180 metroko 'Sirena' gurutzaontzia Pasaian porturatu da

648 lagunentzako edukiera du. Zeresana sortu du bisitak inguruko eragileen artean, Pasaian albo-kalteak besterik utziko ez dituelakoan.

Tiroz jotako beste belatz handi bat topatu dute Jaizkibelen

Ehiztari baten tiroagatik, bizirik baina hegal bat kaltetuta topatu dute hegaztia. Eguzkik Ingurumen Fiskaltzara eramango du auzia.

Gazteak aktibatu eta belarriak fintzera dator Antxoko Euskaraldia

Azken asteotan Antxon agertu diren kartel polemiko horiei buruzko azalpenak eman dituzte. Izena emateko eta txapak jasotzeko badaude datak.

"Gure herriaren errealitatea ikusarazi nahi dugu"

Hogeigarren Ijitoen Asteari hasiera eman diote gaur goizean. Ostiralera bitarte "zer garen eta gure kultura nolakoa den" erakutsiko dute, hainbat ekintzekin.

ugaldetxo bazterrak txukuntzen

[Argazki galeria] Ugaldetxo txukunago dago, gehiago zikindu ez dadin

Bazterrak Txukuntzen taldeak deituta, auzolanean garbitu dute Ugaldetxo. Zazpigarren saioa izan da igandekoa.

Larraitz Etxebeste eta Jon Urtizberea, Urkabeko zintzarria astintzen lehenak

Larunbatean egin zen V. Urkabera Igoera. 33 korrikalarik bukatu zuten Intxixu Trailek antolatutako lasterketa motz, baina oso gogorra.

odol ematea oiartzun

Bihar izango da urriko odol ematea

Odol emaleen elkarteak saioa antolatu du bihar arratsalderako. Oiartzuarrei dei egin diete odola eman dezaten.

[Argazki galeria] Poza, ilusioa eta magia

Juneren Hegoak elkarteak gaur ospatu du beren egun handia. Arratsaldean Disneyeko pertsonaiak ezagutzeko aukera izan dute.

Mintzalaguna egitasmoaren ikasturteko eskaintza aurkeztu dute

Talde dinamiketan sakontzeaz gain, Lau Haizetara elkarteak bere kabuz irakurketa errazeko saioak antolatuko ditu aurten lehenengoz.

Portuko "enplegu publikoaren suntsipena" salatuko dute langileek

Langileen batzordeak pertsonal falta eta zerbitzuen pribatizazioa gaitzetsi ditu. Bi mobilizazio deitu dituzte datorren asterako.

Hilerrirako errepidea zabal dadila eskatu du Lezoko EH Bilduk

Lanak egiten ari dira errepidearen inguruan, eta itxita dago. Domu Santu Egunari begira zabal dadila eskatu du koalizioak.

Larruzko paletako final handia jokatuko dute Epleko Estefano eta Pichelek

Olaberriako pilotalekuan jokatuko du finala bikote errenteriarrak. Finala parekatua izatea espero dute klubekoek.

Errenteria-Oreretako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-10-28)

Asteburu honetan futbol, areto futbol eta eskubaloiko taldeek hainbat partida jokatuko dituzte. Saskibaloikoek ordea, deskantsua dute.

donostiako orfeoia

Donostiako Orfeoia arituko da Oiartzunen, Azkue Memorialean

Oiartzungo Organozaleak elkarteak hurrengo astebururako hiru kontzertu programatu ditu, Irunen, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen.

Topaguneak autobusa aterako du Bertsolari Txapelketa Nagusirako

Abenduaren 18an izango da finala. Autobusa 08:00etan abiatuko da, Ibaiondo alboko biribilgunetik. Buelta, txapelketa bukatu bezain pronto.

"Galdutako arimen bila" aterako dira astelehenean sanpedrotarrak

San Pedroko Gau Beltza ospatuko dute bizilagunek datorren astelehenarekin. 17:30ean hasiko dira eguneko lehen jarduerak.

munduko arrozak oiartzun 2022

Askotariko kulturak elkartuko dira igandean, arrozen bueltan

Abarka GKEak antolatuta, Munduko Arrozak ekitaldia egingo dute Done Eztebe plazan. Pandemiak etendako erlazio sozialak sustatu eta elkar ezagutza sustatu nahi dute.

Mikel Arruti Salaberria, Lezoko EH Bilduren aukera alkategai izateko

Koalizioaren herriko mahai politikoak hilaren 13an aurkeztu zuen Arrutiren proposamena, herri batzarrean. Hautagai gehiago helarazteko epea hilaren 30era arte zabalik dute.

Memoriaren Basoa eraikitzen jarraituko dute

Azaroaren 5ean bilduko dira hala nahi dutenak, 09:30ean eta Tiñelun, Iparragirreko eremura joateko. Barrakoiak ere garbituko dituzte.

Gehiago