
Udalerriko datuak "onak" direla diote, baina halere, edukiontzi grisean (errefusa) botatzen diren hondakinen %40 horietatik "gehien-gehienak birziklagarriak eta berreskuragarriak" dira.

Akordioari esker portuak udalari eskualdatuko dio eraikina, eta 300.000 euro txertatu. Antxoko bulebarrarentzako diru partida ez dute onartu.

Gipuzkoan Gazte Tour programak aurten ere geldialditxoa egingo du Errenteria-Oreretan, bi kontzerturekin, abenduaren 17an.

Ramon Mugicaren lekukoa hartu zuen 1976an. Hiru hilabete geroago dimisioa aurkeztu zuen alkate ohiak.

Portuak eta udalak orain dela urtebete jazotako luiziek eragindako kalteak konpontzeko obrak lizitatu dituzte. 2023an hasiko dira lanean.

Larunbatean elkarretaratzea egingo dute, murrizketen ondorioz Iztietako anbulatorioan sortzen ari den "aglomerazio eta gainkarga handia" salatzeko. Murrizketari "aski da" esango diote auzotarrek, "pazienteekiko harremana, prebentzioa eta osasun publikoa kaltetzen baititu".

Xabier Goienetxe euskal preso oreretarraren bikotekide Ihintza Bidartek izandako auto istripua salatu du Sarek. Iaz lau kotxe istripu izan zirela diote, eta orotara, urrunketa politika indarrean denetik, 400 bat ezbehar gertatu direla.

Bazterrak Txukuntzen taldeak Arraguan egin du azkeneko saioa. 21 lagun aritu dira lanean igande goizean, hamaiketakoa jan baino lehen.

Herrian 24 urruntze-agindu daudela irudikatu dute. Indarkeria matxistaren kontrako egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Ostiralean hasi zen Euskaraldia, eta asteburuan bi ekitaldi egin dituzte Euskaraldia girotu eta ikusgarritasuna emateko asmoarekin.

Azaroak 25eko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalako produktuen saskia da.

Lezoko kirol taldeek 11 partidatan jokatu dute asteburuan, eta horietatik hirutan bakarrik lortu dituzte garaipenak.

Iratxe Sorzabal euskal preso irundarrak 2001eko atxiloaldian salatutako torturak ditu ardatz ikus-entzunekoak. Ordubete inguruko iraupena izango du saioak.

Zazpi konpromiso zehatz beregain hartu ditu Pasaiako Udalak aurten, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.

Touring, Beti Ona, Orereta Kafea, Ostiko, Gamon eta Ereintza klubetako talde nagusien jokalekua eta ordutegia, hemen.

Urdaburu Mendizale Elkartearen egitasmoz, Hendaiako hondartzatik ibilaldi berezia egingo dute abenduaren 3an. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Donibane Eskubaloia klubeko bi senior taldeek elkarren aurkako partida izango dute asteburuan, eta bi omenaldi berezi egingo dituzte.

Udalean ordezkaritza duten taldeek testu bat adostu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako.