
Gaur aurkeztu dute ofizialki Isaac Palencia PSE-EEren alkategai bezala. Herri bezala "gehiago merezi dugula" uste du, eta horregatik, esku artean proiektu "berritu eta anbizio handikoa" duela esan du.

Hilaren 28an Iztietako auzoan mobilizatuko dira herritarrak. Motorrak berotzen hasteko, hitzaldia eskainiko dute hilaren 25ean.

Azaroaren 20an bertako eta azken urteetan kanpotik etorritako familiak elkartu nahi dituzte, bazkari batean. Sos Arrazakeriaren arabera, "zurrumurru, aurreiritziak eta estereotipoak gainditu eta gizarte kohesionatuago bat" lortzea du xede egitasmoak.

Azaroaren 11ra bitarte eska daitezke diru laguntzak, Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan, astelehenetik ostiralera bitarte.

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak 2022/2023 ikasturteko programazioa aurkeztu du. Igandean Piszifaktoria antzerki taldea arituko da.

Elkartearen urtemuga ospatzeko Mendiola-Ulia ibilaldi neurtua egingo dute 29. aldiz. Eguna borobiltzeko, bazkaria.

Zazpigarren ekitaldiak elkarren artean oso ezberdinak diren jarduerekin gozatzeko aukera emango du. Kirol Sariarekin bukatuko da, hilaren 28an.

Zazpigarren bertso bazkaria egin dute Elizalde Herri Eskolan. Maila handiko bertsolariez gain, musikariek ere parte hartu dute.

Taldekideek zehaztu dute 2021eko aldundiaren aurrekontuetan zegoela jasota bidegorriaren azken zatia egiteko diru zatia.

Landetxe plazako eraikin berriko espazioa diseinatzeko prozesuan 101 lagunek hartu dute parte. Bihar emango dituzte nondik norakoak.

Egitasmoarekin bat egin duten sortzaile gazteak, lehiaketa orokorrean parte hartzeaz gain, Pasaiakoan ere saridun izan daitezke.

Azaroaren 5etik abenduaren 3ra arte zortzi kontzertu, denak koralak, jasoko dituzte Trintxerpeko eta San Pedroko elizek.

Eskola Agenda 2030aren barruan, iaz ikasleek egindako proposamenak erantzun ditu alkateak, eta aurten lantzen ari direnaren berri izan du.

Alabortzako, Kantinako eta Gazteluko iturrietan debekuaren berri emateko seinaleak jarri ditu Pasaiako Udalak.

Bigarrenez atera dira lizitaziora Meipiko igogailuko lanen lehen faseko lanak. Lehen aldian hutsik geratu zen esleipen prozesua.

Domu Santu Egunaren harira, obretan den errepidea moldatu eta irekiko duela jakinarazi du Lezoko Udalak.

Oiarpeko pilotariek hemeretzi partida jokatuko dituzte asteburuan. Oihan Etxeberriak Egiako txapelketako finala jokatuko du.

Asteburuan, bi futbol taldek bakarrik jokatuko dute Karla Lekuonan. Horrez gain, Miren Taberna OKE gaur arituko da, Lauburu Tabernaren kontra.

Allerruren eta Munttarperen talde nagusienek Lezoko futbol zelaian eta kiroldegian izango dituzte partidak. Saskibaloikoek jai dute.

Futboleko eta areto futboleko taldeek partida interesgarriak dituzte asteburuan. Eskubaloikoek atseden hartuko dute.