoa aurkeztu du gaur sorterrian. Haren bigarren lan luzea da: bihartik eskura daiteke.

Herriko sei sortzailek Pop Up denda zabalduko dute

Gabon hauetan "pieza ikusgarriak eta tokiko sorkuntzakoak erosteko aukera bikaina" dela diote udaleko iturriek. Hilaren 19tik urtarrilaren 5era bitarte zabalduko dute, Maddalen kaleko 34 zenbakian.

oiartzun aurrekontuak 2023

Udalaren 2023ko aurrekontua %1'8 handiagoa izango da

18 milioitik gorako aurrekontua izango du Oiartzungo Udalak. Gizarte-Ongizatean, Euskaran, Feminismoan eta Kulturan handituko dira partidak, batez ere.

indarkeria matxista koordinazio mahaia

Indarkeria matxistari aurre egiteko elkarlanean jarraituko dute

Mugimendu feministak eta Oiartzungo Udalak duela zazpi urte osatu zuten indarkeria matxistaren gaineko mahaia. Lanketa integrala egiten dute.

Ostiralean, Oarsoarrak Euskararen Sariak emateko ekitaldia, Donibanen

19:00etan da ekitaldia, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Xixilio Maritxalarrek eta Zuberoa jatetxeak jasoko dituzte aitortzak.

EH Bildu: "Beste behin agerian geratu da Luzuriaga posible dela"

"Positibotzat" jo du koalizioak udalaren eta aldundiaren arteko salerosketa. Hori "EH Bilduk lortutako akordioari esker", dela zehaztu dute.

PSE-EE pozik, 2023an zehar garraio publikoan ezarriko diren beherapenengatik

Datorren urterako Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia txalotu dute sozialistek. Haien arabera, herriko familia guztiek baliatu dituzte.

Kirol talde gehienek ez dute partidarik izango asteburuan

Hamaikako futboleko eta eskubaloiko talde gehienek ez dute lehiarik izango datozen egunotan. Areto futboleko guztiek, ordea, bai.

Abenduaren 17an Asteasun irteera antolatu du Urdaburuk

Artean, Atxulondo burdinolaren arrastoetatik eta Belkoain gailurretik igaroko dira. Interesdunek formulario bat bete behar dute.

Oreretako kirol taldeen asteburuko partidak [2022-12-02]

Atsedenaldia oro har futbolean, baina joan etorriz beteriko asteburua gainontzekoan.

Illunberen abesbatzen zikloaren azken emanaldia, larunbatean

Easo Beteranoen Abesbatzak itxiko du koru zikloa, larunbat honetan bertan, Trintxerpeko elizan. Sarrera librea izango da.

Seme-albarik izateko ezintasuna oholtzara eramango dute

La dramática errante taldeak 'Yerma' helduentzako antzezlana emango du hilaren 11n, euskaraz, Juanba Berasategin.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, urtarrilaren 5ean Lezon

Urtero bezala, pailazoak Lezon izango dira Errege Egunaren bezperan. Sarrerak hilaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira, zortzi euroan.

Herriko kirol taldeen asteburuko partidak [2022-12-02]

Futbolean atsedenaldia izango dute Allerruren taldeek. Saskibaloi, eskubaloi nahiz areto futbolean arituko dira eskualdeko kirolariak.

Itzal eta Ezpalak taldeek emango diote bukaera Euskaraldiari

2022ko ariketaren itxiera kontzertua gaur gauean izango da, Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan. Sarrera librea da.

Gehiago