2023/5

ku-ku eguna

Ku-ku Eguna: haur literatur bidaiak, feminismotik

Bestelako jendarte eredu bat islatzen duen haurrentzako literaturak Kontzejupea bere egingo du bihar, bigarren Ku-ku Egunean. Egun osorako jarduerak prestatu dituzte.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

[Erreportajea] Gazte migratuei, lan aukerak

Batzen programak aldundiaren errekurtso erresidentzietan dauden 16 eta 23 urte bitarteko gazte migratuei lan inklusiorako aukera ematen die. Oarsoaldean lanketa berezia egin behar izan dute.

Jokoa ez delako errenta

Ekintza Bibe Gipuzkoako ludopatia eta mendekotasun psikologikoen errehabilitazio elkarteak esan du gora egingo duela gastu konpultsiboak eta pornografia mendekotasunak.

[Elkarrizketa] «Lehen helburua musika egitea da, hori delako betetzen gaituena»

Iñaki Perez eta Joseba Piñeiro trintxerpetarrak eta Gorka Daguerressar eta Saioa Sese donostiarrak dira Irtêra. Jada bi kontzertu eman dituzte herrian, lehena Trintxerpen eta Donibanen bigarrena. Pop-rock kutsuko diskoa kaleratzear dira.

Ion Balda eta Unai Esnal Landarbaso Trailen antolatzaileak

«Jartzen diogun ilusioak egiten du berezi Landarbaso Trail lasterketa»

Igandean egingo dute Landarbaso Trail mendi lasterketaren hirugarren ekitaldia, Listorretatik 10:00etan abiatuta. 250 lasterkarik hartuko dute parte, horietatik %20 emakumeak.

urmendi

Urmendi haur eskola doan izango da

Irakaskuntza kuota bere gain hartuko du Oiartzungo Udalak datorren ikasturtetik aurrera. Jangela bakarrik ordaindu beharko da.

Gazte Koruen Topaketa lehenengoz udalerrian, Landarbasoren eskutik

Landarbaso Abesbatzak Gazteen abesbatzen topaketa antolatu du astebururako. Halako lehenengoa da Errenteria-Oreretan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria sailaren laguntza izan dute topaketa aurrera ateratzeko. 

Lezoko aparkaldi mugatua, martxan

Herriko hiru zonaldetan egoiliar txartela dutenek bakarrik aparka dezakete ibilgailua 20:00etatik 08:00etara.

gure esku ikurrina erraldoia

Tourrerako ikurrin erraldoia babestera deitu du Gure Eskuk

Inoizko ikurrinik handiena sortu nahi dute, crowfunding bidez, lasterketan erakusteko. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua izango du idatzita.

lllunbe Arraun Elkartea, desagertzeko arriskuan

Portuan duten lokala eraistekotan dira, eta oraindik ere ez dute beharrezkoa duten laguntzarik egoitza berria lortzeko.

Emakumeok martxan, ikasturteko uztaren agertoki

Xenpelar Etxeak hartuko du emakumeen elkarteek egindako lanekin osatutako erakusketa.

Zaintzak hizpide izango dituen asanblada irekia, Bekoz Bekon

Zaintza sistema publiko komunitariorantz bidea egiten ari da Euskal Herriko Mugimendu Feminista, eta Antxon ekarpena egingo diote.

Hilaren 21era arte luzatu dute eskubaloi campusean izena emateko epea

Ereintzak, Munttarpek eta Donibanek Udako Oarsoaldeko Eskubaloi campusa antolatu dute 2010 eta 2014 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat, bi txandarekin.

Portuak 7.200 m2ko lurzatia ustiatzeko lizitazioa atera du

Gaituko duten espazioak salgai trafiko berriak sortzeko balioko duela espero du PPAk. 10etik 30 urtera arteko esleipena izango da.

oiartzun-2

Oiartzungo pilotariek gaur hasiko dute Herriartekoa

Esku huskako modalitatean, iaz lortutako txapela errepikatzeko asmoarekin hasiko dira Zaldibian. Gomazko paletan, gaur Madalensoron.

Hemen da V. Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa

Oarsoaldeako Euskararen Batzordeak euskara merkataritza nahiz ostalaritzarekin harremantzeko argazki lehiaketa abiatuko du. Lanak maiatzaren 15-31 bitarte aurkeztu ahalko dira.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-05-12)

Denboraldi amaieran daude murgilduta futbol, saskibaloi eta eskubaloiko herriko taldeak.

Bake epaile titularra eta ordezkoaren postuak betetzeko deialdia zabaldu dute

Prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek eskabidea, jaiotza ziurtagiria, Nortasun agiriaren fotokopia, curriculum vitaea, eta zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dituzte hilaren 23a baino lehen Errenteriako Udalaren Erregistro Elektronikoan.

juul, bullying

Eskola jazarpenari aurre egiteko inguru seguruak nola sortu landuko dute

Hilaren 17an egingo du hitzaldia Ortzadarrek haur eta nerabeen gurasoei begira. Izena emateko epea zabaldu dute.

LGTBIfobiaren aurka elkarretaratuko dira

LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira egingo dute elkarretaratzea hilaren 17an.

Gehiago