
Euria iragarrita dagoen arren, arratsaldeko 20:30ak arte egongo da azoka zabalik. Hainbat herritar ari dira Zumardiara hurbiltzen.

Karlos Saldise plazak jasoko du Tiñelu elkarteak antolatzen duen festa. Egunero izango dira garagardoa, eta ekitaldi osagarriak.

Izaskun Gomez alkateak adierazi du maiatzean antolatutako edizioak "itxaropenerako koordenadak" ezarri dituela. 2024an hirugarren edizioa antolatzeko prestaketa-lanetan ari direla ere baieztatu du.

2 eta 16 urteko seme alabak dituzten gurasoei heziketa prozesuan laguntza eskaintzeko zerbitzua da. Urrian jarriko dute martxan.

Lau norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan Oiartzunen. Areto futbol taldea Gipuzkoako Kopako kanporaketan arituko da.

Udalak diru-laguntzak eskaini dizkie ostalari, merkatari eta zerbitzuetako enpresei, Internet bidezko salmenten igoerak eta energiaren garestitzeak bultzatuta.

Antxoko kintoen jaiak 1947 eta 1972 urteen artean jaiotako antxotar guztiak kintoka elkartzera deitu ditu. Oraingoz, 1.300 lagun inguru izango direla aurreikusi dute. «Herriko espazio guztiak hartuko ditugu».

Hilaren 1etik urte bukaerara bitarte erdi-prezioan bidaia daiteke Mugi sistemari atxikiriko zerbitzuetan. Familien egoera ekonomikoa «arintzea» eta garraio publikoa sustatzea ditu helburu neurriak.

Lau urte pasa dira Fermin Muguruzak bere lehen pelikula kaleratu zuela, eta orain bigarren zatia estreinatzear da. Bere esentziari eutsi dio irundarrak, eta musikak pausoz pauso bideratuko du narrazioa.

Hamalau talderekin ekingo dio herriko futbol elkarteak sasoi berriari. Horietatik sei eskolakoak dira. Intxaurdirekin akordioa egin dute, eta horrela, nesken taldeak osatu ahal izan dira.

Lezoko hauteskunde planari, eta udal hauteskundeetarako herriko zerrendaburuari buruz hitz egingo dute, besteak beste.

Ebro ibaian urre eta zilar bana eta bi brontze lortu ditu talde pasaitarrak. Berrogei talderen artean hamargarren sailkatu dira urdinak.

Bazterrak Txukuntzen-ek auzolana deitu du hilaren 16rako. Auzoz auzo egingo duten garbiketa lanetan azken aurrena izango da.

Haritz Casabal, Irantzu Idoate, Irati Alcantarilla eta Ortzi Idoate bertsolariak ariko dira kantuan.

Killirikupek antolatuta, 'Bizirik zaudela ohartu' izeneko hitzaldia eskainiko du psikologo oiartzuarrak, pleno aretoan.

Eskabideak online egin beharko dira kasu guztietan. Hori egin ahal izateko azkeneko eguna azaroaren 10a izango da.

Pasa den asteburuan erabaki dira nork jokatuko duen finala. Oiartzungo taldeak ezin izan du Luzean gainditu, Madalensoron.

Lezoko aldizkariaren udazkeneko zenbakian eduki gozoz beteriko 56 orrialde topa ditzakete harpidetza egina dutenek.

Udalak Jai Batzordea osatzen duten eragileak bilerara deitu ditu hilaren 18rako. 19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan.

Oiarpeko pilotariek 11 norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan, eta horietako lau irabazi dituzte. Gaur eta biharko, beste lau partida.