Udalak madalenen balorazio baikorra egin du

Madalenak bukatuta, udalak jaien gaineko balorazio "positiboa" egin, eta herritarrek herriarekiko duten konpromisoa goraipatu du.

[Galeria] Habanerek girotu dute Santioetako gaurik bereziena

Eserleku bat ere ez zuten libre utzi kantu eta dantza emanaldiaz gozatzera hurbildu zirenek. Leporaino zegoen Santiago plaza.

J. Etxeberria pala memorialaren finalak jokatu ziren igandean

Bezperan Madalen Jaietako pilota profesionaleko jaialdia egin zen. Bi egunetan giro bikaina izan da Agustina Otaola pilotalekuan.

1936ko gerra

Bihar, 86 urte faxistek Oiartzun mendean hartu zutela

Erresistentziak lau egun iraun zituen; eta gero, alkatea eta zazpi zinegotzi atxilo eraman zituzten. Horietako hiru fusilatu zituzten.

'Oarsoaldea Urdina', proiektu berritzaile eta jasangarriak aurkitzeko

Irailaren 26ra bitarte, AZTI teknologia zentroak eskualde mailan lehiaketa abiatu du, itsas eremuan berrikuntza jasangarriak egiteko.

[Erreportajea] Etxerako bidean gora egiteko ohikoa bihurtu den «odisea»

Gran Sol, Pablo-Enea eta Kanpitxo lotzen dituzten eskailera mekanikoen utzikeria salatzeko kalera ateratzen hasi dira goialdeko bizilagunak. Hurrengo manifestazioa asteazkenean egingo dute.

[Argazki galeria] Erraldoiekin kaleak hartu dituzte txikienek

Buruhandi eta erraldoien konpartsa desberdinek ibilbidea egin dute Errenteria-Oreretan zehar.

[Galeria eta bideoa] Santioetako lehen astelehena, musikaz blai

Meipitik hasi eta Santiago plazaraino bidea egin du Donibaneko Kantujirak gaur eguerdian. Arratsaldean, musa, dantza eta eta herri kirolak.

Oiartzun txapeldun, Euskal Herriko herriartekoan

Lehen aldiz lortu du Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketa irabaztea, eta udalak harrera egin die pilotariei.

Sasoiko lehen bandera etxean utzi du San Juanek

'Erreka' traineruak Pasaiako XXXVII. Bandera lortu du. Zazpi ehuneneko abantaila atera diote sanjuandarrek KAEko buru den 'Libia'-ri.

LAB: "Zaintza erdigunean jarri eta langileekin borrokatu behar da"

Pasaiako etxez etxeko zerbitzuko langileen lanuztearen harira irakurketa kaleratu du sindikatuak. Maiatzaren 23tik daude greban.

Atlantikaldia 2022: HITZAren gehigarria

Hilaren 15ean hasi da Atlantikaldia Errenteria-Oreretan. HITZAk egitarau osoa biltzen duen gehigarria argitaratu du.

autodefentsa feminista

Autodefentsa feminista tailerra antolatu dute urriaren 1erako

Maitena Monroyk gidatuko du saio intentsiboa. Tailerra dohainik izango da, eta izena hilaren 29a baino lehen eman beharko da.

Zenbat euskara hitz egiten da Pasaian?

Hizkuntzaren kale neurketen berri emango du Soziolinguistika Klusterrak datorren ostegunean, Trintxerpen. Aurkezpen irekia izango da.

nekazaritza ibilgailuak iat oiartzun

Nekazaritzako ibilgailuen ikuskapen teknikoa, hilaren 28an

Nekazariek ikuskapena egiteko aukera izango dute, Behemendik adierazi duenez. Gaetxen jarriko dute azpiegitura.

[Argazki galeria] CARek hasiera eman dio 2022-2023 denboraldiari

Herriko atletismo elkarteko gazte eta ez hain gazteak elkartu dira, adinen araberako talde argazkiak egiteko.

Ubera proiektua eta Sanjuandarren Oroimena, EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen udako ikastaroen estalpean aurkeztu dituzte sanjuandarren bi proiektuak.

Lan poltsa osatzen ari da Kuadrillategi

Curriculumak hilaren 25era arte bidal daitezke. Iaz bidali zituztenak kontuan izango dituztela jakinarazi dute.

Meipiko igogailua "lan gogorraren emaitza" dela esan du Osak

2023a baino lehen esleituko diren lanak aurrerapausotzat jo ditu jeltzaleen eledunak, komunikazio eta irisgarritasun arloetan bereziki.

udako igerilekuak datuak 2022

19.600 lagunek hartu dute bainua udako igerilekuan

Iaz baino 4.000 erabiltzaile gehiagok gozatu dute uda igerilekuan. Uztaila izan da hilabeterik jendetsuena, nabarmen.

Gehiago