Bi astean, nabarmen jaitsi da COVID-19aren eragina Oarsoaldean

Eraginaren beherakada batez ere tasetan izan da. Pasaian, adibidez, 1.094tik 287ra jaitsi da hamalau egunetako intzidentzia.

luiziak konpontzen oiartzun

Abenduko euriteek eragindako luizien kalteak konpontzen ari dira

Ergoiengo eta Gurutzeko eremu banatan kalteak eragin zituen. Arpide bidekoa konpontzen ari dira, eta Arditurriko aparkalekuko lanak bukatu dituzte.

Hitzaldia antolatu du PSE-EEk astelehenerako

Martxoaren 8ko egitasmoen barruko hitzaldia da, eta pandemiak emakumeengan utzitako ondorio psikologikoen inguruan mintzatuko dira.

Mikel del Val
karen muñoz azken tragoa

Karen Muñozek 'Azken tragoa' mikroantzezlana eskainiko du

Sortzaile oiartzuarrak antzezlanaren launa saio eskainiko ditu hilaren 18an eta 19an. Sarrerak salgai daude Kastro tabernan.

Zutik, Carrera, Otxoa, Bidegain epailea eta Arruabarrena anaiak. Makurtuta, Salaberria, Huegun, Belarri eta Seoane

Pala txapelketako hurrengo fasea argitzen ari da

Giriziak antolatzen duen txapelketako bost partida jokatu dituzte asteburuan. Oreretako bikote batek txartela lortu du kanporaketetarako.

Bost domina ekarri ditu etxera Pasaia Kayakek azken norgehiagokan

Ur lasaietan urrezko domina bat eta brontzezko hiru ekarri dituzte etxera bakarkako lanean, gehi zilarrezko beste bat taldekako sailkapenean.

Banketxeen arreta eskasa salatzeko kontzentrazioa deitu du Duintasunak

Ohikoa izaten den bezala, hilaren lehenengo astelehenean egingo dute kontzentrazioa.

Antzerkia eta websaila Korrikari hasiera emateko

Lehenengo bi ekitaldiak hilaren 6an eta 7an izango dira.

Zubitxo errekaren egoera dela-eta informazioa eskatu du EH Bilduk

Azken egunetan atzeman diren isurketengatik larrituta ageri da koalizioa.

Gehiago