turismo bulegoa

Turismo Bulegoak 1.581 bisitari izan ditu udan

Erabiltzaile gehienak Oiartzun eta Gipuzkoako beste herrietakoak izan dira. Tren Berdea izan da bisitarien interes gehien piztu duena.

bazterrak txukuntzen iturriotz

[Argazki galeria] Iturriotz txukundu dute, etorkizunean garbi egon dadin

Bazterrak Txukuntzen taldeak seigarren auzolana egin du, Iturriotz auzoan. Bide bazterreko zikinkeria jaso dute.

ugaldetxo sanmigelak 2022

Ugaldetxoko sanmigelek itxiko dute auzoko festen zikloa

Asteburuan ospatuko dituzte auzoko festak, hiru urteren ondoren. San Migel Egunean izango dute jarraipena.

Herriko euskaltegiek aurtengo eskaintza aurkeztu dute

Urrian abiatuko dira eskolak udal euskaltegian nahiz Xenpelar AEK Euskaltegian. Aurten, hobari bereziak eskainiko dizkiete langabetu, ikasle eta etorri berriei.

[Galeria] Lehenengo puntua Estatuko Bigarren B Mailan

Antxo AF-ko lehen taldeak kategoria estreinatu du, bina berdinduz Ibarrarekin. Gipuzkoa eta Euskal Kopetan, bi garaipen lehen kanporaketetan.

[Bideoa] Muxiko Egunak erritmoa jarri dio santakrutzetako larunbatari

Lezoko Dantzazaleen ekimenez, muxikoekin atondu zuten larunbat eguerdia Gurutze Santuaren plazan.

oihan etxeberriak amezketako txapela

Oihan Etxeberriak Amezketako txapela irabazi du

Oiarpeko Gaztetxoen Mailako pilotariak nagusitasun osoz irabazi du Amezketako txapelketa. Beste dozena bat partida jokatu dituzte.

[Galeria] Atlantikaldia; larunbat eguerdiko giroa

2022ko Atlantikaldiaren azken-aurreneko goiza gogoz hartu dute Errenteria-Oreretako familiek. Herriko plaza, Herrixka eta Kalekaia bete dituzte.

HelduFit, helduentzako programa berria

Pasaiako Kirol Orientazio Zerbitzuaren erabiltzaileek orientatzaileak bidalitako ariketak taldean burutu eta bere laguntza zuzena edukiko dute.

IRITZI EMAILEAK. AITOR SALABERRIA OIARTZABAL. LEZO.

Gutun galduak

Feminismoa lantzeko topaketa, astelehenean

Oiartzungo Feministen Asanbladako kideek datorren astelehenean emango diote hasiera ikasturteari.

Lezoko kirol talde den-denak, gol eta saskiratzeen bila asteburuan

Herriko hamasei kirol taldek jokatuko dute asteburuan. Partida horietatik asko Plazetan eta Bekoerrotan izango dira.

Tolosaldeko biraren zazpigarren etapa antolatu du Urdaburuk hilaren 15erako

Ikaztegietatik Albizturrera joango dira errenteriarrak, lau ordu eta erdi inguruko etapa egingo dute. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Heavyak Txerrimuñora iritsiko dira

The Hellectric Devilz eta Apaga y Vamonos taldeek kontzertua emango dute bihar (larunbata) Txerrimuño baserrian.

irratia kirolez blai

Berritasunarekin dator 'Kirolez blai' saioaren denboraldi berria

Oiartzun Irratiko saio beteranoa datorren astelehenean hasiko da. Hamalaugarren denboraldiz herriko kirolari errepasoa emango diote.

Salahdin Abdala Abdala Hanafiri harrera beroa egin diote udaletxean

Saharako Presoen eta Desagertuen Senideen Elkarteko eta era berean Nushatta Fundazioko kidearen errealitatea lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dute gaur udal alderdietako bozeramaileek.

esku pilota

Oiarperen asteburuko eskuzko pilota partidak (2022-10-06)

Oiarpekoek hamabost partida jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bost Madalensoron izango dira, ostiral arratsaldean.

Antxon autobus baten atzealdean igota zihoan gizona, identifikatuta

Ertzaintzak, ikertu gisa, eginbideak ireki dizkio 28 urteko gizonari. "Bide segurtasunaren aurkako" delitu bat leporatu diote.

Gehiago