[Argazki galeria] Elkar komunikatzeko, 'auzo desafiyua'

Ergoien auzoari egokitu zaio auzoen arteko desafioa antolatzea, eta giro ezin hobea sortu da Auzokalte auzo elkartearen inguruan.

[Bideoa] 'Erriola' leloa izango du datorren urteko Kilometroak jaiak

Datorren urteko jaiak izango duen leloa eta irudia aurkeztu zituen atzo Orereta Ikastolak Lekuona Fabrikan. Hitz hauekin definitu dute leloa : "Errioa eta iola; herria eta ikastola. Historia eta nortasuna irudikatu nahi dituen lema".

Ahobizi eta belarriprest txapak

[Bideoarekin] Sustapena eta ekitaldiak, Euskaraldiarekin batera

Hilaren 18an hasiko da Euskaraldia, eta Oiartzunen gako izango diren datak apuntatzeko modua badago. Aurten ere Hikaldia egingo dute, hitanoa sustatu eta indartzeko asmoz.

mahai joko txapelketa

Emakumeen I. Mahai-Joko txapelketa egingo dute bihar

Joko zuzeneko modalitateko lehenengo txapelketa jokatuko dute bihar Euskal Herri osoko 25 emakumek, lau taldetan banatuta.

zirku tailerra kirol astea

Kirol Astea "arrakastatsua" izan dela esan du udalak

800 lagunek hartu dute parte zazpigarren Kirol Asteko hamalau ekitaldietan. Udala pozik dago izan duen emaitzarekin.

Ingurumen mahaiarekin bat egiteko eskatu dio EH Bilduk portuari

Pasaiako badian portuaren jardunak duen inpaktuaz hausnartzeko batzordeari uko egin izana aurpegiratu diote bilkideek portu agintaritzari.

[Galeria] Eskualdeko lau ikastetxe saritu dituzte 50/50 proiektua dela-eta

Egitasmoa 2018-2019 ikasturtetik dabil martxan, energia aurrezpena eta eraginkortasuna helburu. Gaurkoan, erakunde publikotako ordezkariak ikastetxekoetakoekin bildu dira.

Andoitz Antzizar, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko kidea

[Elkarrizketa] «Kalea gurea da, baina oholtzan ere egoteko prestigioa behar du trikitiak»

Euskal Herriko Trikitixa Jaialdiaren lehen saioa jasoko du Niessenek bihar (18:30). Saio «ezohiko eta berezia» izango dela aurreratu dute antolatzaileek: «Denetik izango da, berritasun asko daude».

Karlos Ibarguren
ASTEKARIKO ELKARRIZKETA

[Elkarrizketa] "Bertsolaria bat-batean ari da, gu bezala; oso azkar doa dena"

Hamabost urte inguru pasatu ditu Karlos Ibargurenek bertso epaile lanetan. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ezkutuko lanarekin asko gozatzen du: «Epaile gisa ere asko bizitzen dut».

[Erreportajea] Kanpoko eta barruko dotoretasuna, Zubitxo Korkoirekin

Piztu Lezok gazteen eta ez hain gazteen elkargune izan nahi duen egitasmo elegantea antolatu du biharko. 130 bat dira afarirako izena emanda dutenak. Ondoren, musika herria girotzeko.

Albizturretik Asteasura, Urdaburu Mendizale Elkartearekin

Hilaren 19rako Tolosaldeko biraren 8. etapa antolatu du mendizale elkarteak. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Garbia izan dadila Behobiako irteera jendetsua

Artia eta Behobiako auzokideek kezka izaten dute irteeran korrikalariek sortzen duten zikinkeriagatik. Besteak beste, errepide bazterrean botata uzten den arroparen kopurua handia izaten da.

Herriko taldeen asteburuko partidak (2022-11-11)

Touring, Beti Ona, Ostiko, Gamon, Ereintza eta Oiarso kluben asteburuko agenda, hemen.

oiartzun ke

Oiartzungo futbol taldeen asteburuko partidak (2022-11-11)

Neska eta mutilen talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan, baita areto futbolekoak ere.

[Partiden zerrendarekin] Asteburuan, partida asko Lezon

Plazeta futbol zelaia eta Bekoerrota kiroldegia herriko talde askoren jokaleku izango dira asteburuan.

Kantuan hasiko dute Euskaraldia

Euskaraldia behar bezala hasteko kantu afaria antolatu dute hilaren 18rako. Sarrerak eskura daitezke jada.

malen eta ekain

Malen eta Ekainek kontzertua emango dute igandean

Oiartzungo Gazte Sorzaileek (Orgasmok) musika saioa antolatu du igande arratsalderako, Arizmendieneko lorategian.

euskaraldia flashmoba oiartzun

[Bideoa] Flashmoba prestatzeko azkeneko eguna da gaur

Euskaraldia hasteko astebete faltako denean, flashmoba egingo dute Oiartzungo plazan. Olarrik koreografia prestatu du.

euskaraldia

Euskaraldian izena emateko eta txapak jasotzeko azken egunak

Datozen egunetan izena eman ahalko da Merkatuzarren. Txapak berriz, Lau Haizetaran jaso beharko dira.

Gehiago