2023/1

Ane Garcia Lopez. Itzultzailea

[Elkarrizketa] "Generoak sistemari erro-erroan eragiten dio"

R.W. Connell soziologo australiarraren ‘Maskulinitateak’ liburua itzuli du hondarribiarrak. Eskafandra bildumaren zazpigarren alea da, eta maskulinitateari eskaini dioten lehena.

[Erreportajea] ‘Mare’, Ilargiko itsasoetan poesia artean murgiltzeko

Nerabeei zuzendutako poesia liburua argitaratu du 1545ek. 29 poetaren lanak bildu dituzte, ilargi-itsasoen izenek inspiratuta, eta hitzaurre filosofiko, zientifiko eta literarioekin.

Bueltan dira adinekoen dantzaldiak

Garai bateko ohiturak berreskuratzeko asmoz, Igandeak Dantzan saioak antolatu dituzte udalak eta herriko erretiratuen elkarteek. Hilaren 22an egingo dute lehena.

xabaleko iturria konponduta

Trago txarra besterik ez da izan

Xabaleko iturria konpondu dute, gaur goizean. Modu desegokian moztutako platano batek hautsi zuen iturria. Amesgaiztoa ez da 48 ordura iritsi.

xabaleko iturria

Xabaleko iturriaren lehortzeak oiartzuarren sormen jarioa bizitu du

Barrutik ustelduta zegoen platanoa moztuta, iturriaren gainean erori eta apurtu egin du Xabaleko iturria. Udalak irtenbidea eman dio.

arte egunak oiartzun 2022

Hilaren 31ra arte eska daitezke kultur ekitaldiak antolatzeko laguntzak

Udalak 43.250 euro bideratuko ditu kultur ekintzak diruz laguntzeko. Udaletxean edo egoitza elektronikoan egin daitezke eskaerak.

Trintxerpeko aparkaleku berria inauguratu dute

Zabalik da Gernika plazaren atzeko parking berria. 198 plaza daude, eta gau nahiz jaiegunetan trintxerpetarrek soilik erabili ahalko dute.

Beraungo autoen zarataren aurkako obra maiatzean amaituko dute

Aizpea Otaegi eta Aintzane Oiarbidek errepideko pantailen lanetara bisita egin dute gaur.

Joxepa antoni aranberri

Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea aurkeztuko dute ostiralean

Bertan lanean arituko diren elkarteak bildu dira gaur eraikinaren aurkezpena egiteko.

Urte berria, kultur agenda berria

Urtarriletik maiatzaren bukaerara arte 54 kultur ekitaldi izango dira herrian. Udalak herritar ororentzat direla azaldu du.

Sanpedrotarra AE-ko sarrera kuota zatika ordaindu ahalko da

Arraun elkarteko bazkide berriek 400 euroko sarrera kuota gehienez ere bost urtetan ordaindu ahalko dute oraindik aurrera.

ihoteak altzibar

Altzibar eta Arraguako 'kuestaziyo'-etan izena eman daiteke

Ihoteetarako deialdiak zabaltzen ari dira. Kuestazioetan parte hartzeko otsailaren 5a baino lehen eman behar da izena.

kzgunea konfinamendua oiartzun

KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen du

Astero bi hitzaldi eskainiko dituzte online, euskaraz eta gaztelaniaz. Youtubeko kanaletik jarraitu ahal izango dira.

Oarsoaldea Berpizten, berrikuntzarako eta eraldaketarako programa berria

Jarduera ekonomikoa indartzeko eta enpleguari eusteko xedea du oinarrian egitasmoak. Aurkezpenak herriz herri egingo dituzte.

Aiton Bordaren kuotak eta batzarra, otsailean

Otsailaren 2tik aurrera ordaindu behar dute bazkideek 2023ko kuota. Urteko batzarra, berriz, otsailaren 11n egingo dute.

zaintzadi sare komunitarioa

Sare komunitarioa sortzen hasiko dira, bakardade ez-hautatuaren kontra

Diagnosia aurkeztu zuen udalak azaroan. Orain, bakardade ez-hautatuari aurre egiteko sare komunitarioa sortzen hasiko dira.

Trafiko aldaketak Lezoko kale batzuetan

Aparkalekuak sortzeko eta hiri-mugikortasuneko onurak lortzeko egingo ditu aldaketak Udalak.

Hilaren 27an, bertso afaria Sagar-Zulon

Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia arduratuko dira bertsoak jartzeaz. Musika animazioa ere izango da.

Etxeko eraginkortasun energetikoa hobetzeko diru laguntzak, abian

Birgaitze Bulegoan aholkularitza eskainiko diote etxeko eraginkortasun energetikoa hobetu nahi duenari, diru laguntzak eskura ditzan.

Gehiago